Platonen Metafisika eta Ezagutzaren Teoria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB
Platonen Metafisika
Denok dakigu zer den karratu bat, baina grafikoki irudikatu beharko bagenu, ezinezkoa izango litzateke zehatz-mehatz marraztea. Gure gogoan poligono perfektua irudikatzen dugu; horixe da definitzen duen esentzia. Nola da posible guk esentzia hori ezagutzea? Hura argitzeko, errealitatea bi eremutan bereiztea da: episteme (ideien mundua) eta doxa (gauzen mundua). Heraklitoren ideiak jarraituz, mugimendua etengabekoa da. Horrek bi munduren existentzia ondorioztatzera eraman zuen Platon.
Ideien Mundua (Episteme)
Mundu adigarria da, adimenez ezagutzen duguna. Akatsik gabekoa da, ideiak perfektuak, unibertsalak eta aldaezinak baitira, infinituak eta inmaterialak.
Gauzen Mundua (Doxa)
Mundu sentigarria da, zentzumenen bidez hautematen dugun mundua. Dena aldakorra da. Faltsua eta inperfektua da, materiaz osatua dagoelako.
Platonek, horrela, metafisika dualista baten alde egiten du.
Bi Munduen Arteko Harremana
Mundua betierekoa da. Hasieran, kosmosa materia kaotiko, inperfektu eta formarik gabea zen, eta hor agertu zen Demiurgoa.
Gauzen mundua Demiurgoak sortu zuen: adimen ordenatzaile jainkotarra da, baina ez da Jainko sortzailea. Materiari forma emanez, sentipenezko munduko gauzak agertuko dira. Materia akatsduna denez gero, ideien munduko kopia inperfektuak izango dira.
Giza arimak ideien munduan bizi zirelako sortu zen sentipenezko mundua. Arimek huts egiten dutenean, doxara erortzen dira, bertan garbitzeko.
Platonek kosmosaren ikuspegi teleologikoa dauka: ideien mundua ahalik eta hobekien imitatzea.
Partizipazioaren bidez imitatzen dituzte; izan ere, gauza bati dagokion ideia, gauza horren esentzia baita.
Partizipazioaren teoriak ideiak gauzak baino garrantzitsuagoak eta lehenagokoak direla dio.
Ideien Arteko Harremana eta Hierarkia
Ideiek prozesu dialektikoaren bidez harremanak ezartzen dituzte, egitura hierarkiko bat osatuz.
Guztien artetik, edertasuna, justizia eta antzeko ideiak ditu Platonek nagusitzat, eta horien guztien gainetik, Ongia. Ongia ezagutu eta ulertzen dugunean, prozesu dialektikoari amaiera emango diogu eta jakintsu edo filosofo bilakatuko gara.
Platonen Ezagutzaren Teoria
Subjektuaren eta objektuaren arteko harremana da. Bi maila ditugu: gauzei buruzko ezagutza eta ideiei buruzkoa. Arrazoimenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da. Horretarako hiru maila daude:
- Ezjakintasuna: pertsona harroaren egoera.
- Gauzei buruzko ezagutza: iritzia (doxa). Iritziaren barruan bi ezagutza maila daude: irudimena (eikasia) eta sinesmena (pistis).
- Ideiei buruzko ezagutza: zientzia (episteme). Zientziaren barruan bi ezagutza maila daude: arrazoimena (dianoia), matematikari dagokiona, eta adimena (noesis), dialektikari dagokiona.
Behetik goranzko bidean heziera aurkitzen dugu. Dialektika goranzko bidea da, elkarrizketaren bitartez zientziaren printzipioak eskuratzean datza. Jakintzarik gorena Dialektika da:
- Arrazoimen hutsaren bidez ideien arteko lotura uler dezakegu.
- Arimaren bidez sentipenezko mundutik ideien mundua ezagutzera iritsiko gara.
- Arima askatzeko eta gobernuak bidezkoak izan daitezen ezinbestekoa da ezagutza mota hau.
Platonen ustez, jaiotzetik ideiak ezagutzen ditugu (innatismoa), arima ideiekin aurre-existitu baitzen. Ideiak berreskuratzeko bidea oroitzapena da (anamnesis). Gutxi batzuk lortuko dute jakintza mailarik gorenera iristea, filosofoek, metodo induktiboaren bidez.