Prosagintza literarioaren lehen urratsak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,89 KB
XX. MENDEA: GERRA AURREKO ERAKUNDEAK ETA TALDEAK
1. LORE JOKOAK
-Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehenbizikoz 1853an Lapurdiko Urruñan euskal gai gisa. -Iparraldeko bertsogilerik ezagunenek parte hartzen zuten. -Hegoaldera ere iritsi zitzaizkigun Abadiaren jai horiek: 1879an Elizondora. -Geroztik, Euskal Herriaren bi alderdiak ezagutu zituzten jaiak, baina pixkanaka Hego Iparrari nagusitu zitzaion. -Hasierako Lore Jokoetara bertsoak bakarrik aurkezten ziren, baina, geroago, ipuin, saiakera labur eta antzerkitxoak ere bidal zitezkeen. -Beraz, ikastoki ofizialen falta nolabait ordezkatu, urteroko ospakizun haiek, idazleak euskaraz trebatzeko eskola apal baina eraginkorrak izan ziren. -Egia da lanik gehienek ez zutela aparteko maila literariorik lortzen. -Ordura arte jorratu gabeko sail batzuk landu ziren.
2. EUSKO IKASKUNTZA
-Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza dugu famatuena. -Pentsakera ezberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin, 4 diputazioen babespean. -Helburua: Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zen. -1936ko gatazkak ekarri zion etenaldira arte asmo asko burutu eta ikasketa ugari bideratu zuen. -Elkarte honen kezka bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituen arlo horretan denbora laburrean: Ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko Udako Ikastaroak eratu… -Erakunde honek antolaturiko biltzar eta ikastaroetan euskara eta euskal literaturari buruz anitz hitzaldi eman zen eta kaleratu zituen aldizkari eta argitalpenetan ikasketa horiei buruzko azterketa interesgarriak jakinarazi zizkigun. -Gerraren ondorioz, ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerik izan. Iparraldean, ordea, Jose Migel Barandiaranen eraginez bereziki. -1978an Hegoaldean berrantolatu eta gero, azkenaldi honetako epeari ekin zion arte.
3. EUSKALTZAINDIA
-Euskaldunek aspaldiko ametsa genuen gure hizkuntzaz arduratuko zen antolamenduren bat sortzea. -Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen, hau ere Hegoaldeko 4 diputazioen laguntzarekin eta Euskaltzaindia izena ezarri zitzaion. -Lehenengo euskaltzainburua Mª Azkue. -Sorreratik, Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen. -Hainbat proba egin ondoren, 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari. -Halakoetan egon ohi diren akats, zalantza eta guzti, urte
gutxiren buruan aurrerapen izugarriak egin zituen euskararen estandarizazioak. -Irakaskuntzan, komunikabideetan edo administrazioan eskuratu diren emaitzak lortu gabe leudeke oraindik, hizkuntzaren bateratze prozesua abian jarri izan ez balitz. -Euskaltzaindiak 2 arlo nagusi izan ditu hastapenetik: Iker eta Jagon sailak.Ikerrek, hizkuntzaren azterketari begiratzen dio. Jagonek, aldiz, hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu. -Askotan jo behar izan dute euskaltzainek literatura idatzira zein ahozkora. -Euskaltzaindiaren aldizkari ofizialean, Euskeran, behin baino gehiagotan azaldu izan dira literaturaz diharduten ikerketak.
4. EUSKALTZALEAK
-Primo de Riveraren diktadurapean, 1926an, Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. -Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. -Honela jaio zen Euskaltzaleak elkartea: bazkide gutxirekin lehenengo hiruzpalau urteetan; 1930etik aurrera, ordea, indar handia hartu zuen, eta II. Errepublikan 2.000 kidetik gora izatera iritsi zen. -Jende xehe samarrak osatzen zuten elkartea: artisau, bulegari, langile, industriari txiki eta dendariak. -Dena den, 1931tik aurrera egoera politiko berriak piztu zituen itxaropen eta ilusioek susperturik edo, ekintza interesgarri ugari egin zituzten euskal kulturaren esparruan. -Aipaturiko Euskararen Egunak ez ezik, Olerti eta Antzerti Egunak ere ospatu zituzten. -Euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen Euskaltzaleak erakundeko bazkide porrokatuenetako baten ametsa: “Lizardi”rena. -Lizardiren heriotza goiztiarrak eta gerraren etorrerak hondatu zutena. -Beste eragile bat Jose Ariztimuño “Aitzol” dugu. -Apaiz hari zor dizkiogu, 1935 eta 1936an Donostian izandako Euskal Herriko I. Eta II. Bertsolari Txapelketak. -Baina, batez ere, Olerti Egunen bitartez euskarazko poesiari eman zitzaion norabide berria: Olerkari izeneko taldea. -Belaunaldi honek eraberritu zuen euskal poesia. “Lauaxeta”k, Lizardi, “Loramendi”, Etxeberria, Otamendi…
XX. MENDEA. PROSAGINTZA LITERARIOAREN LEHEN URRATSAK
1. TXOMIN AGIRRE
-Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen kaperau igaro arren, Ondarroan jaio zen. -Gizon apal eta langilea, euskarazko eleberriak lantzea hartu zuen helburutzat. -3 nobela utzi zizkigun: Auñemendiko lorea (1898), Kresala (1906) eta Garoa (1912). Bizkaieraz idatzita lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarren. -Auñemendiko lorea nobela historikoaren argumentua VII. Mendean kokatzen da, Euskal Herria kristautzen hasi zen garaian. -Kresalarekin, ostera, ohitura nobelaren ildotik abiatu: Arranondo/Ondarroa itsas herriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen dizkigu, guztion lokarria bi neska-mutilek duten amodiozko istorioaren hari mehea delarik. -Garoa, azkenik, euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria dugu: ia obra guztia Zabaletako Joanes artzain-baserritarrak betetzen du. -Agirreren helburuak, euskaltzaletasuna eta kristautasuna. -Egilearen pentsakera kristau eta elizkoiak, sakon baldintzatzen du obra guztiaren nondik norakoa: herri txikiak, baserriak, mendiak… -Hiriak kutsaturik daude. -Euskara tradizio jatorrari eusten dion harresi gotorra dugu. -Bere ustez, 2 munduon arteko zubigintzak ezinezkoa dela ematen du.
XX. MENDEA. GERRA AURREKO POESIA
1. LIZARDI-
Zarautzen jaio, Tolosan bizi. 37 hil. Legegizona genuen eta Tolosako lantegi bateko gerentea. -Gaztaroan erdi galdua zeukan euskara berreskuratu zuen. -Bere garaiko talde euskaltzaleetako langilerik saiatuenetakoa izan zen. -Hainbat aldizkarik eta egunkarik eduki zuten lankidetzat, euskaraz nahiz erdaraz. -Lizardik prosaz, hil ondoko Itz-lauz (1934) idatzi zuen. -Antzerkian ere egin zituen saioak. -Ordea, poesian lortu zituen emaitzarik onenak. -Bizi zela, Biotz-begietan (1932) poema liburua soilik inprimatu zuen. -Hil eta hurrengo urtean Umezurtz olerkiak (1934) publikatu zioten. -Bestalde, Lizardiren ahapaldiak maiz hartu dituzte euskal kantariek abestien testu moduan. -Natura, herra eta hizkuntza azaltzen da Lizardiren bertsoetan. -Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai. -Beste poema batzuetan, egoera afektiboek azaldu: maitasunak, heriotzak...
2. LAUAXETA
-Bizkaian jaio zen. Ikasketak Durangon eta Loiolan. -Ikaskide batzuek bultzatu zutela euskaraz idaztera. -Jesusen Konpainia utzi eta Bilbora jo zuen, Orixerekin batera EUZKADI egunkariko euskal orrian lan egitera. -Asko nabarmendu zen Errepublika aldian kazetari eta hizlari bezala. -Horregatik, gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta karguari zegozkion zereginetan aritu zen. -Atxilotu zuten 1937ko apirilean Gernikan. -Gasteizera eraman eta hantxe fusilatu zuten. -Asko idatzi zuen bere bizitzako azken 10 urteetan. -Egunkarirako ia egunero moldatzen zuen lantxoren bat prosaz. -
Literatura arloan, Lauaxeta olerkigintzari esker egin zen ezagun. -Lehen Olerti Eguneko zilarrezko abarra irabazi eta laster kaleratu zioten estraineko poema bilduma: Bide barrijak (1931) eta bigarrena Arrats Beran (1935). -Horrez gain, aipatzekoak dira, heriotzaren zain zegoela, Gasteizko kartzelan idatzi zituen bertsoak. -Bide barrijak-an, poesian Europatik datozen azkenengo edo azken aurreko modak etxeratu nahian dabil Lauaxeta. -Arrats Beran-en, iturri herritarragoetatik edaten du eta memento horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatzen da.