Pneumatika: Aire Konprimituaren Teknologia eta Osagaiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Zer da Pneumatika?

Lan erabilgarria lortzeko aire konprimituaren erabileraren azterketa egiten duen teknologiaren atala da pneumatika. Itxita dagoen ontziko airearen kontra indarra egiten badugu, barruko airea konprimitu egiten da eta ontziaren hormen kontra presioa egiten du. Benetako sistema pneumatikoetan, zilindro pneumatikoak erabiltzen dira mugimendua sortzeko.

Abantailak eta Desabantailak

  • Abantailak: Mugimendu konplexuak egin behar dituzten makinak diseinatzea nahiko erraza da.
  • Desabantailak: Sistema hauek zaratatsuagoak dira.

Zirkuitu Pneumatikoaren Osagaiak

Zirkuitu pneumatikoaren lehen atala beti aire konprimituaren sorrera da.

Aire-konpresorea

Motor elektrikoak edo barne-errekuntzako motorrak eragindako aire-ponpa bat da; bere eginkizuna presiozko airea sortzea da. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Pistoidun konpresoreak
  • Paladun konpresoreak

Sistemaren Elementu Osagarriak

  • Metagailua edo aire-biltegia: Konpresoreak sortutako aire konprimitua bertan metatzen da.
  • Presostatea: Bere eginkizuna aire-biltegiaren barruan egon behar duen presioa mantentzea da.
  • Segurtasun-balbula: Barruko presioa altuegia denean zabaltzen da, aireak kanpora ihes egin dezan.
  • Erreguladorea edo presioa erregulatzeko balbula: Zirkuitura bidaltzen den presioa kontrolatzea ahalbidetzen du. Presioa neurtzen duen gailua manometroa da.
  • Iragazkia: Hartutako aireak daramatzan partikulak zirkuituan sar ez daitezen erabiltzen da.
  • Manometrodun presio-erreguladorea: Instalatutako zirkuituko adarraren lan-presioa aukeratzea ahalbidetzen du.
  • Lubrifikatzeko gailua: Olio tanta txikiak txertatzen ditu zirkuituan.

Hoditeria eta Konexioak

Konpresoretik abiatuta, mota biko hoditeria erabiltzen da: bata zurruna (gehienetan metalezkoa) eta bestea malgua (plastikozkoa). Hodi horiek elkarrekin lotzeko erabiltzen den pieza konektorea edo errakorea da.

Eragingailuak eta Balbulak

Eragingailu Pneumatikoak

Aire konprimituaren energia lan mekanikoan eraldatzen duten zirkuitu pneumatikoen osagaiak dira:

  • Efektu bakuneko zilindroa: Gehien erabiltzen diren eragingailuak dira; ezaugarri nagusia aire-sarrera bakarra daukala da.
  • Motor pneumatikoa: Mugimendu birakaria ematen du. Motor pneumatiko mota desberdinen artean erabiliena paladun motorra da.

Balbula Pneumatikoak

Aire konprimituaren igarotzea kontrolatzen duten osagaiak dira; ohikoenak balbula banatzaileak dira. Balbulak eragiteko modu desberdinak daude: eragite pneumatikoa, mekanikoa edo elektrikoa.

Entradas relacionadas: