Platonen ideiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB
IDEIEN TEORIA BI MUNDUAK Testuak erakusten duen bikoiztasuna sentimenek hauteman dezaketen errealitatea eta errealitate sumaezina; aldakorra eta aldaezina, alegia) dualismo platoniko erradikalaren eredua da.
IDEIAK ZER DIREN Sokratesen unibertsalak. Sokratesen ustetan, zientziak beharrezkoa, aldaezina eta unibertsala izan behar bazuen, Platonek era honetako jakintzak objektu egokia behar zuela uste zuen Baina, mundu honetako objektuak aldagarriak, kontingenteak eta konkretuak dira. Platonen ideiak. Ideiak ez dira kontzeptuak bezalako adimenaren edukiak, hauen korrelato objektiboak baizik,Ez dute lekurik betetzen zentzu fisikoan. Ideien ezaugarriak -Parmenidesen izatearen ezaugarriak dauzkate-Mundu sentikorrean aurkitzen diren gauza guztien ereduak dira Mundu honetan dauden objektuak ideien errealitatea islatzen duten heinean existitzen direla esan dezakegu. - Mundu sentikorrean nonahi suma daitekeen aniztasunak gauza askok ideia batetan gradu desberdinetan parte har dezaketela; eta antzek, gauza askok ideia berean parte hartzean dute zergatia. Hori oro Ideiak objektuen esentzia direlako ulertzen da. -Mundu sentikor eta ulergarriaren artean bi batasun mota daude: a/Parte hartzearen bidez, mundu sentikorrean dauden gauzek Ideietan parte hartzen dute. B/Eredu etikoaren bidez Erosengatik gertatzen da hau Eros Ideietarako bide goranzkoa da;
MUNDU SENTIKORRA ZER DEN. Gure sentimenek hautematen duten errealitatea da. Errealitate hori aldagarria da. Alde batetik Ideiak eta, bestetik, materia bazeuden ere, ez ziratekeen inoiz harremanetan berez jarriko.
DEMIURGOANor den. Demiurgoaren existentzia "Timeo" elkarrizketan justifikatzen da. Izenak arkitekto edo egilea esan nahi du. Ideien menpe dago, baina jainko guztien gainetik. Erabat pozik dago, Zergatik eta nola sortu zuen mundua. Oso ona eta bekaitzik gabekoa izanez, Ongia zabaldu eta komunikatu nahi izan zuen. Orduan, materia bere egoera zaharretik atera zuen Ideiak eredutzat hartuz, eskultoreak modeloaren irudia marmolean islatzen duen modura. Horrela, anabasa primitibotik kosmos ikusgarria sortu zuen. Zergatik da mundu hau inperfektua? Munduaren inperfekzioa ez Demiurgoan, baizik eta materian datza. Materia ez litzateke Ideiak imitatzeko euskarri egokia.
EZAGUTZAREN TEORIA- EZAGUTZAREN OBJEKTUABakarrik egonkorraren zientzia egon daiteke. Pertzepzioaren objektuak mugimendu iraunkorrean daude (orain zuria dena gero beltza izan liteke) eta, horrengatik, ezin da beti eta egoera guztietan baliagarria den definiziorik eman. Ez dago sentsazioren zientziarik egiterik., badago mugimenduak eragiten ez duen zerbait: gauzen esentzia, Esentzia unibertsala Ideiak lirateke Platonen iritziz. Ezaqutzaren teoria objektibista eta intuiziozkoa
1. Objektibista. Herri grekoak bazuen kanporatzeko joera. Joera horrek subjektua ahaztera eta kanpoko gauzetan zentratzera eramaten zuen. Objektuari garrantzi gehiena ematen zaionean sortzen da. Hori da Platonek 2. Intuiziozkoa. Objetibismoak intuizionismoa eskatzen du, ezagutza abstraktiboak (kontzeptuak sortzen dituen prozesuak) subjektuari garrantzi handiena ematen baitio. Intuizionismoa, bestalde, grekoek ezagutza bere maila guztietan ikusmenaren eredua jarraituz adierazteko zeukaten joerarekin bat dator, eta ikusmenaren ezagutza intuiziozkoa dugu, zalantzarik gabe.