Plauto eta Virgilio: Erromatar Literaturako Bi Erreferente Nagusiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Plauto: Erromatar Komediaren Aita

Plautoren lanak Erdi Aroan berriz estimatzen hasi ziren, eta testu hauek arlo kultuan nahiko esanguratsuak izatera heldu ziren. XVI. mendean, ikasleek Plautoren lanak antzezten zituzten Oxfordeko Unibertsitatean.

Plautoren Bertso Motak

Plautoren lanetan bi bertso mota erabiltzen ziren gehienbat:

  • Ianbikoa (U_)
  • Trokaikoa (_U)

Shakespeare eta Plauto: Contaminatio

Shakespearek Plautoren Menekmoak lanetik oinarrituta, “contaminatio” delakoa egin zuen, adibidez, bikien istorioan. Plautoren eta Shakespeareren lanetan eszena asko antzekoak dira, eta zenbait ia berdinak, baina Shakespearek bere ukitu pertsonala ematen die.

Plautoren Lan Nagusiak

  • Astoena: Diruari buruzkoa. Gizon batek dirua irabazten du eta emazteak gordetzen du. Aitak dirua kendu nahi dio bere seme festazaleari emateko.
  • Merkataria: Aitak semeari esklabo bat erosten dio, bere emazteak neskame bat izateko. Aldiz, semeak neskame hori kendu nahi dio emazteari beretzat izateko.
  • Anfitrion: Kopiatuena izan da. Kantu mitologikoa da. Zeusek begiz jo du emakume bat, baina emakumea ezkonduta dago.
  • Menekmo biak: Bi bikien istorioa kontatzen da.
  • Soldadu harroputza: Ez du argumentu oso landua.
  • Saskia: Komediarik estimagarriena da, argumentu korapilatsua dauka.
  • Estiko
  • Pertsiarra
  • Epidiko
  • Kartagotar Gaztea
  • Aulularia

Virgilio: Erromatar Poesiaren Gailurra

Virgilio erromatar poeta izan zen, literaturaren historiako poeta handienetako bat. Batez ere, Eneida obra epikoaren egilea izateagatik da ezaguna. Nekazari aberatsen semea zen, eta oso gizon ikasia. Mantua, Cremona, Milan, Erroma eta Napolin egin zituen ikasketak.

Erromako politikan parte hartu ez bazuen ere, oso harreman estuak izan zituen garai hartako gizon aipagarrienekin, Oktavio eta A. Polionekin esaterako, eta arteen babesle handienetakoa izan zen Mezenas ministroaren babesa ere izan zuen. Bizitzako azken hamar urteak Eneida lantzen eman zituen, eta poemetan aipatzen ziren Greziako eta Asia Txikiko tokiak ezagutzera egindako bidaiatik itzultzean, gaixoturik, hil zen.

Virgilioren Obra Nagusiak

  • Bukolikoak (42-37): Artzain giroko hamar eglogen bilduma, hexametrotan idatzia, eta Teokritoren ereduaren eraginpean egina. Liburu honek oso ospe handia eman zion, eta ohorezko tokia Mezenasen babespeko literatura giroan.
  • Georgikak (36-29): Poema didaktikoa lau liburutan, nekazaritza, abere hazkuntza eta erlezaintzaz. Liburuak, Mezenasen aholkuz egina, gerra zibilak amaituta jendea lurra lantzera bultzatzea zuen helburu.
  • Eneida: Literaturaren historiako poema luze eta handienetako bat. Virgiliok bere bizitza osoa eman zuen lan hau idazten.

Virgilioren Eragina

Virgilioren obraren eragina handia izan da literaturaren historian, ez bakarrik erromatarren garaian baita ondoren ere, Danterengandik aurrera, eta Berpizkundearen garaian bereziki.

Entradas relacionadas: