Politika Makroekonomikoak: Helburuak, Irizpideak eta Motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,19 KB
Politika Makroekonomikoak: Definizioa eta Garrantzia
Def.: Estatuak ekonomian esku hartzeko eta herrialdearen garapen ona sustatzeko hartzen dituen neurriak dira (ekonomian eragiteko).
Helburuak: Estatuaren Ongizatea Lortzea
Ekonomia-hazkundea
Estatuak esku hartzen du ekoizpen-maila handitzeko. Merkatu-ekonomia boladen menpe dagoenez, Estatua ekonomia-zikloen arteko gorabeheren ondorio negatiboak arintzen eta minimizatzen saiatzen da. Honen ekonomia-adierazle nagusiak: BPGd eta NPGd.
Enplegu Betea
Oso zaila da herrialdeko biztanleria aktibo guztiari lana ematea. Biztanleria aktiboaren %98 okupatuta badago, ENPLEGU BETEA da. Neurtzeko adierazle nagusiak: jarduera-tasa, okupazio-tasa eta langabezia-tasa.
Prezioen Egonkortasuna
Ondasunen eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea funtsezkoa da, kontsumitzaileek erosteko ahalmena ez galtzeko eta ziurgabetasuna saihesteko. Prezioen bilakaera neurtzeko, gobernuek KPIaren aldakuntza erabiltzen dute.
Irizpideak: Garapen Iraunkorra eta Ekitatea
Iraunkortasuna
Ekonomia-hazkundea areagotu behar da, baina ez edozein preziotan. Herrialde bateko biztanleen aberastasuna eta ongizatea lortzeko, ingurumena errespetatu behar da. Baliabideak kudeatzean, kontuan izan behar da etorkizuneko belaunaldien hazkunde- eta ongizate-aukerei ez zaiela kalterik egin behar.
Ekitatea
(Banaketa justua, aukera berdinak izateko): Merkatuaren funtzionamenduak desorekak sortzeko joera du. Estatua horiek zuzentzen saiatzen da, errentaren birbanaketaren bidez.
Politika Makroekonomiko Motak
Zerga-politika
Def.: Estatuak ekonomia-jarduera areagotzeko edo murrizteko helburuarekin abian jarritako ekintzen multzoa. Zerga-bilketa eta gastu publikoaren aplikazioa erabiltzen ditu (biztanleen poltsikoetan diru gehiago edo gutxiago edukitzea eragin dezake).
Moneta-politika
Def.: Herrialdeko banku zentralak prezioen egonkortasunari eusteko hartzen dituen neurrien multzoa. Zenbait aldagai erabiltzen ditu, hala nola zirkulazioan dagoen diru kantitatea eta diruaren prezioa. Europako Banku Zentralari dagokio (zenbat diru aterako/inprimituko den erabakitzen du).
Kanpo-politika
Estatuak beste herrialde edo ekonomia batzuekiko transakzioak kontrolatzeko erabiltzen dituen neurriak dira, hala nola moneten truke-tasak, inportazioak murrizteko eta esportazioak areagotzeko neurriak. Nazioarteko merkataritzari buruzko erabakiak Bruselan hartzen dira, eta Estatuek ez dute ia esku hartzen (Europar Batasunak erabakitzen du).
Errenta-politika
Helburua: prezioak egonkortzea, inflazioa kontrolatzeko. Estatua: produktu ezegonkorrenen prezioak kontrolatzen saiatzen da; funtzionarioen soldatetan eragiteko aukera du; eta enpresei gutxieneko edo gehieneko soldatei buruzko gomendioak emateko aukera du.
Politikak bi motatakoak izan daitezke:
- Epe laburrekoak: Koiunturalak.
- Epe luzekoak: Egiturazkoak.
Zerga-politika: Xehetasunak eta Tresnak
Def.: Herrialde kideek beren herrialdeetako ekonomian esku hartzeko duten tresna nagusia da (kanpo-politikari eta moneta-politikari buruzko erabakiak hartzeko eskumena Europar Batasunari dagokio). Zerga-politikaren bidez, zenbat sarrera lor daitezkeen eta zenbateko gastuak diren beharrezkoak Estatuak finkatutako helburuak lortzeko zehazten da. Horretarako, biztanleriaren erreakzioa eta iruzurraren aurkako neurriak hartzen dira kontuan.
Zerga Tresnak
Ahalmeneko zerga-politika
Krisialdi-egoeretan asko laguntzen dute ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen-maila jaitsi ez dadin. Adibideak: obra publikoetarako programak, enplegu- eta prestakuntza-planak, transferentzia-programak.
Egonkortzaile automatikoak
Ekonomia-zikloaren eta atzeraldiaren arteko trantsizio-faseak laburragoak eta ez hain traumatikoak izatea lortzen da.
Zerga proportzionalak
Zerga-tasak denei berdin aplikatzen zaizkie, berdin dio gehiago edo gutxiago irabazi.
Zerga gehikorrak
Zerga-tasa irabazten denaren arabera aplikatzen da.
Gizarte-kotizazioak
Gizarte Segurantzari egindako ekarpenak (ordaintzen dioguna).
Langabezia-prestazioak
Estatuak langabezia-egoeran daudenei ematen dizkien diru-laguntzak.
Zergak automatikoki egokitzen dira ekonomia-zikloaren faseei. Ekoizpena handitzen denean, diru-sarrerak ere handitzen dira.
Defizit Publikoa Finantzatzeko Moduak
Zor publikoa jaulkitzea
Dirua eskatzea enpresa eta partikularrei, balore-titulu batzuen truke.
Zergak igotzea
Zergak igotzea edo beste batzuk ezartzea gehiengoaren aurkako neurriak dira, eta ondasunen eta zerbitzuen eskaria jaistea eragin dezakete.
Zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitzea
Presio Fiskala Espainian
Herritar batek jasotzen duen errentatik edo irabazietatik zenbat zerga ordaintzen dituen adierazten du.