Proiektuen Analisia eta Komunikazio Sistemak

Enviado por Guillermo y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB

Proiektuen Analisi Motak

  • Funtzionala: Produktua zertarako den identifikatzen du.
  • Teknikoa: Objektua eraikitzeko erabili diren materialak eta teknologiak aztertzen ditu.
  • Estetikoa: Pertsonengan eragiten dituen sentimenduak ebaluatzen ditu.
  • Soziologikoa: Gizartean izan ditzakeen ondorioak aztertzen ditu.
  • Ekonomikoa: Produktuaren kostua kalkulatzeko egiten da.

Produktuak Analizatzeko Estrategiak

Analisi teknikoek aparatuaren ibilera orokorra azaltzea dute helburu. Elementu mekanikoak edo elektrikoak bakarrik analizatzen dira. Hondatutako aparatuen kasuan, matxura eta arrazoiak aztertzen dira.

Produktuaren Kostuak

Produktuaren kostuak kalkulatzeko, hainbat gastu hartzen dira kontuan:

  • Biltegiratze eta saltze gastuak
  • Garraio eta distribuzioa
  • Saltzaileen formazioa
  • Garantia
  • Lantegian edukitzea
  • Ontziratzea
  • Etiketatzea
  • Zergak
  • Kontrolak eta egiaztatzea
  • Muntatze gastuak

Produktuaren Ezaugarri Estetikoak eta Fisikoak

Estetika

Afektibotasuna (polita/itsusia), prezioa (garestia/merkea), materialen nobletasuna eta balio estetiko eta funtzionala aztertzen dira.

Forma

Gauza bakoitzak forma aproposa du bere funtziorako.

Egitura eta Kolorea

Beharrezkoa da objektuan. Koloreak asmo estetikoa du.

Logotipoa

Objektu gehienek daukate.

Seinale Motak eta Komunikazioa

Seinale Motak

  • Zuzenak: Transmisioa etenik gabe gertatzen da (adibidez, tronpeta-jotzailea).
  • Diskretuak: Jatorria seinale zuzenetik dator, baina denbora-tarte erregularretan hartutako seinalearen frakzioak besterik ez dira aztertzen.

Balioaren Arabera

  • Analogikoak: Etengabe aldaketak izaten dituzte.
  • Digitalak: Balio diskretuak dituzte. Unitateak bit-ak dira. Seinale digitalek ez dute ia distortsiorik.

Haririk gabeko komunikazioa uhin elektromagnetikotan oinarritzen da. Espazio erradioelektrikoa 9 bandatan sailkatuta dago, uhin luzeraren arabera.

Modulazioa

Seinale bat irrati-uhinen bitartez transmititzeko, seinalea egokitu behar da. Seinalea egokitzeko prozesuari modulazioa deritzo.

Igorpen Analogikoa

Informazioa seinale garraiatzaile batera igota mugitzen da.

  • Anplitude Modulazioa (AM): Seinale garraiatzailearen anplitudea seinale modulatzailearen arabera aldatzen denean sortzen da.
  • Maiztasun Modulazioa (FM): Seinale garraiatzailearen maiztasuna seinale modulatzailearen arabera aldatzen denean sortzen da.

Seinale Garraiatzailea: Garraiatu nahi dugun bandaren maiztasun egokia duen seinalea da.

Seinale Modulatzailea: Garraiatu nahi dugun informazioa da.

Igorpen Digitala

Igorleak informazioa bit itxuran bidaltzen du, modu sekuentziatuan modulatzailearekin. Hartzailera ailegatzean, desmodulatzailearekin informazioa gauzatuko dute.

Informatika Sareak

Guztientzako erabilgarri jartzen diren informazioa eta baliabideak erabili ahal izateko konektaturik dauden ordenagailu multzoa dira. Sarearen tamaina eta distantziaren arabera, LAN, MAN eta WAN sareak daude.

Sare Motak (Topologia)

  • Bus: Ordenagailu guztiak kable berari lotzen zaizkio eta komunikazio kanal bera erabiltzen dutenez, guztiek informazio bera jasotzen dute.
  • Eraztun: Ordenagailu guztiak eraztun itxurako busera konektatzen dira.
  • Izar: Ordenagailuak hub-era konektatzen dira. Transmisioak nodotik igaro behar dira.

Abantailak: Eroale bat apurtzean, terminal bakarra kaltetzen da (Izar topologiaren abantaila).

Kommutazioa

Bi erabiltzailek azpiegitura bera erabiliz komunikazioa ezartzeko prozesua da.

  • Zirkuitu Kommutazioa
  • Mezuen Kommutazioa
  • Paketeen Kommutazioa

Multiplexazioa

Komunikazio instalazioak informazioa aldi berean transmititzeko baliatzeko erabiltzen diren teknikak dira.

LAN Sarea

Elementu fisikoek (hardwareak) eta softwareak osatutako sistemak dira.

Topologia

Egokia aukeratu behar da, horren araberakoak izango direlako sartzeko sistema eta ondoren erabili beharreko ekipoak.

Euskarri Fisikoa

Informazioa igortzeko material guztiak sarean banatzen diren modua hartzen dugu (kableak). LAN sarea konektatzeko zuntz optikoa, pare bihurrituko kablea eta kable koaxialak erabiltzen dira (pare bihurrituko kablearen puntan RJ-45 konektoreak erabiltzen dira).

Sareko Gailuak eta Protokoloak

Protokoloak

Sareak ondo funtzionatzeko kudeatzeko ardura duten arauen multzoa dira.

Errepikagailua

Lan tokiak bata bestearengandik oso urrun dituzten sareetan seinaleak errepikatzeko ardura du.

Bridge-a (Zubia)

Sare segmentuak konektatzen dituen gailua da, MAC helbideak erabiliz.

Routerra

IP informazio paketeen kudeaketaren ardura duen eta sare lokalen eta hedadura zabaleko sareen arteko konexioa ahalbidetzen duen gailua da.

Entradas relacionadas: