Proteinen Propietate eta Funtzioak: Gida Osoa
Enviado por 98noelia98 y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB
Proteinen Propietateak
Proteinen propietateak aminoazidoen izaeraren araberakoak dira. Propietate nagusiak hauek dira:
A) Jokabide Kimikoa
Proteinak substantzia anfoteroak dira, pH aldaketak indargetu ditzaketenak.
B) Disolbagarritasuna
Disolbagarritasuna konformazioaren araberakoa da. Zuntzezko proteinak ez dira disolbagarriak uretan, baina protein globularrak disolbagarriak dira eta dispertsio koloidalak eratzen dituzte.
C) Espezifikotasuna
Izaki bizidunen proteinak espezietik espeziera ezberdinak dira eta espezie beraren barruan ere aldagarriak izan daitezke.
D) Desnaturalizazioa
Desnaturalizazioan, proteinak egitura espaziala galtzen du eta, ondorioz, bere funtzio biologikoa galtzen du. Tenperatura, pH aldaketak edo erradiazio ultramoreak eragin dezakete.
Proteinen Funtzioak
Proteinek hainbat funtzio betetzen dituzte:
A) Egitura-Funtzioa
- Glukoproteinak: Mintz zelularra eratzen.
- Histonak: Kromosomak osatzen.
- Aktina: Zitoeskeletoan.
- Kolagenoa: Tendoiak, hezurrak, kartilagoak.
- Elastina: Organo batzuen hormetan.
- Keratina: Ilea, azazkalak.
B) Erreserba-Funtzioa
- Oboalbuminak: Arrautzan.
- Kaseina: Esnean.
C) Homeostatikoa
Barne-ingurunearen baldintzak iraunkor mantentzen laguntzen dute, pH-aren sistema indargetzaile gisa.
D) Garraiokoa
- Permeasak eta Ponpak: Molekulen garraioa mintzean.
- Zitokromoak: Elektroiak garraiatzen.
- Hemoglobina eta Hemozianina: Oxigenoa odolean.
- Mioglobina: Oxigenoa muskuluetan.
- Lipoproteinak: Lipidoak garraiatzen.
- Seroalbuminak: Gantz-azidoak garraiatzen.
E) Defentsa- eta Babes-Funtzioa
- Immunoglobulinak: Antigorputzak.
- Tronbina eta Fibrinogenoa: Koagulazioan.
- Muzinak: Funtzio bakterizidak.
F) Funtzio Hormonala
- Intsulina eta Glukagona: Glukosaren metabolismoa.
- Somatropina: Hazkuntza hormona.
G) Funtzio Uzkurkorra
- Aktina eta Miosina: Muskuluen uzkurdura.
- Dineina: Zilioen eta flageloen higidura.
H) Funtzio Katalizatzailea
- Entzimak: Erreakzio kimikoak bizkortzen dituzte (lipasak, peptidasak...).
Proteinen Sailkapena
Proteinak bi talde nagusitan banatzen dira:
4.1. Heteroproteinak
Aminoazidoez gain, talde prostetikoa dute.
A) Glukoproteinak
- Fibrinogenoa, Immunoglobulinak, Gonadotropoak, Mukoproteinak, Entzimak.
B) Lipoproteinak
- Mintzetako eta plasmako proteinak (kilomikroiak, VLDL, LDL, HDL).
C) Fosfoproteinak
- Kaseina, Bitelina.
D) Nukleoproteinak
- Kromosomak, Erribosomak.
E) Kromoproteinak
- Hemoglobina, Mioglobina, Zitokromoak, Hemozianinak.
4.2. Holoproteinak
Aminoazidoek soilik osatzen dituzte.
A) Proteina Globularrak edo Esferoproteinak
Disolbagarriak uretan, jarduera biologiko handia (albuminak, globulinak).
B) Zuntzezko Proteinak edo Eskleroproteinak
Disolbagarriak uretan, jarduera biologiko handia (albuminak, globulinak).