Proteinen Propietateak eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,33 KB

Proteinen Propietateak

Proteinek, zer aminoazidoz osatuta dauden, horren araberako propietateak dituzte nagusiki: albo-kateetan zer talde kimiko dituzten eta talde horiek beste molekula batzuekin erreakzionatzeko zer ahalmen duten, horren araberakoak dira propietateak. Lau dira proteinen propietate nagusiak:

  • Disolbagarritasuna
  • Espezifikotasuna
  • Desnaturalizazioa
  • pH-aldaketak indargetzeko ahalmena

Disolbagarritasuna

Proteina disolbagarria izatea aminoazido polarrak edukitzearen ondorio da, haietako albo-kateek urarekin hidrogeno-zubiak egiten baitituzte. Lotura horiek egitearen ondorioz, proteina ur molekulen geruza batez estalita geratzen da, eta, beraz, disolbagarri irauten du.

  • Proteina globular gehienak disolbagarriak dira, albo-kate polarrak kanpoaldean kokatzen direlako eta talde apolarrak, berriz, barnealdean.
  • Zuntz-proteinak, aldiz, urtetan disolbaezinak izan ohi dira.

Espezifikotasuna

Proteinaren espezifikotasuna aminoazidoen sekuentzian (egitura primarioan) izan daitezkeen konbinazio ugarien ondorio da, horren araberakoak baitira gainerako egiturak eta, beraz, proteinaren funtzioa.

Proteinek bi mailatan dute espezifikotasuna:

Funtzio mailan

Aminoazido-sekuentziaren arabera, proteina bakoitzak funtzio jakin bat betetzen du. Aldaketaren bat gertatzen baldin bada sekuentzian eta, beraz, egituran, gerta daiteke funtzioa bete ezin izatea edota aldatzea. Proteina askok, hala nola entzimek eta immunoglobulinek, aminoazido-sekuentzia espezifiko bat dute, eta, sekuentzia horren ondorioz, funtzio jakin bat: entzimek substratu jakin batean jarduten dute, eta immunoglobulinak antigeno jakin batera lotzen dira.

Espezie mailan

Gluzidoak eta lipidoak ez bezala, izaki bizidun guztiok berdinak baititugu, proteinak esklusiboak ditu espezie bakoitzak, eta espezie bereko indibiduoen artean aldeak ere izaten dira gainera. Proteina homologo esaten zaie espezie batean baino gehiagotan funtzio bera betetzen duten proteinei. Horien arteko antzekotasunak espezieen arteko ahaidetasun-maila adierazten du, eta harreman filogenetikoak zehazteko balio digu.

Organismoaren babes-mekanismoa espezifikotasun horretan oinarritzen da —zer konposatu organiko dituen berezkoak eta zer substantzia zaizkion arrotzak detektatzean, alegia—, eta horrexek eragiten ditu organo-transplanteetan eta odol-transfusioetan bateraezintasun-kasuak.

Desnaturalizazioa

Desnaturalizazioa da proteinaren egitura natiboa galtzea edo desegitea, egitura horri eusten dioten loturak eta interakzioak etetearen ondorioz. Proteina desnaturalizatzen denean, aktiboa izateari uzten dio, koagulatu egiten da, eta hauspeatu, nahiz eta egitura primarioa aldatzen ez zaion, ez baitu eraginik lotura peptidikoetan.

Zenbait faktorek eragin dezakete desnaturalizazioa:

  • Tenperatura igotzeak, albo-kateen arteko interakzio mota aldatzea eragiten baitu.
  • pH-a asko aldatzeak, molekulan kargak beste modu batera banatzea eragiten baitu, eta egitura natiboa egonkor mantentzen duten interakzioetan eragina du horrek.
  • Zenbait substantzia kimikok, aminoazidoen antzekoak (urea, esaterako), proteinetako karboxilo eta amino taldeekin lehian aritzen baitira, hidrogeno-zubiak eratzeko.

Desnaturalizazioa itzulgarria da askotan; izan ere, lotura peptidikoetan eraginik ez duenez, desnaturalizazioa eragin duen faktorea desagertu eta baldintza normaletara itzulitakoan, proteinek berriro egitura natiboa hartzen dute: birnaturalizazioa gertatzen da. Dena den, desnaturalizazio itzulezina ere gertatzen da, nahiz eta ez den hain ohikoa; adibidez, hori gertatzen zaio oboalbuminari, tenperatura altuen eraginpean jartzen denean.

pH-aldaketak indargetzeko ahalmena

Proteinak substantzia anfoteroak dira (azido gisa nahiz base gisa jokatu dezakete), eta, hala, ingurunean gertatzen diren pH-aldaketak indargetu ditzakete. Aminoazido batzuek dituzten albo-kate ionizagarrien eta N-muturra eta C-muturra taldeen ondorio da proteinek jokaera azidoa edo basikoa izatea.

Proteinen Ezaugarriak

Hauek dira proteinen ezaugarri nagusiak:

  • Ugaritasuna. Animalietan, biomolekula organiko ugarienak proteinak dira: organismoaren masa lehorraren % 50 inguru.
  • Askotarikotasuna. Era asko-askotako proteinak daude, aminoazidoak era askotara konbinatzearen ondorioz egitura ugari sortzen direlako. Aldakortasun genetikoaren adierazpen bat dira; izan ere, geneetan daude proteinak sintetizatzeko jarraibideak.
  • Funtzio-aniztasuna. Proteinek bete beharreko funtzioak aminoazidoen...

Koentzimak eta Bitaminak

Koentzimak

Koentzimak entzimari lotura ahulen bidez lotzen zaizkion kofaktore organikoak dira. Talde kimikoen aldi baterako garraiatzaile gisa jokatzen dute, eta zenbait substratu ematen edo hartzen dituzte. Batzuek fosfato taldeen transferentzian parte hartzen dute, edo oxidazio-erredukzio erreakzioetan…

Bitaminak

Bitaminak molekula organikoak dira, konposizio kimikoaren aldetik era askotakoak, eta prozesu zelular asko erregulatzeaz arduratzen dira. Tradizionalki, animalia askok egokiro hazteko eta bizitzeko dietaren bidez hartu behar duten substantzia (mantenugai esentzial) gisa deskribatu izan dira bitaminak.

Gaur egun, badakigu bitamina askok koentzima gisa edo bitarteko metabolito gisa jokatzen dutela bide metaboliko askotan. Bide horietan, bitaminak (mikromantenugai ere baderitze) oso kantitate txikitan behar dira, funtzio katalitikoa betetzen baitute. Animalia gehienek ezin sintetiza ditzakete bitaminak, eta, beraz, dietaren bidez hartu behar dituzte. Bitamina batzuk probitamina moduan hartzen dira organismoan, eta, gero, haien modu aktibora bihurtzen dira.

Nahasmendu bitaminikoak

Bitaminen gehiegiak nahiz gutxiegiak nahasmendu fisiologikoak eragiten dituzte organismo bizidunetan. Bi eratako nahasmenduak izan daitezke:

  • Abitaminosiak. Bitaminaren baten gabezia izateak eragiten ditu. Abitaminosi ohikoenak uretan disolbagarriak diren bitaminekin lotuta daude, horrelakoak organismoan ezin metatu daitezkeelako.
  • Hiperbitaminosiak. Bitaminaren bat gehiegi izateak eragiten ditu. Nahasmendu horiek uretan disolbaezinak diren bitaminen gehiegiak eraginak dira nagusiki, horrelakoak organismoan metatu daitezkeelako. Bitamina toxikoenak A bitamina eta D bitamina dira.

Bitaminen sailkapena

Bi bitamina multzo bereizten dira, disolbagarritasuna kontuan hartuta:

  • Bitamina hidrodisolbagarriak uretan disolbagarriak dira, molekula polarrak dituztelako. Molekula ezegonkorrak dira, eta ez dira metatzen organismoan. Gehiegi daudenak degradatu egiten dira, edo gernuaren bidez iraitzi; horregatik, egunero hartu behar dira.
  • Bitamina lipodisolbagarriak uretan disolbaezinak dira. Disolbatzaile apolarretan disolbatzen dira (hala nola gantzetan eta olioetan), molekula apolarrak dituztelako. Molekula egonkorragoak dira. Organismoko gantz-ehunean metatu daitezke...

Entradas relacionadas: