Politika, Estatua eta Gizarte Ereduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,52 KB
1. Animalia Politikoa
Animalia politikoak gara. Politikak gure bizitzeko modu sozialaren bi alderdi definitzen ditu:
- Gure egunerokotasunean betetzen ditugun ekintza oro politikoak dira.
- Politika deritzo boterea lortzea, mantentzea eta hura interes orokorreko helburuak lortzeko erabiltzea oinarri duen jarduerari.
Bi dimentsio hauek aztertzen ditu Zientzia Politikoak, diziplina erabilgarria baita.
1.1. Gizartearen Jatorri Naturala
Gizakia soziala dela baieztatu dute filosofo askok. Hitzaren bidez, gizakiok negoziatu eta egitura sozialetan antolatzen gara, eta egitura hauek gure identitatea eratzen dute. Aristotelesen arabera, gizartearen helburua ondo bizitzea da.
Zoriontasun hori lortzeko zailtasunak daude, gizartean aniztasuna (klase sozialak) existitzen delako; politikaren funtzioa desberdintasun horiek konpontzea litzateke.
1.2. Zer dira Boterea eta Autoritatea?
Gizartea boterearen bidez antolatzen da, eta hau ulertzeko bi alderdi daude:
- Batetik, banakoen eta taldeko ekintzak mugatzeko ahalmen gisa ulertzen dugu.
- Bestetik, besteekiko abantaila egoera gisa (Irakasleak ikasleekiko).
Boterea hiru modu hauetan gauzatzen da:
- Indarra: Agindua betetzen ez duenarentzat mehatxua inplikatzen du.
- Eragina: Konbentzitu egiten du boterearen helburuak lortzeko.
- Autoritatea: Boterearen mendeko pertsonen aldetik errekonozimendua izatea.
Autoritatea Max Weber autoreak landutako kontzeptu bat da. Haren iritziz, autoritatearen funtsezko elementua legitimotasuna da: agindua betetzen dutenek agindua eman duenari aitortza bat zor diote. Hiru autoritate mota bereizten ditu:
- Autoritate tradizionala: Aztura eta ohituretan oinarritzen da, tradizioetan; zenbat denbora egon diren indarrean, halakoak horren arabera onartzen dira. Politika kontserbadoreak bultzatu ohi ditu.
- Autoritate karismatikoa: Lider bat mirestea eta txalotzea eragiten du, haren ezaugarri bikainengatik eta politikaren inguruan duen etorkizun-senagatik.
- Autoritate arrazionala: Lortu nahi den helburua erdiesteko bitarteko egokienak erabiltzen ditu eta lege bihurtzen ditu; gero, herriaren subiranotasuna kontuan hartzen duen prozesu baten bidez onartzen dira lege horiek.
Estatua subiranoa da: boterea, justizia-kodea eta indarkeriaren monopolioa ditu. Autoritate legitimoa behar du eta lege bidez eskubideak eta betebeharrak antolatzen ditu, zuzenbide-estatu bihurtuz.
2. Gizarte Hitzarmenaren Teoriak
Gizarte-hitzarmena XVI. mendetik aurrera filosofo modernoek gizartea geure burua antolatzeko adostutako hitzarmen baten fruitu gisa ikusten dute, beraz, naturazko egoera hipotetiko batean oinarritzen dira, gobernu mota ezberdinak garatzeko.
Naturazko Egoera | Gizarte-Hitzarmen Mota | Estatu-Eredua | |
Hobbes | Maltzurrak gara, ezin dugu biziraupena bermatu. | Eskubide guztiak Estatuari uztea segurtasunaren truke. | Erregimen absolutista. |
Locke | Eskubide naturalak ditugu: bizitza, askatasuna, jabetza. | Mendekurako eskubidea uztea babes juridikoaren eta askatasunaren truke. | Sistema parlamentarioa botere-banaketarekin. |
Rousseau | Zintzoak gara. Luxuak eta jabetza pribatuak usteltzen gaituzte. | Interes indibidualari uko egin, kolektiboaren mesedetan: berdintasunari heldu. | Demokrazia: herriaren subiranotasuna eta nahimen orokorra. |
2.1. Hobbes: Hitzarmen Absolutista
Filosofo hau Gerra Zibilean bizi izan zen, eta horrek bere lana asko markatu zuen. Naturazko egoera: Indartsuenak irabazteko legea da nagusi. Berekoiak gara izatez.
Egoera hau ikusita, arrazoimenak gizarte-hitzarmen bat bilatzera bultzatzen gaitu. Helburuak: bakea, biziraupena eta segurtasuna. Subirano baten eskuetan jarri behar gara, hauek lortzeko. Estatu eredua: Erregeak edo erreginak botere osoa du (monarkia absolutua). Horrek esan nahi du bera dela agintzen duena eta legeak ezartzen dituena. Ordena soziala mantentzeko, herritarrek beren eskubideak monarkari ematen dizkiote.
2.2. Locke: Askatasunentzako Hitzarmena
Lockek absolutismoaren aurka borrokatu zuen. Askatasun indibiduala eta gizakiak bere geroa eraikitzeko duen ahalmena babestu zituen.
Naturazko egoera: Eskubideak ditugu; bizitzarena, askatasunarena eta jabetza pribatuarena. Naturazko egoera ez da segurua, beraz, eskubide hauek bermatzeko sistema parlamentario bat ezartzen da, legeak ezin baitira arbitrarioak izan. Estatu eredua: Sistema parlamentarioa. Legearen inperioaren mende dago Estatua. Estatuak eskubideak babesten ez baditu, herriak matxinatu egin dezake. Hori ez gertatzeko, botere banaketa proposatzen du autoreak: botere legegilea, exekutiboa eta federatiboa. (Botere banaketa Montesquieuk hobetu egin zuen, gaur egungo gobernua honetan oinarritzen da: botere exekutiboa, legegilea eta judiziala).
2.3. Rousseau: Herriaren Hitzarmena
Autoreak zalantzan jartzen du naturazko egoerako zailtasun hori. Naturazko egoera: Gizakia ez da maltzurra izatez, bere biziraupena bilatzen du ingurukoekin batera, maitasunaren eta elkarrekikotasunaren bidez. Arazoa zibilizazioarekin heltzen da, jabetza pribatuak sortzen baitu: luxua, berekoikeria eta gutizia. Estatu eredua: Zuzeneko demokrazia (estatu txikietan soilik funtzionatzen du). Kideen arteko berdintasuna bilatu behar da, horretarako herritarrak beren eskubideei uko egin behar diete, interes orokor baten mesedetan, nahimen orokorra lortzeko.
3. Estatu Ereduak eta Ideologiak
3.1. Estatu Liberala: Liberalismoa eta Askatasuna
Estatu liberala: askatasun indibidualekiko errespetua defendatzen duena da, jarduera ekonomikoa askatasunez gauzatzeko eskubidea, Estatuaren esku-hartzerik gabe.
Mill eta Smith bezalako autoreek estatu liberala babestu zuten: askatasuna indibidualtasunean datza, eta gobernu egokia demokratikoa da, parte-hartzailea eta jabetza pribatua errespetatzen duena.
Adam Smithek azterketa ekonomikoa egiten du, Estatuak zergatik ez duen ekonomia erregulatu behar azalduz. Teoria horri Esku Ikusezina deritzo. Zertan oinarritzen da?
- Ekonomia eskaintza eta eskariaren artean erregulatzen da, produktuen prezioa honetan oinarrituz. Batzuetan garestiago egongo da produktu berdina, eta besteetan berriz, merkeago. Horregatik, estatu minimo bat egon behar da, ekonomia bere kabuz erregulatzen baita.
3.2. Estatu Soziala: Sozialismoa eta Berdintasuna
Estatu sozialista Karl Marx eta Friedrich Engelsek garaturiko teoria bat da. Beraien ustez gizarte kapitalista bidegabea da, desberdintasunean oinarritzen delako. Horren zergati nagusia jabetza pribatua da.
Gizarteetan egitura ekonomikoa dago, askotan esplotazioan oinarritua. Hori ideologiaz eta legez osatutako gainegitura batek justifikatzen du, klase nagusiaren boterea mantentzeko.
Alienazio kontzeptuak ere laguntzen du zapalkuntza horretan (Adibidez, erlijioa).
Historian zehar klase borroka egon da, jabetza dutenen eta ezer ez dutenen artean. Konponbidea komunismoa da, jabetza pribaturik ez dagoelako. Hala ere, horra iristeko prozesu bat behar da, klase kontzientziaren bidez.
Proletarioen Diktadura | Estatu Sozialista | Gizarte Komunista |
Proletarioek denbora batez Estatua kontrolatzean datza (burgesiaren diktadurari kontrajartzen zaio). | Jabetza pribatu mota oro desagertzen da, produkzio-bideak kolektibo bihurtuz. | Ez dago jabetza pribaturik, eta, horrekin, esplotazio-harremanak eta Estatua desagertzen dira, gizarte berdinzale eta perfektu batean. |
3.3. Estaturik Gabeko Gizartea: Anarkismoa
Anarkismoak uste du gizakia berez ona dela, eta botereak hondatzen duela. Komunitate autogestionatuetan oinarritzen da, askatasuna, elkarlaguntza eta produkzioaren banaketa sustatuz.
3.4. Totalitarismoa: Estatuaren Indarkeria
Totalitarismoa estatu-kolpe baten bidez hasten da. Kolpe hori emateko manipulazioa edo indarra erabiltzen da. Totalitarismoak forma ezberdinak hartzen ditu: faxistak (nazismoa, frankismoa...) edo komunistak (estalinismoa, maoismoa...).
Botere guztia lider batengan oinarritzen da, indarkeria eta bizitza zibilaren militarizazioa goresten da, askatasun zibilak ezereztu egiten dira, ongi goren baten alde.
4. Demokrazia eta Haren Erronkak
Demokraziaren helburu nagusia gure askatasun indibiduala mantentzea eta elkarren berdintasuna eraikitzea da. Hauek dira definitzen dituen ezaugarriak:
- Sufragio unibertsala eta ordezkaritza karguetara heltzeko aukera berdina.
- Zuzenbide-estatua: Botere banaketari (Montesquieu) eta Gobernua legeen menpe egoteari esker, herritarrek berme juridikoak eta berdintasuna dituzte.
- Estatu soziala (ongizate estatua): Zerbitzu publiko onak ditu, banatze-justizia aplikatzeko eta gutxiengoen babesa eta segurtasun soziala bermatzeko.
Aniztasuna defendatzen da demokrazian. Hori gauzatzeko, nahitaez gizarte zibila sortu behar da gure artean. Hau da, askotariko elkarte eta erakunde sozialek osatutako egitura soziala sustatu behar da.