Prosa Klasikoa eta Antzerkia Erroman: Zizeron, Plauto eta Terentzio

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Prosa Klasikoa: Zizeron

Erromako literaturan, hainbat genero aurki ditzakegu prosan: oratoria, filosofia, historiografia, eleberria eta abar. Hiru generori helduko diegu: epistolografia, filosofia eta oratoria. Zizeron (K.a. 106 - K.a. 43) izan zen hiru genero hauek landu zituena.

Epistolografia

Gutunaren generoa da. Zizeronez gain, beste hainbat autorek praktikatu zuten genero hau: Plinio Gazteak, adibidez. Zizeronek ehunka gutun idatzi zituen, mota guztietakoak: pribatuak zein ofizialak. Haietatik 800 inguru heldu zaizkigu, garai hartako Erromako gizartea islatzen dutenak. Zizeronen liburuetakoa ez bezalako idazkera eskaintzen digute, erregistro pribatuago eta familiarrago batean.

Filosofia

Zizeronek jorratu zuen beste prosa-genero bat da. Hainbat filosofia-tratatu idatzi zituen. Platonek bezala, elkarrizketaren teknika erabili zuen tratatuetan. Esan beharra dago Zizeronek filosofia grekoari jarraitu ziola. Greziako filosofia jasotzea eta latinezko filosofia-lexiko bat garatzea izan ziren Zizeronen ekarpen garrantzitsuenak arlo honetan.

Oratoria

Jendaurrean hitzaldiak emateko artea da, entzuleak hunkitzea edo gogatzea du helburu; diskurtsoaren generoa da. Diskurtsoari buruz hitz egitean, Oratoria eta Erretorika bereizten dira: Erretorika diskurtsoak idazteko eta ahoz emateko arauak aztertzen dituen arloa da; Oratoria, berriz, diskurtsoak idazteko eta ahoz emateko praktika.

Bi estilo mota bereizten dira: eskola atizista eta eskola asianikoa. Zizeronek ez omen zion ez batari ez besteari jarraitu; hau da, berak esaten zuen estilo dotore eta puztuaren alde zegoela, baina gehiegikeriarik gabe. Helburuetara eta egoeretara moldatzen zuen diskurtsoa: epaietako diskurtsoetan estilo apalagoa erabiltzen zuen.

Erromako prosista garrantzitsuenetakoa dugu Zizeron; haren diskurtsoak oratoriaren adibide bikainak dira; idatzi zituen tratatu erretorikoak guztiz garrantzitsuak dira, estilo dotore eta erakargarrian idatzita daude; gutunak, erregistro lagunartekoan idatzi zituen.

Zizeronek eragin handia izan zuen literaturan; Liviorengan eragina izan omen zuten Historiografiari buruzko Zizeronen ideiek; Kintiliano erretorika-maisuak idazle handienen artean jarri zuen; Erdi Aroan, idazle kristau askok irakurri zuten eta haren eragina jaso zuten: Agustin, Jeronimo...; Errenazimenduan, handitu egin zen eragina. Beraz, sekulako garrantzia izan zuen.

Antzerki Erromatarra: Terentzio eta Plauto

Literatura generorik zaharrena daukagu, greziarrengandik jaso zuten erromatarrek. Hasiera bateko lanak greziarren lanen itzulpenak besterik ez ziren. Greziaren eragina oso handia zen, ondorioz bi komedia mota topatuko ditugu Erroman: fabula palliata eta fabula togata. Hauen eratze-metodoa contaminatio gisa ezagutzen dugu. Hizkera eta txisteak Erromako kaleetatik hartzen zituzten. Idazlerik garrantzitsuenak Plauto eta Terentzio izan ziren.

Plauto (K.a. 254-184)

Izenburu famatuenak Miles Gloriosus, Casina... ditu. Komedia grekoetatik hartzen zituen. Ezaugarririk nabarmenena euren pertsonaiak dira, pertsonaia tipoak bezala ezagutzen direnak: agure zekena, soldadu harroa... ziren, beste batzuen artean. Prologo txiki bat zegoen non pertsonaia sinboliko batek argumentua azaltzen zuen, ikuslegoaren atentzioa jotzen saiatzen zen eta jarrera ona izan zezaten eskatzen zuen, ez baitziren oso formalak.

Terentzio (K.a. II. mendean)

6 obra baino ez ditugu: estiloa askoz ere psikologikoagoa da, berarentzat pertsonaiak gertakizunak baino garrantzitsuagoak dira, greziar komedien antzera. Plautoren obrekin konparatuta askoz ere lasaiagoak dira. Estilo pertsonal honek ez zuen Erroman arrakasta gehiegirik izan. Obra batzuk: Andria, Hecyra...

Entradas relacionadas: