Protoindustrializazioa eta Kapitalismoaren Eboluzioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,5 KB

PROTOINDUSTRIALIZAZIOA:

XVIII. mendearen hasieran Europako hainbat lekutan (B.H., Flandes...) aldaketak eman ziren. Nekazari familiak lurrak lantzen jarraitzeaz gain, ehungintzan ere hasi ziren. Artilearekin ehunak egiten hasi eta eboluzioa ezagutu zuten. Hiru sistema nagusirekin egin zuten topo:

  • Domestic system: Nekazariek neguan etxean manufakturak egiten zituzten. Lehengaia merkatariei erosten zieten. Produkzioaren kontrola nekazarien esku zegoen, beraiek saltzen zuten merkatuan eta prezioak jartzen zituzten.
  • Putting out system: Produkzioaren kontrola merkatarien esku zegoen. Amerikako koloniak garatu ondoren, sistema honek garrantzia hartu zuen. Merkatariek lehengaia nekazarien etxeetara eramaten zuten, nekazariek kotoia lantzen zuten eta merkatariek soldata bat ordaintzen zieten. Nekazariek autonomia galdu zuten sistema honekin.
  • Factory system: XVII. mendearen hasieran, aurreko sistemako merkatariak enpresari bilakatu ziren B.H.-n. Lantegi bat sortu eta nekazariak langile bihurtu ziren. Makinak falta ziren arren, lanaren antolaketa hobetu eta produktuaren kalitatea ere bai.

KAPITALISMOAREN FORMA BERRIAK:

1870etik aurrera industrializazio prozesuak areagotu egin ziren. Industria potentzia berriak sortu ziren: Alemania, E.B... Sistema kapitalistak garatu ziren. Industrializazio azkarrak Lehen Mundu Gerran B.H.-ren hegemonia zalantzan jarri zuen. Hazkunde hau merkataritzarekin lotua zegoen. Produkzioa saldu beharra zegoen, bestela krisia sortzen zen. Sistema kapitalistan produkzio gehiegi sortzeagatik sortzen dira krisiak, zikloak hamar urtekoak izanik.

1873-1896 bitartean lehen krisi ekonomiko handia eman zen, "depresio handia" deitua. Industrializazio prozesuak hainbat aldaketa ekarri zituen:

1.- Aldaketa Teknologikoak

Industria sektorean hainbat berrikuntza ezagutu ziren. Lehenik eta behin, energia iturriak aldatu ziren: petrolioa eta elektrizitatea erabiltzen hasi ziren. Sektore berriak sortu ziren eta besteak berritu. Industria kimikoak izugarrizko garrantzia hartu zuen. Ongarriak lantzen hasi ziren: intsektizidak, txertoak, koloranteak... Metalurgian altzairua, nikela... erabili ziren. Ford sortu zen garai horretan. Lan sistema berriak ere ezarri ziren: fordismoa eta taylorismoa.

Fordismoa eta Taylorismoa: Enpresen planteamendua aldatu zen. Produktibitatea hobetzeko asmoz, produkzioa arrazionalizatu egin zen. Produktuen estandarizazioa bultzatu zen, elementu berdinak lortzeko, konponketak errazago egiteko. Zereginak banatu egin ziren eta denbora zehazten zen produktu bakoitzaren zatia egiteko. Soldata bakoitza produzitzen zenaren araberakoa zen.

Asmakuntza berriak:

  • Graham Bell: Telefonoa
  • Edison: Bonbilla eta fonografoa
  • Diesel: Motorra

2.- Enpresa Pilaketa:

XIX. mende bukaerako krisi ekonomikoa (Depresio Handia) gainditzeko, enpresen kontzentrazioak eman ziren. Beraien helburua lehia gainditzea eta merkatuaren kontrola lortzea zen. Enpresa pilaketa mota hauek bereizten dira:

  • Kartel: Produktu bera fabrikatzen duten enpresen arteko akordioa da. Akordio horren bidez, produktuaren prezioa eta ekoizpen kopurua zehazten dute, beraien arteko lehia ezabatuz eta merkatuaren kontrola edukiz. Akordioa epe mugatua izaten da. Adibidez: OPEP.
  • Trust: Kontzentrazio mota hau hainbat enpresa desberdinek bat egitean sortzen da. Pilaketa hori bertikala edo horizontala izan daiteke. Helburua produktuaren prezioa kontrolatzea eta merkatuaren monopolioa lortzea da. Legez debekatu egin zuten eragin izugarria zuelako. Adib: AEG.
  • Holding: Gaur egun oraindik existitzen da. Talde finantziero batek enpresaren akzioen gehiengoa erosiz, enpresa multzo baten jabe egiten da, enpresa horien erabakiak bereganatuz. Adib: Inditex.

3.- Protekzionismo ekonomikoa:

Herrialde bakoitzeko produktua atzerriko produktuen lehiatik babesteko, gobernuek erabili zuten sistema ekonomikoa da. Babes hori emateko, muga-zergak altxatu zituzten, hau da, inportatutako produktuei zerga tasa handiagoa ezarri zieten. Garai horretan, estatuen arteko lehia sortu zen eta horri aurre egiteko neurri protekzionista gogorrak hartu ziren. Europako herri guztiek, B.H. izan ezik, erabili zuten. Hasieran, nekazaritza produktuei soilik aplikatu zizkieten tasak, sektore hori babesteko. Pixkanaka, neurri berak erabili zituzten industrian. Politika mota hau Alemaniak, Frantziak, Espainiak, Italiak eta Errusia erabili zuten batez ere.

Nekazari Iraultza:

Nekazaritzan industrian baino lehenago eman ziren aldaketak: nekazaritza tradizionaletik modernora pasa ziren. Horretarako, bi arlotan berrikuntzak egin ziren:

  • Lur jabetza: B.H.-n aldatu zen gobernuak lege berri bat eman zuelako: Enclosures Act. Jabe bakoitzak bere lur eremua hesitu behar zuela zioen. Nekazariek ezin izan zuten bete eta jabetza pilatzeko prozesua hasi zen. Aberatsek lurraldeak erosi zituzten eta produktibitatea handitu zuten. Nekazariak, bitartean, jornalari bihurtu ziren.
  • Teknikak: Teknikari dagokionez, izugarrizko aurrerapausoak eman ziren. Lugorri sistema baztertu eta errotazio sistema erabili zuten: garia, garagarra, artoa eta alpapa. Azken biak abereen elikagai ziren, beraz, onuragarriak. Produktibitatea asko handitu zen. Gainera, lursail handiagoak landu zituzten prestatu ondoren. Bestalde, tresneria asko hobetu zen: burdina erabiltzen hasi ziren, ureztatze sistemak erabiltzen dituzte eta abereetan espezializazioa gertatu zen. Produkzioak %90 arte igo zen.

Siderurgia eta Oihalgintza:

Lehen industria iraultzan, lehen industria sektorea oihalgintza izan zen. Tresna berriak lortu eta lehengaiak aldatu ziren. Ordura arte, artilea zen lehengai nagusiena, eta orain kotoia erabiltzen hasi ziren. Manufaktura merkeagoa lortzen zuten kanpotik ekarriz. Edozeinek eros zezakeen oihala, eta Indiako kotoizko oihala inportatzea debekatuta zegoen, merkatua ziurtatuz.

Merkataritza: Banka eta Finantza:

B.H.-n itsasoko merkataritza garatu zen, koloniala deitzen duguna. Merkataritza mota honetan produktu hauek ekartzen zituzten: azukrea, tea, espeziak... eta Europako beste herrialdeekin saltzen ziren. Diru hori baliagarri izan zedin, finantza sistemak eratu zituzten eta banka sortu. Erakunde hauen bidez, Britainiar Burgesiak lortu zuen behar zuen kapitala industrializaziorako.

Entradas relacionadas: