Presbizia akatsa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,47 KB
8- Ikusmenaren akatsak. Hipermetropia eta miopia
Horrela esaten diegu kristalinoaren eta kornearen ezaugarriekin lotuta dauden ikusmen-akatsei. Leiarrak erabili ohi dira akats horiek zuzentzeko.
Presbizia
Pertsona helduek jasan ohi duten moldaketa ahalmenaren galerak sortzen du akats hau. Ikusmen nekatua dutela ere esaten da. Adinarekin, muskulu zilarren uzkurtzeko ahalmena txikitu egiten da, eta, horren ondorioz, moldatzeko ahalmena. Hori gertatzen denean gertuko puntua urrundu egiten da, eta distantzia motzetan ongi ikustea zallagoa da.
Presbizia zuzentzeko, leiar konbergenteak erabili ohi dira. Lelar horiek objektuaren irudia pertsonaren gertuko puntura eramaten dute.
Miopia
Akats horren ondorioz, zailagoa da urruti dauden objektuak ongi ikustea. Pertsona miopeek ohl baino kristalino konbergenteagoa dute. Horregatik, gertu dauden objektuak ongi fokuratzen dituzte, baina urruti dauden objektuetatik datozen izplek erretinara iritsi aurreko puntu batean bat egiten dute, eta, horren ondorioz, irudi lausoa eratzen da erretinan. Begi miope baten urrutiko puntua begiarrunt batena baino gertuago dago. Miopía leiar dibergente batekin zuzentzen da; hala, leiar + kristalino multzoak urrutiko objektuaren irudia erretinan eratzen du. Leiarraren fokuak begi miopearen urrutiko puntuarekin bat egin behar du. Horrela, leiarrak ikusi nahi den urrutiko objektuaren irudi birtual bat eraikitzen du puntu horretan. Hipermetropia Akats honen ondorioz, zailagoa da gertu dauden objektuak ongi ikustea Pertsona hipermetropeen kristalinoa ez da ohi bezain konbergentea. Urruti dauden objektuak ongi ikusten dituzte, baina gertukoak gaizid; izan ere, errefraktatutako izplek ez dute bat egin oraindik erretinara iristen direnean, Begi hipermetrope baten gertuko puntua begi arrunt batena baino urrutiago dago.
Hipermetropia leiar konbergente batekin zuzentzen da; hala, leiarrak eta kristalinoak osatutako multzoaren fokua erretinaren gainean jartzen da. Leiar konbergenteak gertuko objektuaren irudi birtual bat eratzen du begi hipermetropearen gertuko puntuan
Astigmatismoa
Astigmatismoa duten pertsonek kornea deformatuta izan ohi dute; errugbiko balai batean bezala, haien kornea ez da horizontalki bezain kurbatua Izaten bertikalki. Hori dela eta, begiak ez ditu gertuko objektuak behar bezala fokuratzen, ez eta urrunekoak ere; Izanere, objektu batetik datorren argia leku desberdinetatik sartzen da korneara, eta leku desberdinetan fokuratzen da. Astigmatismoa leiar zilindrikoekin zuzentzen da, eta ez esferikoekin.