Plauto: Komedia Erromatarraren Maisua eta Paliata Generoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,59 KB
Plauto: Bizitza eta Lana
Plauto K.a. 254an jaio zen. Oso garrantzitsua izan da geroko antzezpen lanetan. Esklabo bat izan omen zen, eta ez zen erromatarra. Fama handikoa eta eragin handikoa izan zen. 2 komedia mota landu zituen: Greziarrei imitatua (paliata) eta latindarra (togatua) (desberdinak ziren janzkeran eta abar).
Merkataritza kontuetan aritu zen, antzokiak eginez, arotza eta antzezle konpainia baten partaide ere izan zen. Hau tradizio bat zen, baina logikoa ere bazen, idazle izateko antzezleen mundua ezagutu behar zelako.
100 lan baino gehiago egin zituen, eta horietatik 21 nahiko ondo kontserbatu dira (ez dago bat ere osorik). Hala ere, tradizio nahiko pobrea izan zuen, eta ez ziren kopia asko egin. Gehien ezagutzen duguna komedia paliata da.
Bere lanetako pertsonaiek ikus-entzuleekin lotura berezia zuten; hauen antzekoak ziren, maila ertaineko burgesak, adibidez.
Gai Ardatzak
- Orduko gizartearen ohiturak.
- Amodioa, dirua, bizitzaren gorabeherak.
- Aita-semeen artekoak.
- Nagusi-morroi artekoak.
- Gizon-emakume harremanak.
Gai hauek elkarrizketan oinarritzen ziren, eta tentsio bat behar zuten garatzeko (normalean botere arazoak ziren).
Alboko Gaiak
- Jainkoak: Komedietan ez zuten garrantzi handirik, Anfitrion lanean izan ezik. Jainkoak normalean aipatzen ziren ohitura bat zegoelako.
- Gerra: Pertsonaiek honi buruz hitz egingo dute, bertatik bueltatu direlako edo honi esker zerbait galdu dutelako. Ezin zen saihestu gerra aipatzea.
Egituraketa eta Baliabideak
Contaminatio
Beste norbaiten edo tradizioak zekartzan gauzak hartu eta norberaren lanera gehitzea (adibidez: egitura, pertsonaiak, argumentuak...). Kutsadura deitzen den idazte sistema hau antzinako literatura klasikoan erabiltzen zen, gaur egun ere bai. Komediagile hauek greziar komediatik hartzen zuten inspirazioa. Contaminatio egiten zuten konposaketa bat aurreko lan bat edo gehiago erabiliz.
Fartsa
Honen kutsua ere nabaria da. Komizitatea eta barrea sorrarazteko exagerazio asko daude. Horregatik gutxietsi izan da, barrea bilatzen duela dirudielako, literaturari garrantzia kenduz, eta ez dutelako errealitatea eskaintzen.
Prologoaren Humorea
Oro har, hitzaurrea da. Aktore nagusi batek egiten duen monologo bati buruzkoa da. Elkarrizketa hasi baino lehen, pertsonaia bat azaltzen da, hausnarketa bat egiten hasten da, publikoa zirikatzen du eta ideiak azaltzen ditu. Komizitatearen atal garrantzitsua da eta nahiko luzea izaten da. Zertaz hitz egingo duen azaltzen du.
Greziar Pertsonai-Tipoak (Stock Characters)
Plautok ez zituen asmatzen, Menandrorengandik jasotzen zituen:
- Jaun diruzalea
- Zekena
- Pikaroa
- Esklabo zaharra
Agertokia (Eszenatokia)
Greziar agertokiak harrizkoak ziren, orografia zainduz, handiak, orkestadunak... Antzoki hauek ez ziren ohikoak Erroman, eta gutxiago Plautoren garaian. Ez ziren oso antzeztoki handiak, gradarik gabekoak. Dakigunez, eszenatokietan bi ate zeuden, ez zegoen orkestrarik, eta publikoa antzezleetatik oso gertu zegoen.
Pertsonaiak
Teofrastoren pertsonaietan oinarrituta zeuden:
- Esklabo edo morroi azkarra
- Agure lizuna edo zekena
- Gazte bizizalea edo festazalea
- Soldadu harroputza
- Bizkarroia
Emakumezko Pertsonaiak
- Virgo: Neska ederra, gaztearen maitalea eta agurearen helburua.
- Lena: Prostitutak, bihotz onekoak edo alaiak.
- Ancilla: Neskamea.
- Matrona: Prostituta etxea gestionatzen duena.
Bigarren mailakoek (sukaldaria, bankaria) izena zuten. Hirugarren mailakoek ez zuten izenik.
Hizkera eta Estiloa
Plauto ez zen hizkuntza estilo bakar bati lotzen, baliabide guztiak erabiltzen zituen. Arkaismoak eta neologismoak ere erabiltzen zituen. Hitz jokoak komizitatea bilatzeko erabiltzen zituen (askotan izenetan egoten ziren, izen esanguratsu eta barregarriak).
Baliabide Erretoriko Nagusiak
- Antibologia: Zentzu bikoitza erabiltzea, askotan erabiltzen zena.
- Parodia: Egoera batzuei buelta komikoa ematea.
- Aliterazioa: Soinu edo hots errepikapenak.
- Anagnorisis: Ezagutza (epikan ere erabiltzen zena).
- Imbroglio: Hari bat baino gehiago egotea eta korapilatzea; publikoak hari guztiak ezagutzen ditu, baina pertsonaiek ez.