Presokratikoak, Sokrates eta Platon: galderak eta erantzunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Presokratikoak, Sokrates eta Platon — galderak eta erantzunak

1. Zein dira presokratikoek aztergai hartu zituzten gai handiak?

Erantzuna: Gauza guztien iturburua eta unibertsoaren ordena erregularra.

2. Zer elementuz edo partikulaz dago osatuta arkhe-a, Empédoklesen arabera?

Erantzuna: Lurra, ura, airea eta sua.

3. Zer esan nahi izan zuen Heraklitok errealitatea ibai batekin parekatu zuenean?

Erantzuna: Oinarri errealitatea aldakorra dela; dena etengabe dabil ibilian, fluxu batean.

4. Zeri buruz ari zen Anaxagoras, dena gobernatzen duen nous kontzeptua proposatu zuenean?

Erantzuna: Naturako ordena eta harmonia ezartzen duen adimen kosmikoa.

5. Zein jarrera filosofiko izan zuten sofistek?

Erantzuna: Errelatibismoa eta eszeptizismoa.

6. Nola deitzen zaio Sokratesen defendatutako teoria etikoari?

Erantzuna: Intelektualismo morala.

7. Zer bi fase ditu Sokratesek bere jardunean erabiltzen zuen metodo filosofikoak?

Erantzuna: Ironia eta maieutika.

8. Zertan datza K.a. V. mendean Greziako filosofian izan zen iraultza filosofikoa?

Erantzuna: Etika eta politika bezalako gaiak gizakiaren auzietan lehen planoan jartzean datza.

9. Zergatik zigortu zuten hiltzera Sokrates? Zein delitu leporatu zizkioten agintariek?

Erantzuna: Intelektualismo morala defendatzea eta bere ideiak arriskutsutzat jotzea; horregatik epaitu eta zigortu zuten.

Platon (P) — galderak eta erantzunak

1. P arabera, zer entitate-mota dira mundu ideienak?

Erantzuna: Esentzia transzendenteak, unibertsalak eta aldaezinak.

2. Zer bi ezagutza-modu bereizten zituen P bere gnoseologian?

Erantzuna: Doxa eta epistemea.

3. Zer esan nahi du P bere metafisikan erabiltzen duen methexis terminoak?

Erantzuna: Esentziaren partekatzea edo partecipazioa — ideiek eta gauzek duten lotura adierazteko erabilia.

4. Zer esan nahi du geroierazko anamnesiak (anarnezia) P-ren testuinguruan?

Erantzuna: Oroitzapena; ezagutza oroitzapenaren bidez berpizten dela adierazten du.

5. P arabera, zer gertatzen zaigu gizon-emakumeoi hil ondoren?

Erantzuna: Gure gorputza usteldu egiten da, baina arimak bizirik jarraitzen du.

6. Zein dira P hiru arima-moteei lotu zizkien hiru bertuteak?

Erantzuna: Jakinduria, zuhurtzia eta adimena.

7. Intelektualismo moral sokratikoaren aldekoa al zen P?

Erantzuna: Bai; ongia absolutua dela uste zuen.

8. Zer iritzi zuen P demokraziari?

Erantzuna:

9. Zer funtzio bete behar lituzke emakumeek P proposatutako gizarte idealean?

Erantzuna: Bai emakumeek, bai gizonek parte hartu ahal dute gobernu lanean, baldin eta arima arrazionala badute.

Entradas relacionadas: