Platonen Filosofia Praktikoa: Etika eta Politika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,73 KB
PLATONEN FILOSOFIA PRAKTIKOA
Filosofia praktikoa gure jokabideaz diharduen filosofiaren atala da, gure ekintzez aritzen dena. Horregatik, bere baitan Etika eta Politika hartzen ditu. Etika norberaren erabakiaz eta jokaeraz arduratzen da, ongia eta gaizkia aztertuz. Bigarrena, aldiz, gizartearen ongizateaz arduratzen da, baina Platonentzat hau dena aztertu baino lehen, gizakia bera aztertzea garrantzitsua da.
Gizakia: Antropologia
Platonentzat gizakia arima + gorputza + lotura akzidentala da. Arimaren izaera materiagabea eta espirituala da.
Arima Motak
- Arima grinatsua: Sabelaldean kokatzen da, eta bere zeregina gure bulkadak erregulatzea da, arautzea. Etikarekiko, neurritasuna du bertute, grinak moteltzeko.
- Suminezko arima/sentimenduak: Sentimendu hauek erregulatzea da bere lana. Etikarekiko sendotasuna du bertute, zailtasunak gainditzeko.
- Arima arrazionala: Buruan dago, gaitasun intelektuala du, eta zuhurtasuna du bertute.
Platonentzat, arima arrazionala zen garrantzitsuena, besteak kontrolatzeko gai baita, eta hilezkorra baita; beste biak, aldiz, gorputzaren menpe baitaude.
Etika
Ongia Lortzeko Zereginak
Platonentzat ongia egoteko zeregin batzuk daude:
- Adimenaren garapena.
- Aretea edo garapen morala lortzea.
Beraz, jakinduria lortzeko, filosofia jorratu behar da, dialektikaren bidez Ongiaren ideia lortu arte.
Gizabanakoen Aretea eta Bertutea
Aretea bikaintasunarekin lotzen da. Hoberenak direnak, gainera, eredugarriak bihurtzen dira besteentzat. Baina bikaintasun guztiak ez dira besteak mendean hartzeko ikasi behar, baizik eta nork bere burua menderatzeko. Aretea arimen hiru zatien arteko harmonia da Platonentzat, eta hiru arimak kontrolatuak egotean, ongi jokatzeaz gain, justu jokatzen dugu; hau da, justizia nagusitzen da.
Aretea eta Hezkuntza
Gizakiaren bikaintasuna ez da erraz lortzen, ezta ausazko kontua ere, baizik eta landu behar den zerbait da. Lanketa hau, hezkuntza publikoa da Platonentzat, hiritar guztiek aukera berdinak izateko eta haien talentuaren arabera garatzeko.
Beraz, jakintsuak izateko gorputzean oreka lortu behar dugu, ahalegin fisiko eta intelektualaren arteko orekaren bidez.
PLATONEN TEORIA POLITIKOA
Justizia Komunitatearen Ideala
Bai Platonentzat eta bai Aristotelesentzat, politika eta etika gauza bera ziren, gure jokaerek (etika) gizartean (politika) eragin zuzena baitzuten. Gaur egun egin dugun bereizketa, gizartea indibidualista (Rousseauren eskutik) delako gertatu da, guregan besterik pentsatzen ez dugulako, eta pentsatzen dugu horrek besteengan ez duela eraginik sortzen. Baina hau guztiz okerra da, indibidualismoak itsutu baikaitu.
Komunitate Ideala: Justizia
Bere kezka nagusia hau zen: nola hobetu hiritarrak, justizia nagusi den hiri batean.
- Justiziari buruzko ideia argi izatea.
- Politikari buruzko ikusmolde tiranikoa gainditzea.
- Herritarrak heztea.
- Boterera herritar burutsuenak eta onenak iristea.
- Estatua herritar bakoitzaren isla izatea.
Estatuaren Antolakuntza
Estatuaren antolakuntza arimaren hiru zatien islada da:
- Gobernaria: Lehenengo postuan gobernaria egongo da, arima arrazionala duena baita. Zeregin nagusia legeak egitea izango da, eta honetarako, filosofoa izan behar da, hirian justizia ezartzeko gai den bakarra izango delako.
- Militarrak: Bigarren postua izango dute, estatua kanpo erasoetatik babesten baitute, eta arimaren zati haserrekorrari dagokie. Hauek gorputza eta arima landu behar dituzte lanean, ezin baitute gobernariek bezala ondasunik metatu.
- Herri xehea: Herri xeheak azken postua du, nekazariek, eskulangileek eta merkatariek osatzen dutena. Bizi guztia lanean dihardute, eta hauek arima grinatsuaren zati dira, hauen bertutea neurritasuna izanik.
Erregimen Politikoak
- Aristokrazia: Erregimenik perfektuena da, adimena delako nagusi estatu hartan, errege edo goi mailako gizonen bidez, hau da, ikasien bidez.
- Timokrazia: Pasioak dira nagusi, ondasunak metatzea gobernu mota honetan, eta ez arrazoimena. Militarrak izan ohi dira nagusi, eta hauen ordezkariek behe mailako herritarrak zapaltzen dituzte.
- Oligarkia: Bertan talde zehatz eta itxi batzuk daude agintean, normalean dirudunak. Bi hiri mota sortzen dira: aberatsena eta pobreena.
- Demokrazia: Erregimen hau, Platonen ustez, pobreak garaitzean sortzen da.
- Tirania: Diktadura moduko bat izango zen, hiritarrak agintariaren esklabu izango ziren.