Probabilitatea LHn: Orientazio Didaktikoak eta Ohiko Akatsak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,4 KB
Probabilitatearen Orientazio Didaktikoak Faseka
1. Fasea (HH, LH1, LH2): Hizkuntza Probabilistikoa
Hizkuntza probabilistikoa barneratzea: ezinezkoa, posiblea, ziurra. Gertaeren posibilitatearen inguruan eztabaidatzeko eguneroko bizitzako adibideak dituzten fitxak erabili daitezke. Egoera horiek aprobetxatuz, gertatzeko aukerak eztabaidatu eta soka batean pintza bidez adieraz daitezke gertatzeko dituzten aukerak.
2. Fasea (LH3, LH4): Probabilitate Matematikoa
Probabilitate matematikoa gertaera bat jazotzeko aldeko emaitza kopuruaren eta emaitza posible guztien arteko konparaketa bat da. Gertaera bat jazotzeko probabilitatea 0, 1 edo horien arteko zatiki baten bitartez adierazten da. Gertaera bat jasotzeko probabilitatea kuantifikatzea (probabilitatea neurri bat bezala ulertzea).
3. Fasea (LH5, LH6): Probabilitatearen Kalkulua
Probabilitatearen kalkulua. Laplace legea: Ekiprobablea. A gertaera jakin baten probabilitatea honela kalkulatzen da: A gertaera hori jasotzeko aldeko kasu kopurua zati oinarrizko emaitza guztien (lagin espazioa) kopurua.
P(A) = aldeko kasu kop. / kasu posible guztien kop.
Lehen Hezkuntzako Ohiko Akatsak
- Apustulariaren falazia edo iruzurra (The gambler’s fallacy): Txanpon bat behin eta berriz jaurtitzen denean, aurpegiak jarraian atera izanagatik hurrengo jaurtialdian gurutzea aterako dela pentsaraztea.
- Txanponen jaurtiketak gertaera askeak dira, hau da, ez du memoriarik.
- Bi aukera posible badaude, ekiprobableak direla pentsatzea:
- ‘Bihar gidatzeko baimenaren azterketa daukat. Gainditu edo suspenditu egin dezaket, beraz, %50eko aukera dut.’
- Eta txintxeta bat jaurtitzen badugu? Zenbat aukera posible daude? Gertaera ekiprobableak al dira?
- Esperimentuen probabilitatea kalkulatzeko zailtasunak:
- Ume askok ‘zatia-zatia’ harremanak ezartzen dituzte ‘zatia-guztia’-ren ordez.
- Adibidez: ‘4 bola berde 10 bolatik’ pentsatu ordez ‘4 bola berde eta 6 bola gorri’ pentsatzea.
Probabilitatea Lantzeko Urratsak
- Aurreikuspena/Iragarpena: Zein da posibleagoa?
- Esperimentazioa: Esperimentua egin, frogatu, behatu edo gehiagotan probatu.
- Kalkulua edo Justifikazioa: Laplaceren legea (3. zikloan soilik).