Probabilitatea eta Estatistika - Kontzeptu Hiztegia (27–50)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,37 KB
Probabilitatea eta Estatistika - Kontzeptu Hiztegia (27–50)
Oharra: Hemen aurkezten diren sarrerak probabilitate eta estatistika oinarrizko kontzeptuen definizioak dira, 27tik 50era arteko zenbaketan.
27. Ziurgabetasun egoera
Ziurgabetasun egoera: ziurtasun osoz aurretik zer gertatuko den ezin esan daitekeen egoera; emaitzak aurresatea ezinezkoa da.
28. Gertaera segurua
Gertaera segurua: lagin-espazioaren barruko aukera bakarra, beti gertatzen dena; lagin-espazioko elementu guztiek osatutako gertaera.
29. Ezinezko gertaera
Ezinezko gertaera: inoiz ez gertatzen den eta sekula egiaztatuko ez den gertakizuna; lagin-espaziotik kanpo dagoen gertaera.
30. Zorizko esperimentua
Zorizko esperimentua: ausaz gertatzen diren fenomenoak.
31. Zorizko esperimentu osatua
Zorizko esperimentu osatua: esperimentu bakun bat baino gehiagoz osatutako zorizko saiakera.
32. Gertaera
Gertaera: zorizko esperimentu batean gauzatu edo jazo daitekeen emaitzetako bakoitza.
33. Gertaera elementala
Gertaera elementala: emaitza sinpleagoetan deskonpondu ezin daitekeen gertaera.
34. Gertaera osatua
Gertaera osatua: gertaera elemental jakinen bilduma.
35. Lagin-espazioa
Lagin-espazioa: zorizko esperimentu bateko gertaera guztien multzoa.
36. Probabilitatea
Probabilitatea: gertaera batek gertatzeko duen erraztasunaren zenbakizko adierazpena.
37. Barra-diagrama
Barra-diagrama: datu kuantitatiboak grafikoki irudikatzeko erabiltzen den diagrama estatistikoa.
38. Aldagai diskretua
Aldagai diskretua: aldagai estatistiko kuantitatibo bat da eta zenbaki isolatuak hartzen ditu (bitarteko balioak hartu gabe).
40. Balio diskretua
Balio diskretua: balio multzo baten artean, balio mugatua har dezakeen ezaugarria.
41. Balio jarraia
Balio jarraia: bi balioen artean edozein balio har dezakeen ezaugarria.
42. Batezbesteko aritmetikoa
Batezbesteko aritmetikoa: balio multzo bat batu eta balio kopuruaz zatitzean lortzen den neurriari deritzo.
43. Histograma
Histograma: datu kuantitatiboak irudikatzeko erabiltzen diren grafiko estatistikoak dira, datuak tarteetan biltzen direnean erabiltzen direnak.
44. Klaseak
Klaseak: balio asko daudenean, balioak sailkatzeko modu bat da (tarteetan). Tarteek neurri berbera dute eta ezin dira gainjarri.
45. Klase marka
Klase marka: tartekako maiztasun-taula batean, tarte bakoitzeko muga-balioen batezbestekoa edo erdipuntua.
46. Maiztasuna
Maiztasuna: aldagai estatistiko baten aldaera bakoitzak populazioan duen agerpena.
47. Maiztasun absolutu metatua
Maiztasun absolutu metatua: Xi baino txikiagoak edo berdinak diren balioen maiztasun absolutuen batura da.
48. Maiztasun poligonoa
Maiztasun poligonoa: aldagai estatistiko kuantitatibo jarraitu baten maiztasun-banaketa adierazten duen grafiko estatistikoa.
49. Piktograma
Piktograma: aldagai kualitatibo edo kuantitatibo baten maiztasunak irudi edo sinboloen bidez adierazten dituen grafikoa da.
50. Sekto re-diagrama
Sektore diagrama: aldagai kualitatibo bateko maiztasunak eta portzentajeak adierazten dituen diagrama zirkularra da; dagokion maiztasuna zirkulu bateko kolore ezberdineko sektore batekin adierazten da.