Prebentzio eta Babes Neurrien Gida Osoa Lan Segurtasunerako
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 27,63 KB
12. GAIA: PREBENTZIO ETA BABES NEURRIAK
1. Prebentzio eta Babes Neurriak
Prebentzio neurriak: arriskuak desagerrarazteko edo murrizteko helburua dute, ezbeharrik gerta ez dadin.
Babes neurriak: batzuetan, prebentzio neurriak ez dira nahikoak arriskua desagerrarazteko. Horrelakoetan, babes neurriak hartzea beharrezkoa da, ezbeharrik ez sortzeko edo arriskua murrizteko; adibidez, eraikuntzan kaskoa erabiltzea, erortzen den objekturen baten kaltea arintzeko.
2. Segurtasun Baldintzen Ondoriozko Lan Arriskuak
2.1. Arriskuak Lanlekuetan
Lantokia langileek beren lana egiteko egon behar duten edo sartu behar duten lekua da, eta barne hartzen ditu atsedenerako gelak, jangelak eta bainugelak.
Lanlekuak emango zaien erabilera aintzat hartuta diseinatu behar dira, arriskurik gabe lan egin ahal izateko.
Arrisku eta ondorio ohikoenak: pertsonak erortzea, maila berean edo maila desberdinean; ibilgailuek oinezkoak harrapatzea; objektuak erortzea, askatzea eta jaustea; kolpeak; ebakiak.
Prebentzio neurriak: instalazioak behar bezala eraikitzea; eremuak nahiko handiak izatea, eroso lan egin ahal izateko; instalazioen mantentze-lan egokia egitea; segurtasun seinaleak jartzea; eta lekuak ordenatuta eta txukun edukitzea.
2.2. Arriskuak Lan Ekipamenduak Erabiltzean
Lanean erabiltzen den edozein lanabes, makina, ibilgailu edo garraiobide da lan ekipamendua.
Lan ekipamenduak eskuzkoak edo motordunak izan daitezke.
Arrisku eta ondorio ohikoenak: gorputz-atalak harrapatzea; kolpeak; ebakiak; zerbaitek partikulak edo likidoak jaurtitzea; ibilgailuek oinezkoak harrapatzea; elektrizitatearekiko kontaktua eta gortasuna.
Prebentzio neurriak: diseinu egokia; ekipamenduek zati mugikorretan babes eta segurtasun gailuak izatea; ekipamenduak egoki gordetzea eta mantentzea; langileei prestakuntza ematea; babes ekipamenduak erabiltzea; EBko kalitate eta segurtasun probak gainditu dituzten ekipamenduak erabiltzea (CE marka eta erabiltzen hasi zireneko urtea agerian dutela); eta fabrikatzaileen erabiltzeko jarraibideak betetzea.
2.3. Arrisku Elektrikoak
Langileak, beren lanlekuetan dihardutenean eta lan ekipamenduak erabiltzean, arrisku elektrikoen eraginpean egon daitezke.
Giza gorputza korronte elektrikoarekiko kontaktuan egoteko arriskua da.
Giza gorputzak elektrizitatea eroaten du, eta deskarga elektrikoaren larritasuna faktore hauen araberakoa da: gorputzak egiten duen erresistentzia, korrontearen ibilbidea eta intentsitatea.
Elektrizitatearen ondoriozko istripuak arrazoi hauengatik gertatzen dira:
- Kontaktu zuzena: instalazio elektriko baten zati aktiboak ukitzean gertatzen da.
- Zeharkako kontaktua: ustekabean elektrizitatea hartu duten elementuak ukitzean gertatzen da.
Arrisku eta ondorio ohikoenak: heriotza, bihotz-gelditzeagatik edo asfixiagatik; gihar-tetanizazioa; erredurak; erorikoak; suteak; leherketak.
Prebentzio neurriak: instalazio eta ekipamenduetan, elektrizitate-eroaleak diren atalak ahalik eta gehien urruntzea; masen lur-konexioa eta oharpenezko eten automatikoa; ekipamenduak eta makinak isolatzea; segurtasun-tentsioak erabiltzea eta zirkuituak banantzea; langileei prestakuntza eta informazio egokia ematea; seinaleak jartzea; aldian behin azterketak egitea.
2.4. Sute Arriskua
Erretzeko ez den zerbait erretzen ari delako, kontrolatu gabeko sua sortzeari deritzo sutea.
Sua errekuntza-prozesuaren emaitza da. Prozesu horretan lau elementuk jarduten dute (suaren tetraedroa):
- Erregaia: solido, likido edo gas egoeran dagoen edozein material.
- Erregarria: erregaiak su hartzeko ezinbesteko substantzia (oxigenoa).
- Beroa: sua hasteko ezinbestean aktibatu behar den energia.
- Kate-erreakzioa: sua sortzean kate-erreakzioa gertatuz gero, suak aurrera egiten du.
Su motak:
A KLASEA Erregaiak material solidoak badira, errekuntzan garrak eta txingarrak sortzen dira. | B KLASEA Erregaiak likidoak badira; garrak sortzen dituzte (olioa). | C KLASEA Erregaiak gasak edo hidrokarburoak badira (butanoa, propanoa). | D KLASEA Erregaiak metalak edo konposatu kimiko erreaktiboak badira (titanioa, aluminio-hautsa). | E KLASEA Elektrizitatearekin zerikusia duten suak (transformadoreak, goi-tentsioko sorgailuak). |
Substantzia itzaltzaile eraginkorrenak:
- Ura: lainoztatze bide, hoztuz eta itoz jarduten du. Egokia da A eta B motetako suetarako, inoiz ez E motetako suetarako.
- Apar fisikoa: urez, airez eta produktu apar-eragilez (metal-gatzak) osatua; itoz jarduten du. Egokia da A, B eta C motetako suetarako.
- Hauts lehorra: egokia da A, B, C eta E motetako suetarako.
- Anhidrido karbonikoa (CO2): gas geldoa da, eta hoztuz eta itoz jarduten du. Egokia da B eta E motetako suetarako.
- Halonak: garrantzitsuenak fluorra, kloroa eta bromoa dira. Egokiak dira A eta B suetarako.
Arrisku eta ondorio ohikoenak: industria-suteen % 87 kausa hauengatik gertatzen dira: sute elektrikoak, urradurak eta marruskadurak, txinparta mekanikoak, bat-bateko sutzea, gainazal beroa, errekuntza-txinpartak, ageriko garrak, soldadura eta ebakidura, gehiegi berotutako materiala, elektrizitate estatikoa.
Prebentzio neurriak: suaren tetraedroa osatzen duten elementuak aldi berean egotea eragozteko neurriak dira. Horretarako, elementu horien gain jardun behar da:
- Erregaia: su hartzeko tenperatura altua duen erregai mota bat erabili.
- Erregarria: oxigeno kantitatea murriztu.
- Sutze-fokua: sute-iturria kontrolatu, erregaiekin ukipenik ez izateko.
- Kate-erreakzioa: sua hedatzea oztopatzen duten substantziak bota.
3. Ingurune Arriskutsuak
3.1. Arrisku Fisikoak
Arrisku fisikoak lan-ingurunean pertsonak kaltetu ditzaketen energiak daudenean sortzen dira.
Arrisku horiek jatorri mekanikoa izan dezakete (zarata, bibrazioa), elektromagnetikoa (argiztapena) edo termikoa (tenperatura eta erradiazioak).
Zarata
Langileak, beren jarduera ari direla, osasunerako kaltegarriak diren zarata-mailak jasateko arriskua dute.
Zarataren soinu-presioaren maila dezibeletan adierazten da.
Neurtzeko, sonometroa eta dosimetroa erabiltzen dira, eta horretarako gaitutako pertsonek egiten dituzte neurketak.
Hauek dira lanpostuetako zaratarekiko esposizioaren muga-balioak:
- Eguneko maila baliokidea: 8 orduko lanaldian zehar langile batek jasaten duen zarata jarraituak 87 dB-koa baino gutxiago izan behar du (EPIak erabiliz).
- Gorenekoa: iraupen laburreko zarata 140 dB-koa izan daiteke gehienez.
- Ekintza bat abiarazten duten esposizio-balioak: soinu-mailaren bitarteak direla eta, prebentzio neurriak hartu behar direnean. Ez dira kontuan hartzen norberaren entzumen-babesgarriak.
Arrisku eta ondorio ohikoenak: entzumena galtzea; burrunbak; bihotz-asaldura fisiologikoak; digestio geldoa; arnas erritmoaren asaldura; garun-jardueraren murrizketa (arreta jartzeko eta gogoa biltzeko gaitasuna gutxitzen da); arazo psikologikoak; gaueko atsedenaldiaren asaldura; ezinegona; eta antsietatea.
Zarata-mailak | Prebentzio neurriak |
Ekintza bat abiarazten duten eguneko beheko esposizio-balioak: 80 dB-eko balioa eta 135 dB goreneko maila. | Ez dago neurririk hartu beharrik. |
Ekintza bat abiarazten duten goiko esposizio-balioak: 85 dB eta 135 dB goreneko maila. |
|
Ekintza bat abiarazten duten mugako esposizio-balioak: 87 dB-eko balioa eta 140 dB goreneko maila. |
|
Prebentzio-neurri orokorrak: zarataren jatorria desagerraraztea; zarata sortzen duten iturriak isolatzea; langilea zarataren eraginpean dagoen denbora murriztea; entzumen-babesgarriak erabiltzea; audiometriak egitea.
Bibrazioa
Egitura solidoek giza gorputzari edo haren zatiei transmititzen dien mugimendua da bibrazioa, ondoeza edo osasun-kalteak dakartzana. Bibrazioa hertzetan adierazten da.
Motak:
- Esku-beso sistemari transmititzen zaizkionak: gehieneko esposizio-balioa 5 m/s2-koa da, eta ekintza bat abiaraztea dakarrena, 2.5 m/s2-koa.
- Gorputz osoari transmititzen zaizkionak: gehieneko esposizio-balioa 1.15 m/s2-koa da, eta ekintza bat abiaraztea dakarrena, 0.5 m/s2-koa.
Arrisku eta ondorio ohikoenak: esku-beso sisteman, kalte baskularrak, hezurretakoak, artikulazioetakoak, nerbio-sistemakoak eta giharretakoak; gorputz osoan, lunbagoak eta bizkarrezurreko lesioak, nerbio-sistemaren asaldurak, artikulazioetako kalteak, asaldura gastrikoak, zorabioak, arazo psikologikoak, nekea eta suminkortasuna.
Prebentzio neurriak: langileei informazioa eta prestakuntza ematea; makinak isolatzea; bibrazioetatik babesteko ekipamenduak erabiltzea; langileak bibrazioa jasaten duten denbora mugatzea; makinak eta lanabesak egoera onean edukitzea; eta aldian behin mediku-azterketak egitea.
Argiztapena
Argiztapen egokiarekin lan egiteak segurtasunez eta eraginkortasunez aritzea bermatzen du, eta beharrezkoa da ikusmen-nekerik ez izateko eta ikusmen-zolitasuna ez galtzeko, baita istripurik ez gertatzeko ere.
Argi-kantitatea lumenetan adierazten da, eta lumen batek metro koadroko sortutako argiztapena, luxetan. Lanpostuan izan beharreko gutxieneko argiztapen-mailak egiten den jardueraren araberakoak dira.
Eremuak | Luxak |
Ikusmen-eskakizun txikiko zereginen eremua | 100 |
Ikusmen-eskakizun ertaineko zereginen eremua | 200 |
Ikusmen-eskakizun handiko zereginen eremua | 500 |
Oso ikusmen-eskakizun handiko zereginen eremua | 1000 |
Arrisku eta ondorio ohikoenak: nekea, ikusmen-nekea, zorabioak eta buruko mina; itsualdiek istripuak eragin ditzakete eta lesio larriagoak sortu.
Prebentzio neurriak: posible bada, argi naturala erabiltzea; argiztapena uniformea izatea, eta egiten den zereginetarako eta sakonera eta objektuetarako distantziak ongi bereizteko egokia; horrez gain, itsualdiak sortzea eta argiak gorabeherak izatea eragotzi behar da.
Tenperatura
Sei aldagaien menpe dago:
- Airearen tenperatura
- Airearen hezetasuna
- Hormen eta lanlekuko objektuen tenperatura
- Airearen abiadura
- Jarduera fisikoa
- Lan-jantzia
Motak:
- Lan sedentarioak: 17-27 ºC
- Lan arruntak: 14-25 ºC
Arrisku eta ondorio ohikoenak: ondoeza, nekea, zorabioa, deshidratazioa, bero-kolpea eta gorputz-tenperaturaren bat-bateko igoera, izerditzeari uztea, konortea galtzea, sukarra eta heriotza.
Prebentzio neurriak: bero-iturrian eragitea; giro termikoan eragitea; banakoari eragiten dioten neurriak hartzea; ura edatea; eta beroaldietan lana egoki antolatzea.
Erradiazioa
Erradiazioak espazioan zehar hedatzen diren energiak dira.
Motak:
- Erradiazio ionizatzailea: asaldurak sortzen dituzte zeluletan eta ehunetan (X eta gamma izpiak, alfa eta beta).
- Erradiazio ez-ionizatzailea: ez dute asaldurarik sortzen eraginpeko gorputzean. Frekuentzia ertainekoak izan daitezke (ultramorea, laserra, argi ikusgaia) edo behe-frekuentziakoak (infragorria, mikrouhinak, TV, irratia).
Arrisku eta ondorio ohikoenak: okadak, beherakoak, odol-jarioak, erredurak, begietako lesioak, minbizia eta heriotza.
Prebentzio neurriak: babesgarriak erabiltzea; erradiazioen eraginpeko eremuetan seinaleak jartzea; esposizio-denbora murriztea; lanaldian zehar kanpo-dosiak neurtzeko tresnak erabiltzea; eskuak, oinak eta burua isolatzea; eta kutsatutako lekutik irtetean erradioaktibitate-kontrola egitea.
3.2. Arrisku Kimikoak
Produktu kimikoa atmosferan esekitako substantzia geldoa da, giza gorputzean sartuz gero langileen osasuna kaltetu dezakeena.
Substantzia batek osasunean ondorio kaltegarriak eragiteko duen ahalmenari toxizitate deritzo, eta zenbait faktoreren araberakoa da:
- Substantziaren zenbateko kontzentrazioa dagoen lan-ingurunean.
- Langilea zenbat denboraz egon den substantziarekiko esposizioan.
- Langilearen ezaugarri pertsonalak.
- Babesteko sistema kolektiboak (ke-kanpaia) edo EPIak.
Kutsatzaile kimikoak solido egoeran egon daitezke (hautsa, kea), likido egoeran (lainoa, aerosolak) edo gas egoeran (gasak eta lurrunak).
Kutsatzaile kimikoak giza organismoan sartzeko bideak:
- Arnasaren bidez
- Azalaren bidez
- Digestioaren bidez
- Bide parenteraletik (zauriak)
- Begietako mukosa konjuntiboaren bidez
Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionalak (INSHT) ezarritako laneko esposizio-mugak zein diren jakitea:
- Inguruneko muga-balioak: langileak ohiko lanaldian diharduenean ondorio kaltegarririk ez dakarten baldintzak adierazten dituzte.
- Muga-balio biologikoak
- Agente kimiko kartzinogeno eta mutagenoen zerrenda
Produktu kimikoen etiketak: konposatu horiek erabiltzeak dituen arriskuei buruzko informazioa ematen diote erabiltzaileari, zer prebentzio-neurri hartu behar dituzten zehaztuz.
Segurtasun-fitxak: etiketetako informazioaren osagarri dira, substantzia kimikoak erabiltzen dituzten profesionalentzat.
AGENTE KIMIKOEN SAILKAPENA, ARRISKUAK ETA ONDORIOAK, ETA PREBENTZIO NEURRIAK | ||
AGENTE KIMIKOAK | ARRISKUAK ETA ONDORIOAK | PREBENTZIO NEURRIAK |
Anestesikoak eta narkotikoak: nerbio-sistema zentralaren depresore gisa jokatzen dute (bernizak). | Logura, erreflexuak galtzea eta konortea galtzea eragiten dute. |
|
Birikak kaltetzen dituzten toxikoak: biriketako ehunetan gelditzen dira eta suntsitu egiten dituzte (hautsa). | Silikosia (silize-hautsa), siderosia (burdina), asbestosia (asbestoa). | |
Asfixiagarriak: oxigenoa organismora iristea eragozten dute (hidrogenoa). | Konortea galtzea, asfixia. | |
Korrosiboak: ehun biziekiko ukipenean, suntsitu egiten dituzte (azidoak). | Dermatitisa, eritema eta erredurak. | |
Narritagarriak: substantzia ez-korrosiboak dira, azalarekiko edo mukosekiko ukipen labur, luze edo jarraitua dutenean, hantura sortzen dutenak (amoniakoa). | Hainbat asaldura: eritema, erredurak, negela, alergiak. | |
Sentsibilizatzaileak: hiper-sentsibilitate erreakzioa sortzen dute (zuntz sintetikoa). | Dermatitisa, asma, larruazaleko erupzioak. | |
Kartzinogenoak: inhalatuz, ahoratuz edo larruazala zeharkatuz sartzen dira (beruna). | Zelulen garapen edo hazkunde desordenatua eragiten dute (minbizia). | |
Mutagenikoak: disolbatzaileak. | Asaldura genetiko hereditarioak sor ditzakete. | |
Teratogenoak: talidomida. | Fetuaren sortzetiko malformazioa. |
3.3. Arrisku Biologikoak
Lan-ingurunean egon daitezkeen izaki bizidun mikroskopikoak edo haiek sortutako substantziak dira kutsatzaile biologikoak, gaixotasun infekziosoak edo parasitarioak eragin ditzaketenak.
KUTSATZAILE BIOLOGIKOEN SAILKAPENA, ARRISKUAK ETA ONDORIOAK, ETA PREBENTZIO NEURRIAK | ||
Agente biologiko kutsatzaileen sailkapena | Arrisku eta ondorio ohikoenak | Prebentzio neurriak |
Birusak: izaki bizidun soilenak dira. Ugaltzeko, izaki bizidun baten barnean sartu behar dute. | Hepatitis birikoa, amorreria, etab. |
|
Bakterioak: organismo konplexuagoak dira. Izaki bizidunetatik kanpo bizi daitezke. | Tuberkulosia, tetanosa, salmonelosia. | |
Protozooak: organismo zelulabakarrak, bizi-ziklo konplexuagokoak dutenak. | Malaria, gizakia eltxo baten ziztadaren bidez kutsatzen duena; ameba-disenteria, ur kutsatua edatean kutsatzen dena. | |
Onddoak: landare motako izakiak; haien habitata zorua da, baina animalien edo landareen parasito ere bihur daitezke. | Kandidiasia, histoplasmosia. | |
Zizare parasitarioak: animalia motako organismoak; izaki bizidunen ehunez elikatzen dira, eta toxinak sartzen dizkiete. | Ankilostomiasia, hazteria, askariasia, tenia, akaroak. |
Arrisku biologikoen eraginpeko taldeak | |||
Taldeak | Infekzio arriskuak | Hedatzeko arriskua | Tratamendua |
1 | Gizakiarengan gaixotasunen bat sortzeko aukera gutxi duten agenteak. | Ez dago. | Ez da beharrezkoa. |
2 | Gizakiarengan gaixotasunen bat sor dezaketen agenteak, baina nekez hedatzen direnak. | Arrisku txikia. | Eskuarki, tratamendu egoki bat izango zen. |
3 | Gizakiarengan gaixotasun larriren bat eragin dezaketen eta langileentzat arrisku handikoak diren agenteak, eta besteengana ere heda daitezkeenak. | Arriskua gauza daiteke. | Tratamendu egoki bat izaten da. |
4 | Gizakiarengan gaixotasun larriren bat eragiten duten agenteak, eta besteengana hedatzeko arrisku handia dutenak. | Oso arrisku handia. | Ez dago hedatzea eragozteko kontrol-neurririk. |
4. Norbera Babesteko Ekipamenduak (EPI)
Langilea bere osasuna kalte dezaketen eta bere segurtasuna arriskuan jar dezaketen arriskuetatik babesteko erabiltzen dira.
Ezaugarriak:
-Eraginkorrak dira: arrisku bakoitzari egokituak
-Ez dute kalterik sortzen: ez dira arriskutsuak langilearentzat
-Ergonomikoak dira: erabiltzaileari egokituak, lana eroso egiteko
EPI | ZER BABESTEN DUTE | ARRISKUAK |
Kaskoa | Burua | Mekanikoa, fisikoa |
Betaurrekoak | Aurpegia eta begiak | Mekanikoa, kimikoa |
Entzumen babesgarriak | Entzumena | Zarata |
Maskara | Arnasbideak | Fisikoa, kimikoa, biologiako, sua |
Arnesa, segurtasun gerrikoa | Gorputz osoa | Erorikoak |
Eskularuak | Eskuak | Fisikoa, kimikoa, biologikoa, elektrikoa |
Lan jantzia | Gorputza | Fisikoa, kimikoa, biologikoa, elektrikoa |
Botak | Oinak | Fisikoa, kimikoa, biologikoa, elektrikoa |
5.LAN KARGAREN ETA LAN ANTOLAKETAREN ONDORIZKO ARRISKUAK (ARRISKU PSIKOSOZIALAK)
-LAN KARGAK: gure lana egiteko egin behar dugun ahalegina da. Lan horren ondorio garrantzitsuena nekea da. Neke kronikak garaiz aurreko zahartzea eragiten du.
Arrisku eta ondori ohikoenak :gihar akidura, buruko mina, bizkarreko lesioak, kontrakturak, asaldura gastrointestinalak, okadak, jokabide nahasmenduak, nekea
Prebentzio neurriak: makina ergonomikoak erabiltzea, langileei prestakuntza ematea, lanabes erosoenak eta zekarrenak erabiltzea, lehiagatiko gatazkak eragoztea, eta agintea modu demokratikoan bideratzea
-LAN ANTOLAKETA: lantokiaren antolaketa da , zereginak eta giza harremanak antolatzeko modua. Hauek dira lan antolaketak dakarren ondorioak: estresa, mobbing, burnouta
Lanaren ondoriozko estresa: laneko eskakizunek langilearen ahalmena gainditzen dutenean organismoak ematen duen erantzuna: egoera horri ihes egitea edo oldarkortasunez aurre egitea |
Mobbing: langile batek edo langile multzo batek lankide baten aurka denbora luzez baliatzen duen indarkeri psikologiko muturrekoa eta sistematikoa Adibidez, nagusiak mendeko bat jazartzen duenean, mendekoek nagusia jazartzen dutenean, gaitasunik ez duela uste dutelako, hierarkia maila bereko langileen arteko jazarpena |
Bunouta: eguneroko lanaren eta norberak lan ibilbideaz espero duenaren arteko desoreka. Bizi kalitatean zuzenean eragiten eta lanbideagatiko neke sortzen du. |
Boreouta: langilea bere lanpostuan egunero 8 orduz ezer egin gabe egotea, zerbait egiten aritzearen itxura emanez |
6.SEGURTASUN SEINALEAK
Segurtasun teknika bat da seinaleztapena, langileak arriskuez ohartarazteko, ekintza batzuk debekatzeko, jokabide zehatzak agintzeko edo prebentzioarekin zerikusia duten alderdiei buruzko informazioa emateko erabiltzen dena
Helburuak:
-Arriskuei, debekuei edo betebeharrei buruzko informazioa ematea
-Langileak ohartaraztea larrialdia dagoela
-Suteetatik babesteko instalazioak erraz aurkitzeko informazioa ematea
-Langileei larrialdietan ebaluaziorako erabili beharreko bideei buruzko informazioa ematea
Sailkapena:
-Seinale optikoak: panel formako segurtasun seinaleak
-Seinale akustikoak: sirenak, txirrinak, alarmak
-Usaimen seinalea: gehigarria, gas usaingabeak detektatzeko (butanoa)
-Ukimen seinalea: substantzia batzuentzako ontzi izurtuak
Segurtasun seinale optikoak | ||||
Segurtasun koloreak: informazio jakin bat adierazi | Gorria: debekua, arriskua alarma, eta suteen aurkako materiala eta ekipamendua | Horia: ohartarazpena, arretaz eta kontuz ibiltzea | Urdina; betebeharra | Berdea: salbamendu seinalea, segurtasun egoera |
Kontraste kolorea: segurtasun kolorearen osagarria da, eta seinalea hobeto ikusteko erabiltzen da |
Argi seinaleak eta seinale akustikoak ere erabiltzen dira, ekintza bat egitea beharrezkoa dela adierazteko. Ekintza egitea beharrezkoa den bitartean aktibatuta egoten dira.
-Argi seinaleak: erraz ikusteko modukoak izan behar dute. Argi keinukariak arriskua oso handia dela edo beharrezko ekintza egitea premiazkoa dela adierazten du.
-Seinale akustikoak: giro soinuak baino ozenagoa izan behar du seinale keinukariak arriskua oso handia dela edo beharrezko ekintza egitea premiazkoa dela adierazten du. Edonola ere, ebakuazioa seinalearen soinua beti izaten da jarraitua.