Poesia epikoa eta antzerkia klasikoa (Homero eta tragedia)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,73 KB
Poesia epikoa
Poesia epikoa: herrien lehen literatura lan idatzia, grekoen literaturan (Homero: Iliada eta Odisea) eta latindar literaturan (Tito Livio, Odisea).
Ezaugarriak
- Transmizioa: poema epikoak ahoz igorri; rapsodak eta aedoak arduradunak.
- Gaiak: legendarioak, mitologikoak.
- Testu formuladunak: formula eta esamolde errepikakorrak.
- Formulek funtzio bikoitza: poema gogoratzeko laguntza eta entzulearen arreta ez galtzea.
Homero (k.a. IX–VII mendeak)
Homero: errealitatea eta kondaira nahasten ditu; jaioterria ez da aurkitu; poeta ibiltaria izan zitekeen.
Iliada
- Akilesek borroka utzi eta bere dendara erretiratu zen.
- Akilesen lagun Patroklok bere armak jantzi eta guduan parte hartu zuen; Hektorrek Patroklo hil zuen; Akiles borrokara itzuli eta Hektor hil zuen, Patrokloren mendekua eginda.
- Ezaugarriak: gai nagusia Akilesen haserrea; VIII. mendearen inguruan idatzia; hexametro daktilikoz osatua; 24 rapsodatan banatuta; formula epikoak erabili (epitetoak).
Odisea
- Ulisesen Itakara itzultzeko bidea Troiako gudua amaitzean.
- Ulisesen jauregian bere emaztea senar bila dagoen bitartean, bere seme Telemakok aitaren arrastoren bat bilatzen saiatu zen.
- Ulisesek hainbat abentura bizi izan zituen.
- Ezaugarriak: gai nagusia Ulisesen abenturak Itakara heldu arte; in media res hasten da; VII. mendearen inguruan idatzia; hexametro daktilikoz osatua; 24 rapsodatan banatuta; formula epikoak erabili (epitetoak).
Hesiodo (k.a. VII mendea)
Hesiodo: elezaharrak eta legeak ondo ezagutu zituen; munduen ordenaz eta nekazaritza lanen nekeaz aritu zen.
- Teogonia: greziarren elezahar nagusiak bilduz, antzinako tradizioak jasotzen ditu.
- Lanak eta egunak: lana eta justizia goratzeko helburu moralak eta aginduak bilduz.
Dramatikoa
Tragedia eta komedia: antzerkiaren sorlekua Grezia; bi aldaera: tragedia eta komedia. Gai eta pertsonai asko mendebaldeko antzerki klasikotik hartuak; antzezlanak Dionisos jainkoaren ospakizunen inguruan antolatu ziren.
Antzokia
Ikusleak harmaila-zirkulu erdietan eseri ohi ziren (theatron). Orkestra izeneko zirkulu batean koroa kokatzen zuten, eta atzean oihalezko denda modukoa (eszenatokia) zegoen; bertatik sartu eta irten ziren aktoreak. Proskeion (eszenaurrekoa) ia 3 metro ingurukoa zen, eta Parodosak (alboko sarrerak) zeuden.
Antzerkia: festa
Dionisiako jai herrikoienak eta ospetsuenak ziren; lan dramatikoak antzeztu eta Atenasko hamar arkontek hautatu ohi zituzten lehiaketan parte hartuko zutenak. Antzezleak hiru gizon ziren, eta jantziak mozorro eta ikusgarriak ziren.
Tragedia
V. mendearen azken hiru laurdenetan hiru pertsonaia garrantzitsu izan ziren tragedian: Eskilo, Sofokles eta Euripides.
Ezaugarriak
Mito eta tradizioetatik hartu ohi ziren gaiak; seriotasuna eta transzendentzia nabarmentzen dira.
Egileak
Eskilo (k.a. 525)
- Lanak: Orestia (inportanteena), Pertsiarrak (benetako gertaera eta osagai mitologikoa), Zazpiak Tebasen aurka.
- Pertsonaiak: poema epiko eta elezaharretako heroiak erabiltzen ditu.
- Estiloa: karaktere kopurua handitu zuen (2 pertsonaia gehiago jarri zituen); Sofoklesek behartutako 3. pertsonaia ere onartu zuen.
Sofokles
Sofokles arrakasta handiko tragikoa izan zen; Plutarkok esan zuen idazlea 28 urte zituela arrakasta eskuratu zuenean.
- Lanak: Edipo errege (historian zehar inportanteena), Edipo Kolonon, Antigona (Ediporen alabaren istorioa).
- Pertsonaiak: pertsona bezala eta ez jainko bezala aurkezten ditu.
- Estiloa: tragediaren ibilbidea trinkoagoa eta aberatsagoa bihurtu zuen.
Euripides (k.a. 484–480?)
- Lanak: Medea (Jason eta argonauten istorioarekin lotuta), Hekuba (Troiako gerrarekin lotuta), Troiatarrak (Troiako gaiarekin lotuta).
- Pertsonaiak: gizakiak mitikotik eta errealitatetik hurbilago erakusten ditu; Sofoklesek gertakariak hurbildu zituen, eta Euripidesen obretan pertsonaiak garaiko Atenasen bizi ziren gizon-emakumeen antzekoak dira.
- Estiloa: zorrotza eta erretorikoa; antzerkia hurbildu zuen, eta gai erlijioso edo teologikoek eguneroko filosofiari lekua utzi zioten.