Polilaborantza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,28 KB
1. Nekazaritzarako, abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Espainia hezean
Iberiar penintsularen iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen ditu. Bertako ingurune fisikoak erliebe gorabeheratsua du. Urte osoan klima ozeaniko euritsu da nagusi.
A. Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu:
- Biztanleria, tradizioz oso ugaria izan dena, gaur egun urria eta zahartua da. Populatze nagusia sakabanatu tartekatua da.
- Ustiategiak minifundistak dira. Nekazariek lursail txikiak dituzte.
- Lurzoruaren erabilera nagusiak abeltzaintzara bideratzen dira.
B. Nekazaritzak azalera txikia hartzen du.
Lehorreko nekazaritza da, prezipitazioak oso erregularrak direlako.
- Iraganean polilaborantza egiten zen. Barazkiak eta frutak lantzen ziren baratze txikietan, etxeen ondoan, familiak kontsumitzeko eta artoa, patata, fruta-arbolak eta mahatsondoa
- Kalitate txarragoa zuten lurretan garagarra edo oloa lantzen zen, eta familiaren ekonomia osatzeko abereak hazten ziren.
- Gaur egun, nekazaritza baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzetan espezializatu da.
C. Abeltzaintza nekazaritza-jarduerarik garrantzitsuena da.
Galizian familia-ustiategi txikia eta ertaina dira nagusi. Bizkaiko itsasoaren fatxadan, ustiategiak tamainari eta ekipamenduei dagokienez modernizatu dira, baina ustiategi txikietan abeltzaintza ere oso hedatuta dago.
Behi-aziendak dira nagusi. Haragirako behiak txahalak ekoiztera bideratzen dira eta esnerako behiak esnea eta eratorriak ekoiztera.
D.Baso-ustiapena beste jarduera garrantzitsu bat da. Altzariaren industriara edo paper-orea lortzera bideratzen da.