Proiektu Baten Gidoi Orokorra: Urratsak eta Baliabideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

Proiektu Baten Gidoi Orokorra

0. Azala: Izenburua, egileak, data, erakundea (zein erakundetan aurkezten den).

1. Sarrera

Proiektuaren aurkezpen laburra.

2. Justifikazioa

Datu objektiboak. Hau da oinarria erakunde publiko nahiz pribatu batean dirua eskatzeko: datu estatistikoak, arloko aditu batek idatzitako liburu baten datuak, ikerketak (adibidez, unibertsitatean egindakoak), garapen psikologikoa...

3. Helburuak (lortu nahi dena)

Nola idatzi: nominalizazioekin (-t(z)ea) eta helburuak idazterakoan gomendio batzuk:

  • Arloari eta zerbitzuari lotutakoak.
  • Teknikari lotutakoak.
  • Garapenari lotutakoak: psikiko, kognitibo/soziala, fisikoa.
  • Elkarbizitzari lotutakoak.

Haurrentzako programazioa egiten dugunean erreferentziazko materiala: OCD (gaztelaniaz: OCB), hau da, Oinarri Curriculum Diseinua, eskoletan erabiltzen dena. Museo eta beste erakunde batzuetan erabiltzen dute eskolentzako bisita gidatuak eta tailerrak programatzeko (etapa bakoitzean ikasten denarekin lotzen dituzte). Baliabide lagungarriak: berritzeguneak, hezkuntza.net webgunea...

4. Metodologia

Jardueretan erabiliko diren estrategiak helburuak lortzeko. Proiektuaren arabera, zein aukeratu erabaki behar da. Mota batzuk:

  • Kooperatiboa/Kolaboratzailea.
  • Lanetan oinarritutako metodologia (banaka, binaka, talde lana…).
  • Parte-hartzailea.
  • Aktiboa.
  • Ikerketa autonomoa.
  • Daukaten interesekin erlazionatuta.
  • Zuzenduta / Ez zuzenduta.

5. Jarduerak

Mota batzuk: tailerrak, ikuskizunak, dinamikak, animazioa, hitzaldiak, kurtsoak, ikastaroak, topaketak, kontzertuak, lehiaketak, zine-foruma, bisitak, ibilaldiak, bidaiak…

Banatutako fitxan agertzen diren atalei erantzun, jarduera bakoitza zehazten da: izena ematea, gonbidapenak, sarrera/aforo mugatuak, dirua, haurrak eta helduak, haurra (heldu batekin), familia, dohainik baina izena eman behar...

6. Denboralizazioa

Kontzeptu ezberdinak: egutegia, ordutegia, kronograma (irudikapen grafiko bat da). Bertan, denbora mugatu batean eta modu antolatuan ematen diren eginkizunak eta zereginak zehazten dira. Oso tresna baliotsua da proiektu batean antolakuntza, ekimenak antolatzeko eta ekoizpen antolatu bat gauzatzeko.

7. Ebaluazioa (kontzeptuak)

Nork: langileak, parte-hartzaileak, enpresak edo elkarteak, erakundeak: pribatuak (fundazioak), publikoak (udala, mankomunitatea, aldundia, Eusko Jaurlaritza, euroeremua), departamentua, zuzendaritza, guraso/tutoreak.

Nola: teknika ezberdinak erabili daitezke: behaketa, elkarrizketa, inkesta, marrazkiak, jolasak…

Noiz: proiektu baten hasieran, bitartean, amaieran (txostena: memoria).

Hobekuntza (kalitatea) etengabe helburu.

8. Baliabideak

  • Baliabide espazialak: gelak, aretoa, lorategiak, kirol instalakuntzak…
  • Baliabide materialak: iraunkorrak, sentikorrak.
  • Giza baliabideak: zenbat langile, bakoitzaren profila, CVa, formakuntza, lan esperientzia, gaitasunak, hizkuntzak… + langileak hautatzeko frogak.
  • Baliabide ekonomikoak: aurrekontu zehaztua (gastuak eta diru-sarrerak, ez ahaztu BEZa).

9. Ondorioak

Proiektua ixtea, modu laburrean.

10. Bibliografia, webgrafia

Abizenak, izenak, liburuaren titulua, argitalpen tokia, argitaletxea (linka kopiatu eta itsatsi), urtea.

11. Eranskinak

Gaiari buruzko informazio osagarria (berriak, triptikoak, publizitatea…).

Entradas relacionadas: