Polifonia eta Errenazimentuaren musika: historia eta teknika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

Polifonia: definizioa eta etimologia

Polifonia aldi bereko ahots batzuen kantua da. Etimologiari dagokionez, grekotik dator: poli ("batzuk") eta tonos ("ahotzak"). VIII. mendean (800. urte inguruan) hasi zen garrantzia ematen.

Organuma

Organuma: doinu gregorriar bati bigarren ahots bat gehitzen dion forma da.

Bi aldi nagusi: Ars Antiqua eta Ars Nova

Bi aldi bereizten dira: Ars Antiqua eta Ars Nova.

Ars Antiqua

Ars Antiqua XII. eta XIII. mendeak barne hartzen dituen aldian, forma polifoniko berriak sortu ziren, eta horietan aldaketa garrantzitsua egin zen.

Motetea

Motetea: bi edo hiru ahotseko forma polifonikoa da: ahots guztiek letra desberdinak kantatzen dituzte eta erritmo desberdinak dituzte.

Ars Nova

Ars Nova: kantatzeko modu berri hori gizaki gotikoaren adierazpena da; gizaki horrek hiriko gizartearen sorrera bizi izan zuen, eta musikan elementu berri batzuk bilatzen zituen.

Errenazimentuko musika: teknikak

Errenazimentuko musika egiteko teknika nagusiak izan ziren:

  • Imitaziozko kontrapuntua
  • Cantus firmus izenekoa
  • Bariazioaren teknika

Polifoniako eskolak eta hedatzea

Polifoniako eskolak: polifonia Belgikan eta Holandan hasi zen loratzen. Handik Europa osora hedatu zen; musikagileak Europako gorte eta elizetan egiten zuten lan. Eskualde horretako musikagile nagusiak bi izan ziren: Guillaume Dufay eta Josquin Desprez.

Italia: musikaren berpizkundea

Italian musikaren berpizkundea XV. mendean hasi zen Giovanni Pierluigi da Palestrinarekin.

Espainia

Espainia: Errenazimentuko musikak garrantzi handia izan zuen Espainian. Garai hau Espainiako musikaren Urrezko Aroa izan zen, eta Europako musikaren gailurrenetako bat.

Espainian Errenazimentuan egindako musikan espiritu erlijiosoa nagusitu zen. Errenazimentuko ezaugarriak: musika erlijiosoa latinezkoa eta kontrapuntistikoa da; musika profanoa gaztelaniazkoa eta bertikala da. Musika testuari lotuta dago eta modu sutsuan adierazten du testu hori.

Cristóbal de Morales eta Tomás Luis de Victoria.

Koral protestantea eta Ingalaterra

Koral protestantea: Alemaniako musika ere oso lotuta zegoen erlijotasunera, baina beste modu batekoa zen, protestantea. Luteroren iritziz, teologiaren atzean musika zen munduko gauzarik garrantzitsuena; horrek koral musika forma sortu zuen.

Ingalaterran musikagilerik aipagarriena William Byrd izan zen.

Madrigala

Madrigalen ezaugarriak: gortean kantatzen da; musikak testua deskribatu eta imitatu nahi du.

Espainiako kantu profanoa eta formak

Espainiako errenazimenduko kantu profanoa eta bere formak:

  • Erromantzea: Espainiako antzinako erromantzeen gaiei buruzko forma polifonikoa da.
  • Gabon-kanta: honek ere jatorri errikoi profanoa dauka.
  • Entsalada: genero polifoniko profanoa da.

Musika instrumentala Errenazimentuan

Musika instrumentala Errenazimentuan: Errenazimentua kantu polifonikoaren garaia da batik bat; garai horretan musika instrumentala bereizten hasi zen eta, horren ondorioz, gauzak adierazteko formak sortu ziren.

Errenazimenduko dantzak

Errenazimenduko dantza nagusiak: Pabana eta Gailarda. Folia: dantza azkar eta energetiko honen jatorria Portugal edo Espainian bilatu behar da.

Entradas relacionadas: