Presio-ultzerak: Prebentzioa eta Kudeaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

Presio-ultzerak: Zer dira?

Jatorri iskemikoa duten larruazalaren eta aldameneko ehunen lesioak dira, ohikoa ez den presio jarraituagatik, igurzketa edota zizaila-mugimenduengatik sortuak, eta gehienetan hezur-planoen gainean gertatzen direnak.

Noiz agertzen dira?

Gelditasunaren ondorio dira, baina hauek ez dira gelditasunak dakarren ondorio bakarra.

Nola sortzen dira?

Ultzerak hezur-irtenguneetan jasandako presioaren eraginez larruazalean sortzen diren lesioak dira. Zona horretan odol-hodiak presionatuta geratzen dira eta oxigenoa eta elikagaiak murriztearen ondorioz, ehunen endekapena azkar gertatzen da.

Sailkapena

1. Estadioa

  • Epidermisa kaltetua dago, baina osorik eta dermisari ondo lotuta.
  • Eritema, presioa kentzean desagertzen ez dena.
  • Gainera, inguruko aldean aurki dezakegu:
    • Tenperatura igoera
    • Edema
    • Indurazioa (ehunen gogortzea)
    • Mina edo erremina

2. Estadioa

  • Epidermisa eta dermisa, biak kaltetuak.
  • Larruazaleko lodieraren galera partziala eta bere osotasunaren haustura.
  • Eritema.
  • Edema.
  • Ehuneko ekimosia.
  • Babak.
  • Azalpeko fliktenak edo anpulak.
  • Urradura (abrasioa).
  • Mina.

3. Estadioa

  • Larruazaleko lodieraren galera.
  • Hipodermisa ere kaltetua.
  • Ehunen nekrosia eta, horren ondorioz, eskarak agertzen dira, fasziara heldu gabe (muskuluak inguratzen dituen geruza).
  • Gutxi gorabehera, leize eta tunelizazio bihurgunetsuak.
  • Minik gabekoak.

4. Estadioa

  • Larruazaleko lodieraren galera sakona eta zabala.
  • Kaltea fasziara heldu daiteke eta muskuluari ere eraso diezaioke.
  • Nekrosiagatiko eskara, hezurretaraino hel daitekeena.
  • Gutxi gorabehera, leize eta tunelizazio bihurgunetsuak.
  • Minik gabekoak.
  • Presiopeko ultzera sakona, hezur eta tendoiak agerian uzten direlarik.

Ultzeren agerpenean parte hartzen duten faktoreak

Faktore Estrintsekoak (Kontrola daitezkeenak)

  • Presioa
  • Marruskadura
  • Zizailamendua
  • Hezetasuna
  • Ura eta xaboia
  • Inguruarekin zerikusia dutenak

Faktore Intrinsikoak

  • Adina
  • Elikadura
  • Sendagaiak (immunodepresoreak)
  • Norberaren sentsibilitatea
  • Funtzio kognitiboa
  • Mugikortasuna
  • Egoera orokorra
  • Ohitura toxikoak

Jatorri Iatrogenikoa

  • Zunda nasogastrikoak
  • Oxigeno maskarak eta betaurrekoak
  • Zunda besikalak
  • Ondesteko zundak
  • Hodi endotrakealak
  • Bideak
  • Forma desegokia duten ferulak

Presio-ultzerak sortzeko arrisku-guneak

Gorputz-posizioaren arabera, presio-ultzerak sortzeko arrisku-gune nagusiak hauek dira:

Dekubito Supinoa

  1. Okzipitala
  2. Eskapula, omoplatoa edo sorbalda-hezurra
  3. Bizkar-ornoak
  4. Ukondoak
  5. Eskuen hatzamarrak
  6. Errainaldea edo sakroa
  7. Ipurmasailak
  8. Orpoak

Dekubito Laterala

  1. Belarriak
  2. Masailak
  3. Akromiona
  4. Saihetsak
  5. Ukondoak
  6. Gandor iliakoak
  7. Trokanterra
  8. Belauneko kondiloak
  9. Barruko eta kanpoko maleoloak
  10. Behatzak

Dekubito Pronoa

  1. Bekokia
  2. Belarriak
  3. Sudur-ertza
  4. Masailak
  5. Bularrak (emakumezkoetan)
  6. Saihetsak
  7. Gandor iliakoak
  8. Pubisa
  9. Genitalak (gizonezkoetan)
  10. Eskuen hatzamarrak
  11. Belaunak
  12. Behatzak
  13. Akromiona/Klabikula

Gurpil-aulkiari lotutakoak

  1. Okzipitala
  2. Eskapula edo omoplatoa
  3. Ukondoak
  4. Errainaldea edo sakroa
  5. Iskiona
  6. Gune popliteoa
  7. Orpoak
  8. Metatarsoak edo oinazpiak

Aurrezaintza Neurriak

Higienea

  • Garbitu, ongi lehortu, hidratatu.
  • Egunero behatu.
  • Arropa lehor mantendu.

Presioa Maneiatu

  • Mugikortasuna suspertu.
  • Aldaketa posturalak.
  • Presioaren aurrean babes lokalak (azala babesteko).
  • Apoiorako gainazal bereziak.

Azala Babestu

Glizerinarekin edo babesteko kremarekin masajeatu.

Elikadura Zaindu

  • Orekatua eta proteinetan aberatsa izan behar du, ehunak errazago sor daitezen.
  • C bitamina asko hartu behar da, orbantzen laguntzen baitu.
  • Hidratatu: likido asko hartu beharko dute.

Inkontinentzia

  • Tratamendua.
  • Esfinterren berheziketa.
  • Zunda, pixoihala, urokolektoreak... zaintza.

Zaintza Orokorrak

  • Pazientearen gaitasuna aurrezaintza plangintzan parte hartzeko.
  • Ultzerak sor ditzaketen patologien aurrezaintza egin.

Entradas relacionadas: