Politika eta Estatuaren Teoriak eta Globalizazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,42 KB

Ekarpenak (Duarte)

1. Instituzio ez-politikoek ere politika dute, boterearen kudeaketa dagoelako (mitoak, sinboloak).

2. Boterearen kudeaketarako dauden instituzioak: familia, erlijioa, enpresak…

3. Eremu/harreman informalek duten garrantzia politikaren eta erabaki politikoak hartzearen prozesuan.

El origen de la familia / Familia eta jabetzaren jatorria

Garai batetik bestera ematen diren aldaketa ekonomiko eta sozio-ekonomikoak aztertzen dira; lana banaketaren araberakoa kontuan hartuta.

  1. Abletzaintza: desberdintasunak agertzen hasten dira. Jabetza pribatua sortu zen; txanpon sinbolikoa agertu. Gerrak (batzuk besteen gainean gailentzeko). Bi klase sozial: jabeak eta ez-jabeak — gizonaren nagusitasunaren agerpena, emakumeen egoera aldatu zen.
  2. Artisautza: espezializazioa agertu; produktuaren merkantilizazioa — merkatuari bideratutako ekoizpena. Nekazal lurren pribatizazioa; desberdintasunak handitu. Monogamia zabaldu; gerra industrian leku berriak; buruzagi militarren boterea handitu; nobleziaren sorrera eta ondoren monarkia.
  3. Merkataritza: bitartekariak (klase berria) — trukaketa ezinbestekoa bihurtu — txanpon metalikoa — maileguak, hipotekak — egitura politiko berriak: demokrazia primitiboa / aristokrazia.

Zer da estatua:

  • Tresna bat.
  • Elitearen interesak defendatzearen bitartez elite ekonomikoa (jabetza pribatua) elite politiko bihurtzen da.
  • Hiru ezaugarri: 1) funtzio territoriala, 2) funtzio errepresiboa (armada), 3) zergak jasotzea.

Preindustriako sistema motak (Tipos de sistemas preindustriales)

Boterearen zentralizazio-maila (funtsezko irizpidea): gobernua, boterea, indarraren erabilera, ekonomia, gizarte-egitura eta erabakiak hartzeko eredua aztertzen dira.

  1. Banda:
    • Poblazio txikia.
    • Nomadak.
    • Ekonomia: ehiztari-biltzaileak.
    • Boterea ez zentralizatua. Berdintzaileak, elkarrekikotasuna; baliabideak modu kolektiboan banatzen dira; lidergoa temporala.
  2. Tribuak:
    • 4–5 aldiz handiagoko taldeen agerpena.
    • Sendentarioagoak; nekazaritzan eta artzaintzan oinarritzen dira.
    • Trantsizioa: estratifikazioa agertzen hasten da.
  3. Buruzagitzak:
    • Tribu ezberdinak elkartu.
    • Gobernu egitura bat sortzen da boterea kudeatzeko; lidergo egonkorragoa.
    • Estratifikazioa areagotu egiten da.
  4. Estatua:
    • Populazio handiena.
    • Indarraren monopolioa.
    • Gizarte klaseak eta burokrazia agertzen dira.

Eboluzioa eta estatuaren jatorria (Evolución del Estado)

Historian lehenengo estatuak: Mesopotamia, Egipto, Txina, Ertamerika, India, Hego Amerika (inkak).

Estatuaren sorrerari buruzko teoriak:

  1. Barruko gatazka: Teoria marxistatik eratorria. Garapen teknologikoa → soberakinak → jabetza komunitariotik pribatura → eliteak eta estatuaren sorrera eliteen babeserako.
  2. Kanpoko gatazka: Darwinismo sozialaren ideia; indartsuena nagusitzen da. Gerrak bitarteko gisa, talde menperatuen kontrola; militarismoa kanpoko mehatxuetatik babesteko. Kolonialismoa justifikatzeko erabili da.
  3. Zibilizazio hidraulikoa: Ureztatze-sistemak → uraren kontrola → nekazaritzako ekoizpena igo → soberakinak → elitea → estatua.
  4. Presio demografikoa: Biztanleria handitzeak zentralizazio beharra eragiten du.
  5. Lidergoaren instituzionalizazioa: Teoria psikologista. Lider batek boterea mantentzeko, handitzeko eta oinordekotza bermatzeko instituzioak sortzen ditu; k arisma eta boterearen legimitatea gakoak dira.
  6. Sistemen teoria: Multikausalitatea eta elkarren arteko interakzioa azpimarratzen ditu.

Egitura eta prozesua: Estructural Funtzionalismoa

Structural funtzionalismoa (Radcliffe-Brown): komunitatea egitura bat bezala ulertzen da (egitura, azpiegitura) eta funtzio desberdinak ditu; oreka mantendu behar da.

Funtsezko ideiak:

  • Ikuspegi sinkronikoa.
  • Sistema itxia (gizarteak autonomoak, kanpoko eraginik gabeak) — ikuspegi teologikoa (oreka bermatu).
  • Afrikako ikerlanetan oinarritzen da.

Ekarpenak: sinboloak (errealitate politiko eta kulturalak adierazten dituzte), oreka ekologikoa eta oinarri teorikoak jarri izana.

Ikuspegi prozesuala

Politika prozesu bat da (ez une zehatz batekoa). Politikak prozesu publikoak ditu eta helburu publikoak lortzeko boterearen kudeaketa aztertzen du.

Elementuak: espazio fisikoa (eremua, gunea), boterea eta botere-motak (publikoa/pribatua, indarkeria/kontzentsua), zilegitasuna nondik datorren (tradizioa, kultura publikoa, etekinak), babesa (jendea konbentzitzeagatik edo presioaren bidez), zilegitasun-iturrien aniztasuna.

Sistematika politiko afrikanoa eta helburuak

Helburuak: politika konparatuan ekarpena egitea eta antolaketa politikoaren oinarriak identifikatzea.

A talde (estatu primitiboak): botere/aginte zentralizatua; instituzio juridikoak; gorputz administratiboa.

Ezberdintasunak: erabaki politikoak eta ahaidetasuna (egitura administratiboa/ahaidetasuna); eskubideak eta betebeharrak (lurraldetasunaren arabera/ahaidetasunak erregulatuak); ingurune-baldintzak zentralizazioarekin lotuta.

Beste kontzeptu garrantzitsuak: konkisten teoria; instituzio politikoen oreka (leinu eta familia / estatuaren arteko oreka); gobernu bakarraren teoria (estruktura politikoa pertsonengandik banatuta ulertu behar da); kolonialismoaren eragina (gehienetan zeharkako gobernua; monigote edo agintari europearra); balore mistikoak eta kargu publikoen papera sakratua izan daiteke.

Norbanakoa politikaren arenean (El individuo en la arena política)

Ikuspegi prozesualean bi ikerketa ardatz daude: nazioko estatuen ikerketa eta norbanakoaren portaera politikoa.

Ekintzaren teoria: Weberrek sortua — norbanakoaren zentraltasuna azpimarratzen du. Helburua boterea eskuratu eta mantentzea da; horretarako estrategia manipulatiboak erabiltzen dira. Ekonomia neoklasikoaren teoria psikikoa politikara eramaten da (norbanakoak taldeetan daude eta hemen estrategia garatzen dute).

Gizarte psikodrama: Ekintzaren teoriaren aplikazioa Hego Afrikan; politika drama bat bezala ulertzen da — aktore sozialek boterea eskuratzeko borroka dute; taldean baino banakoetan zentratzen da azterketa.

Jokoaren teoria (ekintzaren teoriaren azpi-eredu): mafia eta antzeko egitura ikertu dira. Arauen existentzia eta gatazka-kudeaketa aztertu ohi dira.

Kokapena: gunean/eremua. Egitura politikoko elementuak: sariak, talde-motak (azpitaldeak), lidergoa, lehiak eta epaileak. Talde politikoak: trinkoak (etekin baterako), transakzionalak (materialak), burokratikoak eta moralak.

Talde-estrukturen arteko harremanak menpekotasun-mailaren arabera sailkatzen dira: mugatua, harrapakaria, erabatekoa. Bitartekariak akulturazio prozesuan 'tradir' izan daitezke. Aldaketa politiko motak: errepikakorra, egokitze-aldaketa, erreboluzionarioa. Faktzioak: azpitaldeak. Sinbolismo politikoa garrantzitsua da politika ulertzeko garaian.

Erreligioa politikaren barruan (La religión en la política)

Politika historikoki sakratu gisa ulertzen zen; gaur egun ere politikan elementu sakratuak aurki ditzakegu. Erlijioa hiru modutan agertzen da politikaren testuinguruan:

  1. Erlijioaren papera eta erregimen politikoaren arteko lotura estua.
  2. Eliteak erlijioa erabiltzen du bere boterea legitimatze aldera.
  3. Erlijioak azpiegiturak, sinismenak eta tradizioak eskaintzen dituenean eliteek boterea mantentzen laguntzen die.

Errituak eta sinboloak politikan: sinboloek garrantzi handia dute politikan funtzionamendua ulertzeko.

Objetu berriak eta erritu politikoak (Nuevos objetivos, nuevos objetos)

Erritu politikoek bi funtzio nagusi dituzte: herriaren kohesioa eta agintarien kohesioa/adierazpena; boterearen berrespena ere adierazten dute.

Erritu modernoek hainbat faktore erabiltzen dituzte (mitinak, manifestazioak...): kokapena (keinuak), komunikabideak, antzinako politikaren eta egungo politikaren arteko aldeak.

Demokrazia eta Latinoamerika

Estatuetan kontzeptu nagusiak: garapena, azpigarapena (eskuineko ikuspegitik; helburua modernizazioa), modernizazioa, menpekotasunaren teoria (ezkerreko ikuspegitik).

1970eko hamarkadan diktadurak nagusitu ziren iraultzari ateak ixteko—Txile, Argentina, Brasil… 1980ko hamarkadan diktadurak erori ziren eta demokraziari buruzko korronte teorikoak gailendu ziren: trantsitologoak eta instituzionalistak.

1980ko hamarkadako egile eta ideia garrantzitsuak:

  • Lechner: 'Iraultzatik demokraziara' — instituzioen garrantzia. 'Estatu post-neoliberala' proposamena: libreak merkatuak sustatu, ongizate estatu berriak eta herritarren parte hartzea bermatu.
  • Garreton: hainbat obra eta artikulu; liberalismo politikotik demokraziaren definizioa eta aldagaiak (zuzenbide-estatua, botere banaketa, eskubide zibil eta demokratikoak).
  • O'Donnell: demokraziaren kontrasteak — demokrazia delegatiboa Hego Amerikan vs ordezkatzailea EBn.

Neoliberalak eta neosozialdemokratak

Neoliberalak (1990eko hamarkada): kapitalismo neoliberalaren eta merkatuaren nagusitasunaren aldeko diskurtsoak. Egileak: Krauze, Montaner, Vargas Llosa (ikuspegi anitz).

Neosozialdemokratak (1990etik aurrera): neoliberalismoaren krisiaren ondorioz sortu diren alde moderatuak; ongizate-estatuaren elementuak kapitalismoaren barruan defendatzen dituzte. Torres Rivas bezalakoak erreformismoaren alde agertu dira; demokraziaren elementu politiko eta sozialak uztartu beharko liratekeela proposatzen dute.

Pentsamendu kritikoa, kulturalistak eta postmodernoak

Pentsamendu kritikoa: antikapitalista; erreformak vs iraultzak bereizten dituzte. Neomarxisten artean Boron eta beste autoreek demokrazia ezin dela eremu politiko soil batean mugatu defendatzen dute; neoliberalismoaren porrota azpimarratzen dute.

Kulturalistak: kultura eta gutxiengoen eskubideak nabarmentzen dituzte; mugimendu indigena eta aniztasun etnikoaren aitortza aldarrikatzen dute (Bonfil, Macas, Barbero).

Postmodernoen artean modernitatearen krisia eta demokraziaren aldaketa proposatzen duten ikuspegiak agertu dira; deliberazioaren aldeko aldaketak proposatzen dira (Mires, Lanz).

Nazioak eta nazionalismoa

Perennialismoa: komunitate politikoa ezaugarri etno-kulturaletan oinarrituta dagoela dio; antzinatik datorrela uste du eta batasun nazionala balore zaharretan oinarritzen da.

Modernismoa: komunitate politikoa lurraldetasunean eta hiritarotasunean oinarrituta sortua dela defendatzen du; nazioa eliteek asmatu dutela alegia, masak menperatzeko.

Ikuspegi modernistak:

  • Gellner: nazionalismoa industrializazioaren eta modernitate-prozesuaren ondorioa da; estatuak funtsezko rola du nazioaren gorakadan.
  • Hobsbawm: 'Tradition and Invention' — tradizio asmatuen ideia; identitateen eraikuntza instituzionala azpimarratzen du.
  • Benedict Anderson: 'Imagined Communities' — nazioak komunitate irudimenezkoak direla; inprenta eta komunikabideek, baita kapitalismoak ere, parte hartu dute komunitate nazional berrien sorreran.

Modernistetarekiko kritikak eta alternatibak: Clifford Geertz (primordialismoa) nazionalismoan atxikimendu arrazional eta emozionalak azpimarratzen ditu; Anthony Smith (etnosinbolismoa) etnizitatearen eta sinbolismoaren garrantzia integratzen du.

Globalizazioa

Isidoro Moreno: Antropologiak hartu ditzakeen hiru jarrera: onarpena, erdibidea eta hegoko antropologiaren garapena (egungo menpekotasun-estruktura zalantzan jarriz).

García Canclini: 'La globalización imaginada' — jende askok globalizatua sentitzen dela uste du baina ez dela beti egiazkoa; globalizazioaren prozesu historikoa modu desberdinetan ulertzen da.

Bere sailkapenari dagokionez hiru kontzeptu erabiltzen ditu:

  • Internalizazioa: XV. mendeko Amerikako konkista eta kolonizazioarekin lotuta; garai honetan produktuen gehiengoa bertan ekoizten zen eta aduana-sistema zorrotzak zeuden. Merkantilismoa (kapitalismoaren hasiera protekzionistarekin).
  • Transnazionalizazioa: XX. mendearen hasieran agertzen da; multinazional/transnazionalen sorrera (petrolioa, autoak...). Enpresek hainbat herrialdetan kokalekua izaten dute.
  • Globalizazioa: aurreko bi prozesuen ondorioa; kapitalismo neoliberalaren hasiera eta iraultza teknologikoa funtsezko elementu bezala. Ondorioak: ekonomia globalagoa, pertsonen mugikortasun soziala igo, produktu sinboliko globalak sortu dira. Homogenizazioa eta fragmentalizazioaren arteko tentsioa dago.

García Canclinik azpimarratzen du ezin dela ikuspegi ekonomiko bakarrean geratu; faktore kultural, politiko eta teknologiak ere kontuan hartu behar direla. Globalizazioak errealitatea fragmentatzen duela uste du eta hori arazo garrantzitsua dela azaltzen du.

Entradas relacionadas: