Platonen gizarte ideala: Zoriontasuna eta justizia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
Platonen ikuspegia: Zoriontasun soziala
Alde batetik, Platonekin bat egiten dut zoriontasuna ulertzeko gizarte osoa kontuan hartu behar dela dioenean. Hau da, legeak ezin du izan helburu talde jakin bat bakarrik zoriontsu izatea, beste batzuk alde batera utzita. Gorputz baten antzekoa izanik, herritar guztiak kontuan hartzea ezinbestekoa dela esango nuke. Izan ere, nahikoa da talde batek hutsegitea gizarte osoak ondorio negatiboak pairatzeko. Hortaz, Platoni arrazoia ematen diot: bakoitzak bere "gaitasun naturalak" lantzen baditu, norbanakoak hobeto sentituko lirateke, eta gizartean oreka eta zoriontasuna lortuko lirateke. Adibidez, nire herrialdean gerran ez gauden arren, dauden herrialdeei laguntza eman behar zaie, eta ez ezikusiarena egin. Hortaz, zoriontasuna ezin da pertsonaren eskalan neurtu, gizartearen eskalan baizik.
Platonen ikuspegiaren arazoak
Platonen ikuspegiaren arabera jokatzen bada, ordea, hainbat arazorekin egin dezakegu topo:
Arima taldeen banaketa desorekatua
Lehenik, arima talde guztietan dauden pertsona kopurua modu parekatu eta orekatu batean ordenatuta ez bagoaz, gizarteko hainbat gauzen garapena edo ekoizpena oztopatu dezake.
Norgehiagoka eta askatasun eza
Halaber, pertsonen arteko norgehiagoka edo gatazka ugariren eragile izan daiteke, hierarkiak eta askatasun ezak eraginda.
Hezkuntza arrazionalaren kritika
Azkenik, arima arrazionala dutenek hezkuntza berezi bat jaso behar dutela defendatzen zuen Platonek. Izan ere, beraien eginkizuna urte askoz isolaturik kontzeptu eta ideia guztiak ezagutzen jardun behar zutela esaten zuen. Hala ere, hori ez da metodorik egokiena arrazionalki jokatzen ikasteko; izan ere, esperientzia baita gakoa. Hau azterketen kasuan islatzen da: asko ikasi arren eta gaiarekiko ezagutza handia izan arren, eredu jakin hori inoiz praktikan jarri ez baduzu, seguruenik zaila irudituko zaizu.
Ondorioa eta nire ikuspegia
Ondorioz, Platonek gizarte ordenatu baten bidez zuzentasuna lortzeko bidea proposatzen duen arren, nire ustez, garrantzitsua da nabarmentzea estatua zuzena izatea ez dela soilik ordena mantentzea, baizik eta gizarteak bertutetsua (ahalik eta perfektuena) izatea, hiritarren bizi-kalitate ona eta zoriontsua bultzatuz. Platonen gizarte ideala hierarkikoki banatuta dagoenez, askatasuna kendu dezake, eta bakoitza bere funtzio zehatzera mugatu.
Ikuspegi zabalago baten beharra
Bestalde, aipatu behar da kasu batzuetan gizartearen alde jokatu dezakeela joera honek, honela arima bakoitzak bere lanean hobetuko baitu, emaitza eta ondorio hobeak sortuz; hala nola, lege zehatzagoak, segurtasun handiagoa, zerbitzu erabilgarriak... Gainera, aniztasuna eta garapen pertsonala murrizten ditu. Horregatik, ikuspegi zabalago bat erakargarriagoa iruditzen zait. Estatuak, hain zuzen ere, herritarren bertuteak garatzeko eta bizitza ona bideratzeko aukerak eskaini behar ditu, ezarritako rolak kontuan hartu gabe.