Protekzionismoa 1893

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,14 KB

Bizkaiko industrializazio prozesuaren

ondorioetako bat nazionalismoaren sorrera izan

zen (aranismoa), Euskal gizarte tradizionalaren

defentsarako mekanismo gisa sortua. Esan

beharra dago, nazioarteko testuinguruak eragin

zuzena izan zuela ideologia honen sorreran, izan

ere, ordurako sortuak ziren Europan arazo

nazionalak, nazio kontzeptuaren inguruko

eztabaidak eragin zituztenak.

Barne egoerari dagokionez, arlo sozio-ekonomikoa

n, Industrializazioak gizarte polarizazio berria sortu

zuen, oligarkia eta proletarioen artekoa, gizarte

tradizionalaren krisia eraginez. Honen aurreko erantzun

gisa Aranak nazionalismoa sortu zuen: erreakzio

antikapitalista, emigrazioaren aurkakoa eta nekazaritza

gizarte tradizionalaren aldekoa. 

Bestalde, arlo politikoan, Bigarren Karlistadan

karlismoaren porrotari eta foruen krisi eta abolizioari

aurre egiteko, mugimendu foruzalea antolatu

zen, gerora nazionalismoaren oinarri bihurtu zena.

Sabino Arana izan zen Nazionalismoaren “Aita” eta berak

sortu zuen “Euzkadiren” kontzeptua, dokumentuko 8.

artikuluan ikusi dugun bezala 7 probintziez osatuta.

Mugimendu Nazionalistari eman zizkion ikurritza (JEL:

Jainkoa eta Lagizarra), sinboloak (ikurrina eta ereserkia)

eta lehen erakundeak (aztergai dugun testuan

aipatzen den euskaldunen batzokia eta EAJ). Nahiz eta

bere oinarri ideologikoak karlismoa eta foruzaletasuna

izan, independentismora jo zuen. 


Testuaren analisian agerian geratu den bezala, bere

ideologia JEL ikurritzean laburbiltzen zen: 

-Jaungoikoa, (integrismo erlijiosoa) gizarteari eta

politikari buruz zuen ikuspegi teokratikoaren adierazlea.

-Lagizarra. Kontzeptu honen bidez, antzinako bizitzeko

era utopikoa aldarrikatu zuen, herriaren izpiritua

(Euskal “Volkgeist”) bezala kontsideratzen zuelako.

Honen elementuak honakoak ziren:

-Arraza: Aberriaren elementu definitzailea zena. 

-Hizkuntza: (Euskara) funtzio instrumentala zuena, hau da,

arraza garbi mantentzeko tresna zen, maketoak baztertzeko

erabili behar zena. 

-Foruen defentsa: euskaldunen izaera, usadio, ohitura eta

nortasun historikoaren adierazle gisa.


Laburbilduz, JEL ikurritzaren bidez, 1839ko Urriaren 25eko

legean galdutako independentzia berreskuratu nahi zuen.

Lege hori hain zuzen, gaitz guztien eragiletzat hartu zuen,

izan ere, bere ustean, dokumentu hark independentziaren

galera ekarri zuen.

Sabino Aranaren jardun politikoa hiru etapatan bereiz

dezakegu: Lehenengo etapa, 1893-1898 bitartekoa da, non

Aranak erradikalismo independentista aldarrikatu zuen.

1890.Ean “ Bizcaya por su independencia” artikuluaren

bidez, bizkaitarrak lo-zorrotik esnatu nahi zituen, aldi

berean zapalkuntza egoera salatuz eta independentzia

aldarrikatuz. 1893an Larrazabaleko Hitzaldian aurkeztu

zituen Aranak bere ideologiaren oinarriak, Jaungoikua eta

Lagizarra (JEL) ikurritzaren bidez laburtuta. 1894an,

aztertutako dokumentuan agerian geratu den bezala,

Euskeldun


Batzokija deitutako lehen elkarte politikoa sortu

zuen eta 1895ean, aldiz, EAJ  (Bizkai Buru Batzarra).

Proiektu nazionalista hau, hasieran, Bilboko erdi-mailako

klaseen artean errotu zen, industrializazioak eragindako

aldaketa sozialen beldur. Hala ere, mugimendu honek

euskal burgesak erakarri zituen eta 1898-1902 bitartean,

Euskalerria Elkarteko kideak sartzean (Ramón de la Sota-ren

taldea), bere oinarri ideologikoa funtsean aldatu

gabe, industrializazioa eta liberalismoaren aurkako erasoak eta

bere ezaugarri atzerakoienak malgutu zituen. Horrela,

bigarren etapa honetan, diskurtso independentista eta

xenofobia leundu ziren eta, Sabino Arana, independentismotik

joera autonomistara jotzera bultzatu zuten.

1902-1903 bitartean garatuko den etapan,

Aranak independentismotik autonomismora jotzeak eztabaida

sortu zuen alderdian, izan ere, jarraitzaile askok ez zuten

ulertu norabide aldaketa hau eta erradikalenek ez zuten

Onartu



Testuaren garrantziari dagokionez, aztertutako testua lehen

elkarte nazionalista sortu zuen dokumentua dela esan

beharra dago. Gainera, bertan, euskal nazioa

eraikitzeko prozesuaren baitan, JEL ikurritzaren elementuak

azaltzen dira: alde batetik, Sabino Aranaren ikuspuntu

teokratikoa, politikari eta gizarteari dagokionez (Jaungoikua)

eta, beste aldetik, Euskal Herriaren izpirituaren

(Volkgeist) adierazgarri den Lagizarra.


Entradas relacionadas: