Programazio Didaktikoa eta Irakaskuntza Estrategiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,82 KB

Helburu Didaktikoak eta Edukiak

Helburu didaktikoak: Programazioaren oinarrizko osagaiak dira eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua modu zehatzean gidatzea ahalbidetzen dute. Helburu orokorrak lortzeko bidean jartzen diren erdibideko helburuak dira.

Edukiak: Ikasleen gizarteratze eta garapenerako oinarrizkotzat jotzen diren ikasleek barneratu beharreko kultur eduki edo ezagutza multzoak dira.

Eduki motak (3)

  • Eduki kontzeptuala: Pertsonaren ezagutza eremuarekin zerikusia duten eta ikasleek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar barneratu behar dituzten gertakizun eta kontzeptuak dira.
  • Prozedurazko edukiak: Ikasleak, bere ikaskuntzan aurrera eraman ahal izateko garatu behar dituen trebetasun eta teknikak dira. Eremu motorrarekin lotuta daude.
  • Jarrerari buruzko edukiak: Lankidetzan eta lan munduan profesionaltasunez aritzeko ezinbestekoak diren balioak dira. Pertsonaren eremu sozio-afektiboarekin eta sozialarekin estuki lotuak daude. Enpresek gehien eskatu eta baloratzen dituztenak dira.

Eginkizunen eta Antolaketaren Azterketa

Eginkizunen helburuen azterketa

  1. Jarduera edo eginkizunak, saioko helburuen arabera aukeratu.
  2. Eginkizunaren zailtasuna saioko helburuen arabera definitu.
  3. Eginkizunen sekuentzia definitu.
  4. Irakaslearen parte-hartzea definitu.

Eginkizunak aukeratzeko irizpideak

  1. Ikaslearen ezaugarrien arabera egokituak (indibidualizazioa).
  2. Jarduera esanguratsuak proposatu.
  3. Jarduera zehatzak aukeratu.
  4. Ahalik eta ikasle gehienen parte-hartzea ziurtatu.
  5. Eragin fisiologiko nahikoa ziurtatu.
  6. Jarduera, egoera eta antolaketa modu anitzak erabili.

Antolaketa eraginkor baten ezaugarriak

  1. Taldeari egokitua.
  2. Arriskuak kontrolatuta daude.
  3. Gelako giro egokia ahalbidetzen du; praktikari begira onuragarria da.
  4. Norbanakoen gehienezko parte-hartzea lortzen du.
  5. Saioaren helburuei egokitua.
  6. Partaide guztiek informazioa jasotzen dutela ziurtatzen du (horrek irakaslearen ahotsarekiko arriskurik suposatu gabe).
  7. Partaideen arreta galarazten duten soinuak saihestu edo gutxitzen ditu.
  8. Aktiboak ez diren desplazamenduak gutxitzen ditu.
  9. Behar denean, partaideen autonomia errazten du.

Gauzatzearen Antolaketa Moduak

Aldi bereko gauzatzearen antolaketa

  • Guztiak batera aritzen dira.
  • Baliteke guztiek gauza bera egitea (lerroetan) edota taldeka banatuta egotea (zirkuituetan).
  • Praktika ahalik eta denbora gehienean egin ahal izateko egokia da.
  • Taldearen kontrol handiagoa ahalbidetzen du.
  • Desabantaila material gabezia izan daiteke.

Feedback Motak Irakaskuntzan

Feedback ebaluatzailea

Gauzatzea ebaluatzen du. Gauzatzearen aurrean erreakzionatzeko modu xumeena da. Informazio gutxi eskaintzen da (egileak ez daki nola aldatu behar duen bere jokaera). Izan daiteke: baikorra edo ezkorra.

Gomendioak:

  • Feedback baikor gehiago eman.
  • Esku-hartze desberdinak egin, ez beti gauza bera esan.
  • Ezezko esaldi bikoitzak saihestu (ez dago gaizki, ez da txarra...).
  • Ahalik eta zehatzen izaten saiatu (esan zer dagoen ongi).
  • Feedback ebaluatzailea justifikatu, batez ere ezkorra.

Feedback deskribatzailea

Egin beharreko jardueraren gauzatze zuzenaren irizpide nagusiak gogorarazten ditu.

  • Talde handietan erabiltzen da, batez ere gogorarazi behar diren jarrera edo ekintzetarako.
  • Arazoa: Ikasle guztiak ez dira gai jakiteko beren gauzatzeak nolakoak izan behar duen lehenengo ereduarekin.
  • Motak: Osoa (gogoratu) eta zatikakoa (adibidez, hankak).

Feedback argigarria, aginduzalea eta galderatzailea

  • Feedback argigarria: Gauzatze okerraren arrazoiei buruzko informazioa eskaintzen du. Gauzatzearen zergati eta ondorioen azterketa eskatzen du. Edukiaren ezagutza sakona eskatzen du.
  • Feedback aginduzalea: Akatsa identifikatu denean, egileari baldintza bat jartzen zaio hurrengo gauzatzerako. Saihestu behar den akatsean jartzen da beti arreta.
  • Feedback galderatzailea: Egileari bere gauzatzearen inguruan galderak egiten zaizkio bere akatsez ohar dadin eta baliabideak jar ditzan. Aurkikuntza gidatua irakaskuntza-estilorako egokia da. Ez da egokia talde handi edo haur txikientzat. Eraginkorra izateko zehatza izan behar du; denbora asko eskatzen du.

Feedback neutrala, konparagarria eta afektiboa

  • Feedback neutrala: Soilik lortutakoari buruzko informazioa eskaintzen du. Aseptikoa da. Ez du ez ebaluatzea ez eta zuzentzea helburu.
  • Feedback konparagarria: Ohiko egoeretara egokitzea du helburu. Antzekotasunak lantzean datza. Partaidearentzat errazagoa da ohiko jarrera eta keinu bat irudikatzea modu teknikoan hitz egiten bada baino.
  • Feedback afektiboa: Ebaluatzailearen antzekoa da, batzuetan nahasi egiten da. Animatzea eta ahaleginera bultzatzea du helburu. Klaseko giroa hobetzen du, lana erraztuz eta ikaskuntza hobetuz.

Gauzatze-eredu Gehigarriak

Txandakako gauzatzearen antolaketa

  • Partaide guztiak bitan banatzen dira: praktika gauzatuko dutenak eta gauzatuko ez dutenak.
  • Bikoteka lana egitearen kasua izan ohi da.
  • Materialaren beharra gutxitzeko, elkarrekiko irakaskuntza estiloa erabiliz, behatzaile bat behar denean edo atsedenak behar direnean erabiltzen da.
  • Rol bakoitzean aritu beharreko denbora kontuan izan behar da.
  • Guztiek rol guztietatik pasa behar dute saio berean.

Bata bestearen ondorengo gauzatzearen antolaketa

  • Aurrekoaren antzekoa da baina taldeka. Normalki lerroka jartzen dira eta batek eginkizuna egin bitartean, gainerakoak geldirik daude.
  • Praktikaren denbora asko laburtzen du (1/partaide kopurua).
  • Material beharra gutxitzeko edo behatzaileak behar direnean erabilia.
  • Guztiek rol guztietatik pasa behar dute saio berean.

Irakaslearen Kokapena eta Baliabideak

Irakaslearen lekualdatzeak

  • Arreta-gune izatea saihestu.
  • Taldeari bizkarra ematea saihestu (bistadizo batean guztia kontrolatzeko).
  • Talde edo pertsona bati denbora gehiegi ez eskaini.
  • Eginkizuna bukatu aurretik hurrengoaren aurkezpena egiteko tokia aukeratu.
  • Arrisku gehieneko tokian kokatu.
  • Alde bereko partaidetzaren kasuan, edozein tokitara lehenbailehen iristeko moduko tokian kokatu.

Erakustaldia: Abantailak eta desabantailak

Abantailak:

  • Mugimenduari irudia jartzeko modu azkarra.
  • Konplexutasun gutxiko mugimenduetarako egokia.
  • Motibazio handia eragiten du.

Desabantailak:

  • Beti ez da posible.
  • Akatsak ager ditzake.
  • Ez du arreta selektiboa sustatzen.

Ikusmenezko laguntzak eta baliabide osagarriak

Ikusmenezko laguntza:

  • Abantailak: Gauzatze maila altua duen irakaslerik ez da behar; arreta zentratzea ahalbidetzen du; ez du akats garrantzitsurik berregiten.
  • Desabantailak: Mugimenduaren orokortasuna ezin du begi-kolpe bakarrean eskaini; ez da motibagarria.

Ikusmenezko baliabide osagarriak:

  • Abantailak: Batzuk oso motibagarriak dira; informazio orokorra edo analitikoa ematen dute; zehaztasun handia.
  • Desabantailak: Ez dago beti erabilgarri (material beharra); erabilgarriagoa da bideoa ikusi bezain laster mugimendua gauzatzeko aukera badago.

Entradas relacionadas: