Propietate Atomikoak eta Ionikoak: Definizioak eta Joerak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,18 KB

Atomoaren Tamaina

Tamaina (argudioa): Atomo batek betetzen duen espazioa adierazten du. Atomo baten tamaina bi faktoreren menpe dago: n zenbaki kuantikoa eta karga nuklear eraginkorra. n zenbakia zenbat eta handiagoa izan, atomoaren orbitalen tamaina handiagoa izango da eta elektroiak nukleotik urrunago kokatuko dira. Karga nuklear eraginkorra azken geruzako elektroiek nukleoarengandik jasaten duten erakarpen-indarra da, eta barneko protoien kopuruari kenduta lotzen da honen balioa. Zenbat eta handiagoa izan karga nuklear eraginkorra, orduan eta txikiagoa izango da atomoa, nukleoak elektroiak gehiago erakarriko baititu.

Ionizazio-Energia

Ionizazio-energia (argudioa): Aurretik azaldutako bi faktoreen menpe dago. Gas-egoeran dagoen atomo bati azken elektroia kentzeko eman behar zaion energia da; elektroia galdu duen atomoa positiboa bihurtzen da. n txikitu ahala, elektroiak nukleotik gertuago kokatuko dira, orbitalen tamaina txikiagoa delako, eta energia gehiago beharko da elektroia askatzeko, nukleoak gehiago erakarriko baitu. Karga nuklear eraginkorra handitu ahala ere, elektroiak nukleoarengandik erakarpen-indar handiagoa jasango du.

Afinitate Elektronikoa

Afinitate elektronikoa (argudioa): Gas-egoeran dagoen atomo batek elektroi bat hartutakoan askatzen duen energia da; atomoa ioi negatiboa bihurtzen da, hau da, anioia. P, azken geruzan dauden elektroi-kopuruaren araberakoa da. Zenbat eta elektroi gehiago izan azken geruzan, orduan eta errazago hartuko du elektroi bat. T, talde bereko karga nuklear eraginkorra kontuan hartuta. Maila txikiagoa bada, nukleotik gertuago dago eta errazagoa da elektroi bat bereganatzea. Maila handiagoa bada, nukleotik urrunago dago eta zailagoa da elektroi bat bereganatzea.

Elektronegatibotasuna

Elektronegatibotasuna (argudioa): Partekatutako elektroiekiko egiten den erakarpen-indarra da. T, erradio atomiko handiagoa denez, (n handitzean orbitalen tamaina handiagoa baita) nukleoko protoiek (karga nuklear eraginkor berdina dutenek) azken elektroiei egiten dieten erakarpen-indarra txikiagotu egiten da, eta loturaren elektroien gainean ere txikiagoa izango da, beraz, X txikiagoa izango da. P, periodo batean (n berdina bada) aurreratzean, karga nuklearra handiagotzen da; beraz, nukleoko protoiek azken elektroiei egiten dieten erakarpen-indarra handiagotu egiten da, eta loturaren elektroi berriei egiten dieten erakarpen-indarra ere handiagotu egiten da, beraz, X handiagotu egiten da.

Ioien Tamaina

Katioia: Katioiaren erradioa (R) atomo neutroaren erradioa (R) baino txikiagoa da (RNa+ < RNa): Elektroiak galtzean, geruza elektroniko bat galtzen da, eta, beraz, tamaina txikitzen da. Anioia: Anioiaren erradioa (R) atomo neutroaren erradioa (R) baino handiagoa da (RCl- > RCl): Elektroi bat irabaztean, geruza elektroniko-kopurua eta karga nuklear eraginkorra (kne) ez dira aldatzen, baina balentzia-elektroien arteko aldarapen-indarrak handitzen dira, eta horrek tamaina handitzea eragingo du.

Entradas relacionadas: