Platonen Ideien Teoria eta Proposamen Politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB

Platonen Ideien Teoria (Interpretazio Ontologikoa)

Ideien esanahia (ontologikoa perfektua eta logikoa), ideien ezaugarriak eta ideien hierarkizazioa.

Esanahi Ontologikoa

Ideiak izate gorena eta errealitate perfektua adierazten ditu.

  1. Ontologikoki esentzia adierazten du: ezinbesteko ezaugarriak zerbait esateko. Ideiek beti adierazten dute mundu fisikoko ezaugarri substantziala.
  2. Ontologikoki kausa adierazgarria adierazten du: mundu sentsibleko edozein gauza neurri batean mimetikoa da, eta era berean mezesikoa.
  3. Ontologikoki helburua adierazten du: edozein objektuk ideia imitatzen du.

Esanahi Logikoa

Ideiek adierazten dute kontzeptu unibertsala espezie horretako ezinbesteko ezaugarriak adieraziz. Izate perfektua, benetakoa agertuko da, interpretazio epistemologikoan ideiek egia adierazten dute. Parmenidesen izatearen ezaugarriak: aldakortasuneza, akats bakoa eta sortu gabekoa izatea.

Ideien Hierarkizazioa

Ideien munduan betidanik egindako ideiak, lehentasun baten arabera kokatuz; ideia gorena Ongiaren ideia izanik. Berarengandik beste ideia guztiak joera izango dute beregana hurbiltzeko. Ongiaren ideiak beste ideiekin erlazio transzendentala du. Agazon idearen ostean ideia etiko eta estetikoak kokatuko dira, ondoren eduki matematikoak.

Platonen Proposamen Politikoa: Aristokrazia

Platonek izandako esperientzia politikoak Atenasen zein Sirakusan eta bere maisu Sokratesen heriotzak bere estatu idealaren bilakaeran eragina izango dute. Platonentzat gizakia izatea eta hiritar izatea gauza bera da eta politikan baliogarria. Horrela etikan arimaren zatien arteko harmonia beharrezkoa da izaki justua edo zuzena izateko. Komunitatearen ideal gorena ezartzeko Platonek ondorengo baldintzak jarriko ditu: zuzentasuna, antolakuntza eredu tiranikoa ez du onartzen. Platonek arimaren zatiak banatu ditu.

Hiru Mailak

  1. Goi maila: estatuaren zati arrazionala (logosa) eta arrazionaltasunarekin loturik dago. Agintariak daude eta ezin ondasunak pilatu.
  2. Erdi maila: estatuaren zati haserrekorra. Gaitasun fisikoak eta moralekin loturik. Gizarte defentsa haren zeregina. Ondasunak debekatuta.
  3. Behe maila: bizi premiekin eta gorputzaren oinarrizko beharrizanekin loturik.

Gobernu Ereduak (Platonen Kritika)

  • Timokrazia: ohoredun gobernua esan nahi du. Platonek ez du onartzen, pasioak gobernatzen dute eta ez arrazoiak, ohorea eta ondasunak helburu.
  • Oligarkia: gutxiengoen gobernua, plutokratikoa da, hau da, aberatsen gobernua. Helburua ondasunak metatzea eta ez herritarrak gobernatzea.
  • Tirania: gobernatzeko era nazkagarria da, demagogo baten gobernua da. Helburu bakarra agintea izatea eta iraun, eta edozein erditik kentzeko prest.
  • Demokrazia: Platonek ez onartu, bere maisu Sokratesen heriotza zigorra epaimahai demokratikoaren bitartez izan zen, horrez gain jaiotzez familia oligarkikoa betekoa zen.

Aristokrazia: Gobernu Eredu Eredugarria

Ez da nobleziaren gobernua, bai onenen gobernua, hau da, adituen filosofoen gobernua. Jakintsuenak eta altruistenak gobernatu eta gizarte klaseren oreka lortzen da.

Entradas relacionadas: