Protokolo Profesionalak: Larruazal Koipetsu eta Mistoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,41 KB
Larruazal Koipetsu Deshidrataturako Protokoloa
Larruazalaren Beharrak
- Gehiegizko gantza kentzea
- Hidratazioa
- pH-a leheneratzea
- Germenei eta kanpoko agentei aurre hartzea
Larruazalaren Prestaketa
- Larruazal sentikorretarako esne garbitzaileak
- Esfoliatzaile arinak: skrub gutxi dituztenak edo kontzentrazio txikiko AHA dutenak
- Lainoztatze aringarria: hamamelia, kamamila
- Kontraindikazioak: kosmetiko garbigarriegiak edo astringenteegiak, kosmetiko koipetsuak edo oklusiboak
- Lurrun ozonoa T eremuan
Tratamenduaren Muina
Azal mota honek iragazkortasun kapilarraren nahasmenak eta eritrosia izateko joera duenez, kosmetiko guztiek mikrozirkulazioa hobetzea izan behar dute helburu. Ez da komeni berotu egiten duten teknikak erabiltzea.
Odol zirkulazioa hobetzea eta tonu baskularra bizkortzea izan behar dugu helburu, izan ere, larruazal mota honetan, hodietako paretek atonia nabarmena dute. Flabonoidetan aberatsak diren eta kongestioa kentzeko osagai aktiboak dituzten estraktuak hauek dira:
- Elorri zuria
- Ginkgo biloba
- Indigaztainondoa
Lasaitzeko estraktuak ere erabiltzen dira: ilena, ezkia, sahatsa, eta abar.
Lipidoek, funtsezko gantz azidoek, lezitinak eta zeramidek larruazalaren babes hesia konpontzen eta kanpoko agenteetatik babesten laguntzen dute.
Ez da erabili behar narritatu egin dezakeen kontserbatzaile, koloregarri eta tentsioaktiborik.
Teknika Osagarriak
- Maiztasun handia erabil daiteke kongestioa kentzeko, baina gasa jarri behar da tartean.
- Ionizazioa ere erabil daiteke, gai aktiboak larruazalean errazago sartzeko.
- Galbanizazioa, iragazkortasun baskularra hobetzeko.
- Soft laserra erabiltzea ere komeni da, larruazala drainatu eta ematu eta kongestioa kendu egiten duelako.
- Eskuzko tekniken artean, oso komenigarria da masajea ematea.
Kontraindikazioak: Larruazalak etengabe kongestionatzea behar badu, ez da erabili behar berotu egiten duen teknikarik.
Tratamendua Amaitzea
- Buztinezko maskara sufre deribatuekin, kanforrarekin eta estraktuekin, sebo jariaketa murrizteko.
- Maskara astringente samarra T eremuan, eta maskara hidratatzailea masailetan, masailalboetan eta lepoan.
- Lainoztatzeak, estraktu aringarriekin: hamamelia, kamamila.
- Eguzki babes handiko krema.
Aholkularitza Profesionala
- Tratamendurako kosmetikoak arretaz aukeratu behar dira, narritatzeko joera duen larruazala baita. Hori dela eta, larruazal sentikorretarako diren, baina koipe eduki txikia duten kosmetikoen artean aukeratu behar da.
- Babesteko eta hidratatzeko kosmetikoak egunero egokituta erabili behar dira.
- Komeni da astean behin maskara hidratatzailea aplikatzea.
Larruazal Mistorako Protokoloa
Larruazalaren Beharrak
- Jariaketak normalizatzea
- Kanpoko erasoen aurkako babesa
Larruazalaren Prestaketa
- Kosmetikoak joerarik nabarienaren arabera aukeratuko dira, eta erauzpena eta hezetzea erraztera zuzenduta egongo dira teknikak.
- Eremu koipetsuan esfoliatzaile fisikoak erabiliko dira.
Tratamenduaren Muina
- Koipetsuetarako eta lehorretarako tratamenduak konbina daitezke.
- Esentzia olioek sebo jariaketa orekatzen laguntzen dute, larruazal normaleko edo lehorreko eremuetan biguntasuna eta hidratazioa galdu gabe.
- Diatermia kapazitiboa erabil daiteke baskularizazioa hobetzeko, eta ionizazioa hobeto barneratzeko.
- Eskuzko masajea da teknikarik egokiena.
Tratamendua Amaitzea
- Buztinezko edo kaolinezko maskara astringentea (erdialdean), substantzia aktiboekin (sufre deribatuak) edo estraktuekin (arnika, Santiago belarra, hamamelia).
- Maskara hidratatzailea (alboetan): NMF, aminoazidoak, PCA, estraktuak (malba, kamamila, aloea, eta abar).
- Lainoztatze aringarriak.
- Koipe eduki txikia eta eguzki iragazkia duten krema hidratatzaileak eta babesgarriak.
Aholkularitza Profesionala
- Kosmetikoak joerarik nabarienaren arabera, edota mistoetarako bereziki formulatutakoak.
- Jarraipen saioetan, hidratazio egoera zaindu behar da.
- Higienea produktu leunekin eta maiz egitea, eta babesa eta hidratazioa produktu ez-oklusiboekin lortzea gomendatzen da.