Programazioaren Oinarrizko Osagaiak Irakaskuntza-Ikaskuntza Prozesuan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,45 KB

HELBURU DIDAKTIKOAK

Programazioaren oinarrizko osagaiak Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua modu zehatzean gidatzea ahalbidetzen dute. Helburu orokorrak lortzeko bidean jartzen diren erdibideko helburuak dira.

EDUKIAK:

Ikasleen gizarteratze eta garapenerako oinarrizkotzat jotzen diren ikasleek barneratu beharreko kultur eduki edo ezagutza multzoak dira.

EDUKI MOTAK (3):

eduki kontzeptuala: Pertsonaren ezagutza eremuarekin zerikusia duten eta ikasleek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar barneratu behar dituzten gertakizun eta kontzeptuak dira.

prozedurazko edukiak: Ikasleak, bere ikaskuntzan aurrera eraman ahal izateko garatu behar dituen trebetasun eta teknikak dira. Eremu motorrarekin lotuta daude.

jarrerari buruzkoedukiak: Lankidetzan eta lan munduan profesionaltasunez aritzeko ezinbestekoak diren balioak dira. Pertsonaren eremu sozio-afektiboarekin eta sozialarekin estuki lotuak daude. Enpresek gehien eskatu eta baloratzen dituztenak dira.

Eginkizunen Helburuen Azterketa

1. Jarduera edo eginkizunak, saioko helburuen arabera aukeratu

2. Eginkizunaren zailtasuna saioko helburuen arabera definitu

3. Eginkizunen sekuentzia definitu

4. Irakaslearen parte hartzea definitu

Eginkizunak Aukeratzeko Irizpideak

1. Ikaslearen ezaugarriena arabera egokituak. Indibidualizazioa.

2. Jarduera esanguratsuak proposatu

3. Jarduera zehatzak aukeratu

4. Ahalik eta ikasle gehienen parte hartzea ziurtatu

5. Eragin fisiologiko nahikoa ziurtatu

6. Jarduera, egoera eta antolaketa modu anitzak erabili.

Antolaketa Eraginkor Baten Ezaugarriak

1. Taldeari egokitua

2. Arriskuak kontrolatuta daude

3. Gelako giro egokia ahalbidetzen du. Praktikari begira onuragarria da.

4. Norbanakoen gehienezko parte hartze lortzen du

5. Saioaren helburuei egokitua

6. Partaide guztiek informazioa jasotzen dutela ziurtatzen du (horrek irakaslearen ahotsarekiko arriskurik suposatu gabe)

7. Partaideen arreta galerazten duten “soinuak” sahiestu edo gutxitzen ditu

8. Aktiboak ez diren desplazamenduak gutxitzen ditu

9. Behar denean, partaideen autonomia errazten du

Aldi Bereko Gauzatzearen Antolaketa

Guztiak batera aritzen dira. Baliteke guztiek gauza bera egitea (lerroetan) edota taldeka banatuta egotea (zirkuituetan). Praktika ahalik eta denbora gehienean egin ahal izateko egokia da. Taldearen kontrol handiagoa. Desabantaila material gabezia izan daiteke.

Feedback Ebaluatzailea

Gauzatzea ebaluatzen du -Gauzatzearen aurrean erreakzionatzeko modu xumeena da -Informazio gutxi eskaintzen da (egileak ez daki nola aldatu behar duen bere jokaera) -Izan daiteke: baikorra ,ezkorra.

Feedback Ebaluatzailea

Feedback BAIKOR gehiago eman -Esku hartze desberdinak egin, ez beti gauza bera esan -Ezezko esaldi bikoitzak sahiestu (“ez dago gaizki”, “ez da txarra”, ...) -Ahalik eta zehatzen izaten saiatu (esan zer dagoen ongi) -Feedback ebaluatzailea justifikatu, batez ere ezkorra.

Feedback Deskribatzailea

Egin beharreko jardueraren gauzatze zuzenaren irizpide nagusiak gogora arazten ditu. -Talde handitan erabiltzen da, batez ere, gogora arazi behar diren jarrera edo ekintzetarako. -Arazoa: ikasle guztiak ez dira gai jakiteko beren gauzatzeak nolakoak izan behar duen lehenengo ereduarekin. -Motak: Osoa:(gogoratu) Zatikakoa: (hankak).

Feedback Argigarria

Gauzatze okerraren arrazoiei buruzko informazioa eskaintzen du. -Gauzatzearen zergati eta ondorioen azterketa eskatzen du. -Gauzatzeari buruzko edukiaren ezagutza sakona eskatzen du.

Feedback Aginduzalea

Akatsa identifikatu denean, egileari baldintza bat jartzen zaio hurrengo gauzatzerako. -Sahiestu behar den akatsean jartzen da beti arreta.

Feedback Galderatzailea

Egileari bere gauzatzearen inguruan galderak egiten zaizkio bere akatsez ohar dadin eta akatsak ez errepikatzeko baliabideak jar ditzan. -Aurkikuntza gidatua irakaskutza estilorako egokia da. -Talde handi edo haur txikien taldeentzat ez da egokia. -Eraginkorra izan dadin, derrigorrezkoa da zehatza izatea. -Arazo nagusia denbora asko eskatzen duela da (batez ere modu indibidualizatuan egiten bada.

Feedback Neutrala

Soilik lortutakoari buruzko informazioa eskaintzen du. -Aseptikoa da. -Ez du ez ebaluatzea ez eta zuzentzea helburu.

Feedback Gonbaragarria

Ohiko egoeretara egokitzea du helburu.-Antzekotasunak lantzean datza.-Partaidearentzat errazagoa da ohiko jarrera eta keinu bat irudikatzea modu teknikoan hitz egiten badugu baino.

Feedback Afektiboa

Ebaluatzailearen antzekoa da, batzutan nahasi egiten da. -Animatzea eta ahaleginera bultzatzea du helburu. -Klaseko giroa hobetzen du, lana erraztuz eta ondorioz gauzatzeak eta oro har ikaskuntza hobetuz.

Txandakako Gauzatzearen Antolaketa

Partaide guztiak bitan banatzen dira: praktika gauzatuko dutenak eta gauzatuko ez dutenak. Bikoteka lana egitearen kasua izan ohi da. Materialaren beharra gutxitzeko erabili ohi da, elkarrekiko irakaskuntza estiloa erabiliz, behatzaile bat behar denean, gauzatzeen artean atsedenak behar direnean, etab. Rol bakoitzean aritu beharreko denbora kontuan izan behar da. Guztiek rol guztietatik pasa behar dute saio berean.

Bata Bestearen Ondorengo Gauzatzearen Antolaketa

Aurrekoaren antzekoa da baina taldeka. Normalki lerroka jartzen dira eta batek eginkizuna egin bitartean, gainerakoak geldirik daude. Praktikaren denbora asko laburtzen du, 1/partaide kopurua. Materialaren beharra gutxitzeko erabili ohi da, elkarrekiko irakaskuntza estiloa erabiliz, behatzaile bat behar denean, gauzatzeen artean atsedenak behar direnean, etab. Rol bakoitzean aritu beharreko denbora kontuan izan behar da. Guztiek rol guztietatik pasa behar dute saio berean.

Irakaslearen Lekualdatzeak

Arreta gune izatea sahiestu. Taldeari bizkarra ematea sahiestu (bistadizo batean guztia kontrolatzeko). Talde edo pertsona bati denbora gehiegi es eskaini. Egiten ari diren eginkizuna bukatu aurretik hurrengoaren aurkezpena egiteko tokia aukeratu. Arrisku gehieneko tokian kokatu. Alde bereko partaidetzaren kasuan, edozein tokitara lehen bait lehen iristeko moduko tokian kokatu.

ERAKUSTALDIA:

ABANTAILAK -Mugimenduari irudia jartzeko modu azkarra -Konplexutasun gutxiko mugimenduetarako egokia -Motibazio handia eragiten du.

DESABANTAILAK -Beti ez da posible -Akatsak ager ditzake -Ez du arreta selektiboa sustatzen

Ikusmenezko Laguntza

ABANTAILAK -Gauzatze maila altua duen irakaslerik ez da behar -Arreta zerbaitetan zentratzea ahalbidetzen du -Akats garrantzitsurik ez du berregiten

DESABANTAILAK -Mugimenduaren orokortasuna ezin du begi kolpe bakarrean eskaini -Ez da motibagarria

Ikusmenezko Baliabide Osagarriak

ABANTAILAK -Batzuk oso motibagarriak dira -Informazio orokorra edo analitikoa -Zehaztasun handia orokorrean

DESABANTAILAK -Ez dago beti erabilgarri (material beharra) -Erabilgarriagoa da bideoa ikusi bezain laster mugimendua gauzatzeko aukera badago.

Entradas relacionadas: