Platonen justizia eta Ongiaren Ideia — zoriontasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,89 KB
Laburpena
Laburtu: Platonen justiziari buruzko ikuskeran legeek denon zoriontasuna bilatu nahi zuten eta hiri orekatu eta harmoniko bat sortu nahi zuten. Haiek uste zuten gobernariak ez dutela boterea nahi izan behar; boterea bilatzen duena ez da gobernari egokia. Legeak ez du banakako zoriontasuna nahi, baizik eta hiri osoaren zoriontasuna. Horretarako beharrezkoa da elkarbizitza eta komunitatearen ongia bermatzea. Gizarte edo estatu bat zuzena izango da bakoitzak bere zeregina ondo betetzen duenean.
Zoriontasunaren definizioa
Zoriontasuna: Zoriontasuna plazeretan desberdina izan daiteke: bizitza plazerrez betea izan daiteke baina sakon huts eta zorigaiztokoa, eta alderantziz, zoriontsu izan daiteke plazerrez disfrutatu gabe. Etimologikoki, hitzaren adierak 'daimon'-etik hartu dezake oinarria: barruko daimon edo izpiritu sakon pertsonalari eta norberaren zentzutasunari egiten dio erreferentzia, baita testuinguru sozialari ere. Zoriontsu izateko eta zuzen jokatzeko, Ongiaren Ideia ezagutu behar dugu. Lehenik eta behin, zuzen jokatzeko ondoa eta gaizkia bereizten jakin behar da; eta zoriontsu izateko, zer den zoriona eta nola lortu behar den jakin behar da.
- 1. Ongiaren Ideia ezagutzea
- 2. On eta gaizkia bereizten ikastea
- 3. Zoriona nola lortu jakitea
Estatuaren batasuna eta eredua
Estatuaren batasuna: Platonen ustez, estatu ideala edo eredua aristokrazia da, bertan jakintsuek edo onenek gobernatzen baitute. Agintarien botere-jardunak okerrera egiten duenean, estatuaren bidea gaiztotu edo bihurritzen da eta honako estatu hauek sortzen dira:
Estatu mota degeneratuak
- Timokrazia (ohorearen gobernua): Gobernariek ondasunak eta kapitala izan behar dute; gobernu honetan ohorea funtsezkoa da.
- Oligarkia (gutxi batzuek gobernatzen duten sistema): Boterea gutxi batzuek dute. Gobernariak dirudunak izaten dira; aristokraziaren forma degeneratua da, gizarte-eliteak botere politikoa kontrolatzen duelarik.
- Tirania (tirano baten gobernua): Botere absolutua agintari bakar batek dauka; indarrez gobernatzen du, askotan estatu-kolpe baten bidez.
- Demokrazia (herritarren gobernua): Herritarren parte-hartzean oinarritzen da. Baina Platonen iritziz, gobernari bat aukeratu daiteke prestatuta ez egon arren; hortaz, ezjakinari ez zaio hiriaren agintea eman behar.
Jakintsu-gobernariak (filosofoak)
Jakintsu-gobernariak edo filosofoak: Filosofoek izan ziren gobernari idealak; gobernatzen zuten pertsonak jakintsuak ziren — zentzudun, filosofo edo onenen artean aukeratutakoak. Haien lana zen giza kontuak hobetzea, haiek ikasketak baitzituzten. Agintari izan behar zuten ezagutzagatik, hau da, ezagutza gorena zutenez.
Estatu zuzena
Estatu zuzena: Platonek demokraziaren akatsak zuzendu nahi zituen. Ongiaren Ideiaren printzipioa ona da edozein gizakirentzat, azken batean gizakien zoriontasuna lortzeko; baina, ongia ezagutu arren, bakoitzak aukeratzen du zuzen jokatu edo ez. Platonen ustez ondo gobernatu zezaketen bakarrak filosofoak ziren — Ongiaren Ideia ezagutzen zuten bakarrak. Alde batetik, bat nator Platonen ideiarekin: zoriontsu izateko eta zuzen jokatzeko Ongiaren Ideia ezagutu behar da. Lehenik eta behin, zuzen jokatzeko ondoa eta gaizkia bereizten jakin behar da. Eta zoriontsu izateko, zoriona nola lortu eta hura zer den jakin behar da.
Eguneroko ikuspegia
Bestalde, egunerokoan ikus dezakegun moduan, ez duzu Ongiaren Ideia ezagutu behar zoriontsu izateko; bakoitzak bere Ongiaren Ideia du. Beste gauza bat da zuzen jokatzea. Horra lapurren eta hiltzaileen adibidea: euren eginak direla-eta zoriontsu bizi daitezke, nahiz eta zuzen ez jokatu.