Primo de riveraren manifestua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

1. SARRERA

Isabel II.A tronutik kendu zutenetik 1868an, Borboien eskubideak aldezten zituen Alderdi Alfontsinoa sortu zen Espainian.
ANTONIO CÁNOVAS DELCASTILLO zen burua, eta alderdiak gero eta aldeko gehiago irabazten joan zen: burgesia eta aristokrazia, Eliza… Erreginaren abdikazioa lortu ondoren, 1874an, Alfontso XII.Ak SANDHURST -eko MANIFESTUA aldarrikatu zuen. Mezuan zioen, arazoak konpontzeko bide egokiena monarkia tradizionala ezartzea zela.

MARTINEZ CAMPOSEK, militar askoren laguntzaz, PRONUNTZIAMENDU bat egin zuen Sagunton 1874ko abenduaren 29an, ALFONSO XII.A ESPAINIAKO ERREGE aldarrikatuz. Hau, 1875eko urtarrilaren 9an etorriko da.

Herri xeheak ez zuen Berrezarkuntzaren aurkako oposiziorik egin


Errestaurazioa,


Sei Urteko Iraultzailearen ondoren eman zen, eta honako hau suposatu zuen:

  • Burgesia kontserbadore eta jabedunak,


    Isabelen erregealdiko moderatuen oinarri soziala izan zenak, berriro boterea eskuratu zuela.
  • Isabelen erregealdiko liberalismo moderatua berriro nagusitu zen.

  • eredu berriaren bidez, Errestaurazioak bere helburu nagusia lortu zuen: egonkortasun politikoa.

Kronologiari dagokionez, etapa hau Martinez Campos -en pronuntziamenduarekin hasi zen 1874an eta Primo de Riveraren diktadurarekin bukatu zen 1923an.

Etapak:


  • 1874-1885:


    Alfontso XII.Aren erregealdia
  • 1885-1902:


    Alfontso XII.Aren adin txikitasuna eta Habsburgoko Maria Kristinaren erregeordetza
  • 1902-1923:


    Alfontso XII.Aren zuzeneko agintea


2. ALFONTSO XII.Aren ERREGEALDIA (1875-1885): ERRESTAURAZIOAREN SISTEMA POLITIKOAREN EZARTZEA

2.1 BAKETZEA

Erregimen berria sendotzeko ezinbestekoa zen Seiruteko Iraultzailetik heredatutako bi gerrei bukaera ematea: Kubako gerra eta gerra karlista.

1876an, Gerra Karlista bukatu zen. Galera horrek, euskal foruak kentzea ekarri zuen, eta honek zirrara handia sorrarazi zuen euskal lurraldeetan. Egonezin sozial eta politikoa zabaldu ziren eta ondorioz, Kontzertu Ekonomikoak onartu zituen Cánovas del Castillok.

1878an Kubako arazoari behin behineko irtenbidea eman zitzaion Zanjon -eko Hitzarmenaren bidez. Bertan, kubatarrei amnistia zabal bat eta eskubide politiko batzuk eskaini zitzaizkien.
Gerra amaitu egin zen, baina, handik urte gutxitara berriro berpiztuko da.

Entradas relacionadas: