Presbiterio Banku Erromanikoa: Sant Climent de Taüll eta Gotikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,94 KB
Presbiterio Bankua: Testuinguru Erromanikoa
Banku hau Erromanikoan kokatzen da. Erdi Aroan kokatzen da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketaren ondoren hasi eta Aro Modernoaren hasierara arte luzatzen den garaian. Garai honetan arte eta arkitektura estilo garrantzitsuak garatu ziren.
Erromanikoaren Jatorria eta Hedapena
Erromanikoa, arte eta arkitektura estiloa izan zen, X. mendetik XIII. mendearen lehen laurdenera arte Europa mendebaldean garatu zena. Bere nazioarteko izaera hainbat faktorek sustatu zuten:
- Kristautasuna: Europa mendebaldeko batasun kultural eta espiritualaren ardatza izan zen.
- Arkitektura: Arkitektura erromanikoa fedea eta Elizaren boterea adierazteko erabili zen.
- Feudalismoa: Gizarte estamentala finkatua zen, eta noblezia, kleroa, nekazariak, artisauak eta merkatariak bereizten ziren.
Faktore horiei esker, erromaniko estiloa Europa osoan zehar hedatu zen. Monastegiek, bereziki Cluny eta Zister ordenek, artea eta arkitektura sustatu zituzten, estiloa garatuz. Elizaren diziplina nagusia agintea indartzea zen, erreforma gregoriarren bidez. Erromesaldiak (Donejakue Bidea) eta Gurutzadak, kultura eta arte trukea erraztu zuten, erromaniko estiloa Europa osoan zabaltzea lortuz. Elizak, katedralak eta gazteluak boterearen iraunkortasunaren adierazle ziren, egitura sendo eta monumentalen bidez.
Banku hau Sant Climent de Taüll elizan aurkitu zen, Lleidan. Eliza hau erromanikoaren adibide nabarmena da, XII. mendeko eraikina, eta barrualdean horma-margo ikusgarriak daude (adibidez, Pantokratorra).
Altzariaren Ezaugarriak eta Funtzio Liturgikoa
Altzarigintza trinkoa eta funtzionala zen, gehienbat haritza, gaztainondoa edo pinua bezalako egurrekin egina. Miiztadurak eta iltzeak erabiltzen ziren egitura sendotzeko. Dekorazioa motibo geometriko eta figuratiboetan oinarritzen zen, zizelkatuz, margotuz edo inkrustatuz. Estiloa, kasu honetan, anitza eta sendoa da, elizen eta feudalismoaren boterea islatuz. Dekorazioaren helburu nagusia akatsak eta irregulartasunak ezkutatzea zen, motibo eta tekniken bidez.
Altzari hau liturgikoa da, presbiterioan erabiltzen zena. Presbiterioa ospakizun erlijiosoetan elizako klerorako gordetako espazioa da, eta banku honek apaizentzako eserleku funtzioa egiten zuen.
Diseinuaren Analisia: Arkitektura eta Sinbolismoa
Presbiterio Bankua XIII-XIV. mendeetako zur trinkoz egindako bankua da, egitura bertikala, bizkar altua eta sendoa duena, monumentaltasun itxura emanez. Erdialdean eskuz landutako hiru arku erdi-puntukoa ditu, sekzioetan banatzen direnak eta arkitektura erromanikoaren elementuak gogorarazten dituztenak. Zutabeek estilo sinplea daukate, arku eta bestelako elementuei garrantzia ez kentzeko.
Bizkarraldearen goikaldean geometria zulatuak daude, motibo sinboliko edo begetalekoak, argia igarotzen ahalbidetzen dutenak eta arintasuna ematen diotenak. Alboko aldeak motibo geometriko errepikakorrez apainduta daude, baxuerliebean landuak, oreka bisuala emanez. Goikaldean, dorretxo edo pinakulu txikiak dauzka, cresteria edo gailurreria deiturikoak, handitasuna transmititzen dutenak. Erremate horiek ohikoak dira eliz altzarietan eta eliza edo katedraletako dorreak gogorarazten dituzte. Estilo nagusia geometrikoa bada ere, landare motiboak ere aurki ditzakegu, hala nola hostoak edo loreak.
Eserlekuen besoak plinto edo basamentutik ateratzen dira. Goiko aldean, erdian, rosetoi bat dauka, foku nagusi gisa oreka bisuala ematen diona. Zulotxoek argia igarotzen ahalbidetzen dute, argi jolasak sortuz eta espiritualtasuna transmitituz.
Balio Artistikoa eta Espirituala
Bitxikeria gisa, dekorazioak funtzio bikoitza zuen: elementu apaingarriak eta sinbolo erlijiosoak, argi jainkotiarra edo espirituala bezalako kontzeptuak irudikatzen zituztenak. Zuloekin giro mistikoa sortzen zen.
Ondorioz, bankuak balio artistiko eta funtzional handia du, Erdi Aroko arotzeria islatuz. Absidean kokatua, ez da koro aulki bat, mikroarkitektura bat balitz bezala. Apaindura zainduek eta egitura sendoek nabarmentzen dute, eta funtzio praktikoaz haratago, elementu apaingarri gisa balio zuen, presbiterioari ospakizun handitasuna emanez. Diseinuak Erdi Aroko erlijio-altzarien erabilgarritasunaren, sinbolismoaren eta edertasunaren funtsezko ezaugarrien arteko integrazio perfektua erakusten du.
Gotikoa: Testuinguru Historiko eta Soziala
Garai hau XII. mendetik XV. mendera garatu zen eta Behe Erdi Aroa izenez ezagutzen da, gizarte, ekonomia eta kultura arloetan aldaketa sakonak ekarri zituena. Iraunpena lurraldearen arabera aldatu zen.
Aldaketa Sozial eta Kultural Nagusiak
- Zistertar Ordena: XII. mendean onartu zen, austeritatean, otoitzean eta eskuzko lanean oinarritutako erreforma sustatuz. Monasterioak Europa osoan zehar azkar zabaldu ziren.
- Merkataritza eta Hiriak: Merkatal bide berriek merkataritza sustatu eta kultura eta ekonomia trukea erraztu zuten. Gurutzadek jarraitu zuten, Lur Santua berreskuratzeko eta merkataritza bide garrantzitsuak kontrolatzeko helburuarekin. Hiriak erdigune ekonomiko eta sozial bihurtu ziren, jende asko erakarriz.
- Burgesia eta Gremioak: Burgesia, klase sozial berri gisa sortu zen, garapen ekonomiko eta politikoan funtsezko papera jokatuz. Artisautzaren gorakadak gremioen sorrera ekarri zuen; gremioak artisauen elkarteak ziren, ekoizpena arautzen, prezioak ezartzen eta kideen interesak babesten zituztenak.
- Pentsamenduaren Laikotzea: Aristotelismoaren gorakadak pentsamendu kritikoa eta arrazoimena indartu zituen, teozentrismoaren eragina ahulduz. Ondorioz, jakinduriaren laikotzea edo erlijioaren mende egoteari uztea eman zen.
- Hezkuntza: Unibertsitateen sorrera eta eskola katedralizazioa eman zen.