Platonen Heziketa eta Politika: Estatu Ideala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,48 KB
HEZIKETA
Platonen heziketa filosofikoak bi helburu nagusi ditu:
- Formakuntza orokorra: Ezagutza maila gorenera iristea, gobernuaz arduratuko diren filosofoak heziz.
- Praktikara eramatea: Filosofiaz jabeturik, ikasitakoa praktikara eramanez, gobernua zuzenduz.
Heziketak bide luzea du, horregatik hiru fase bereizten ditu:
Heziketaren Hiru Faseak
- Jaiotzetik 20 urte bete arteko heziketa: Zentzumenarekin lotutako gaiak lantzen dira. Hurrengo mailara pasatzen ez dena, zaindaria izango da.
- 20-30 urte bitarteko heziketa: Bertan astronomia landuko dute eta filosofoak hezitzea da helburua. Hurrengo mailara pasatzen ez direnak zaindarien buru izango dira.
- 30-50 urte bitarteko heziketa: Dialektika prozesua du oinarri, elkarrizketaren artea da. Helburua, ideia gorenera iristea da, eta hau lortzen dutenak, gobernariak izango dira. 50 urte betetzean, 5 urtez beste filosofoen menpe egon behar dute, ikasitakoa praktikan jartzeko. Filosofoek beteko dute paper hau.
Ekoizleek ez dute heziketarik jasotzen, beren helburua lana delako, eta ez ezagutza gorena eskuratzea. Beraz, filosofoak ideiekin bat gobernatzean, eta gizarte estamentuek beren funtzioak betetzean, gizakia zoriontsua izango da, lehenik gizarte mailan eta gero bizitza pribatuan.
POLITIKA
Sistema aristokratikoan oinarritzen da (adimenaren bertutea dutenek, jakintsuenek, zuzentzen dute). Ongia zer den ezagutzen dutenak daude gobernuaren buruan: filosofoak. Modu honetan, justizia gauzatuko da.
Gizartearen Hiru Estamentuak
Gizartea 3 estamentutan antolatzen da:
- Gobernariak (Filosofoak): Arima arrazionala nagusitzen zaie. Ezin dute familia propiorik izan, ezta aberasteko aukerarik ere. Beren eginkizuna gizarte justua antolatzea da, eredu unibertsalarekin bat gobernatuz.
- Zaindariak (Soldaduak): Suminezko arima nagusitzen zaie. Beren eginkizuna estatua etsaiengandik babestea da, beren bertutea indarra izanik. Ezin dute familia propiorik eduki eta ezin dira aberastu.
- Ekoizleak (Herri xehea): Arima grinatsua nagusitzen zaie eta beraien bertutea neurritasuna da. Hauek jasotzen dituzten zergei esker beste estamentuak mantentzen dira. Hauek aberastu daitezke eta familia eduki dezakete.
Bakoitzak bere lanaz arduratu behar du; horrela harmonia lortuko da, justiziari eta zuzentasunari bidea emanez.
Platonen Sistema Politikoen Sailkapena
Platonek beste sistema politikoei buruz hau esaten zuen:
- Aristokrazia: Estatu perfektua, adimenaren bertutea dutenek zuzentzen dute.
- Timokrazia: Odol onekoak dira buru. Ekoizleen aurka egiteko elkartzen dira gobernari eta zaindariak.
- Oligarkia: Aberastasun irrikak bultzatzen du. Aberatsak dira buru, beraz, bere ingurukoen aberastasuna du helburu eta pobreak esplotatuak izaten dira.
- Demokrazia: Pobreak aberatsen kontra agertzen direnean sortzen da. Herriaren gobernua da, baina honek gehiegizko askatasuna dakar.
- Tirania: Gehiegizko liberalismoak bultzatzen du. Bakar batek dauka boterea, eta horri diktadura esaten zion. Legea albo batera utzita gobernatzen dute.