Platonen Filosofia: Ideien Teoria, Ontologia, Epistemologia eta Politika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,5 KB

Platon (K.a. 427-347)

Biografia eta Garaia

  • Atenaseko familia aberats eta aristokratiko batean jaio zen. Atenas Espartaren kontrako gerran murgilduta zegoen, eta, Periklesekin urrezko garaia bizi izan bazuen ere, beherakada sakonean erortzen hasi zen. Platonen familia demokraziaren kontra eta Espartaren alde agertu zen.
  • K.a. 407an, hogei urte zituela, Sokrates ezagutu zuen. Garai horretan (K.a. 404. urtearen inguruan), Espartak demokrazia kendu eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zuten polis-ean. Platon, familiakoak eta Sokrates bezala, ez zen demokrazia zalea, eta egoera berriaren aurrean baikor agertu zen.
  • Hogeita hamar Tiranoen gobernuaren metodoak eta ekintza beldurgarriek laster aldendu zuten Platon haiengandik.
  • Sokratesen heriotzak eragin handia izan zuen Platonengan. Politika aktiboa alde batera utzi, eta filosofiara dedikatzeko erabakia hartu zuen, baina politikaz kezkatzeari ez zion utzi.
  • Sirakusan (Sizilia) bere ideia politikoak martxan jartzeko ahaleginak egin zituen.
  • Eskola sortu zuen Atenasen: Akademia. Era guztietako gaiak ikasten ziren, betiere filosofiari garrantzia berezia emanez, etorkizuneko gobernariak prestatzeko asmoz.
  • Beste bi bidaia egin zituen Siziliara. Agintean zegoen tiranoa filosofo bihurtzea eta haren ideia politikoak praktikan jartzea izan zen bidaia horien helburua. Baina saio haiek ez zuten arrakastarik izan.

Platonen Lanak

  • Platonen obraren garrantzia ez da filosofikoa soilik, oso balio literario handia baitu.
  • Dialogo moduan idatzi zituen. Guztietako protagonista nagusia Sokrates da, beste solaskide batekin edo batzuekin hizketan.
  • Hasierako dialogoetan azaltzen den filosofia Sokratesena da. Aurrerago, Platonen ekarpena gero eta handiagoa da.
  • Platonen pentsamenduak jasandako eboluzioa ikusten da dialogoetan. Sortzen zitzaizkion kezkei eta zalantzei aurre egiten zien, ezkutatu beharrean.
  • Eragin Intelektualak:
    • Platonen pentsamenduan eragina dute, gehienbat, Heraklitok errealitate sentikorrari buruz duen jarrerak, Parmenidesen ikerketek izatearen inguruan eta pitagorikoen hausnarketa matematikoek.
    • Sokratesen jarduera filosofikoa.
    • Sofistikaren pentsamendua. Sofisten kontra.

Ideien Teoria (Platonen Ontologia)

  • Parmenidesengandik datorren gai batekin topo egin zuen: izatearen eta ez-izatearen arazoarekin:
    • Batetik, adimenak aurkitzen duena, izatea: bat, aldaezina, betierekoa, perfektua.
    • Bestetik, zentzumenek jasotzen dutena: askotarikoa, aldakorra, hilkorra, akastuna.
  • Gauzen izatearen eza (perfekzio-eza) begi-bistakoa da. Baina horretaz ohartu ahal izateko, izatea ezagutu behar da nolabait.
  • Baina, nondik ateratzen da errealitate perfektu horien ezagutza?
  • Platonek bi errealitate-maila bereizten ditu:

Errealitate Adigarria

Ideien Teoria (2)

  • Errealitate sentigarria: zentzumenen bidez hautematen den errealitate materiala, etengabeko aldaketa eta mugimenduan dagoena. Mundu sentigarria izaki naturalen eta euren irudien mundua da.
  • Errealitate adigarria: arrazoimenaren bidez hauteman daitekeen mundua; errealitate ideala betiko, iraunkor eta geldia da, eta ezin hauteman daiteke zentzumenen bidez. Ideien mundua.
  • Platon errealitatearen azalpen dualistan oinarritu zen: ideiak/gauzak. Hori da Platonen bi maila ontologikoak (existentzia edo errealitate-maila) bereiztearen oinarria: ideiak eta gauzak bereizita daude, ez daude maila berean, bakoitza mundu diferente batean baizik: ideien mundua eta gauzen mundua.

Ideiak/Gauzak

Platonen Epistemologia

  • Benetako jakinduria ideiak ezagutzea dela, ez gauzak ezagutzea.
  • Zer bide edota gaitasun erabili behar du gizakiak ideiak ezagutzeko?
  • Fedro dialogoan mito baten bidez azaltzen du Platonek ezagutzaren teoria: haragitu ondoren, gauzak ikusteak, entzuteak, usaintzeak eta abarrek ideia haien oroimena ekartzen diote arimari: anamnesia.
  • Hortaz, ezagutzea oroitzea baino ez da. Ezagutza geure barruan daramagu, jatorriz.
  • Gizakiak nahikoa du bere barruan bilatzea, mundu materialari buruzko eta norberari buruzko informazioa ematen diguten zentzumenei jaramonik egin gabe.
  • Metodo egokia aurkitu behar da: dialektika.

Dialektika

  • Platonek, Sokratesen eraginez, dialektikan aurkitu zuen metodoa. Dialektikaren bidez, norberaren barruko ezagutzak aurrera egingo du, ideiaz ideia, sinpleenetatik gorenenetara, ongiaren ideia, denetan handiena, ezagutu arte.
  • Lehenengo esanahia: gizabanako desberdinen arteko dialogoa edo eztabaida. Edota: nork bere buruari egin diezazkiokeen galderak, eta galdera horiei norberak erantzunak bilatu, eta, horrela, ideien arteko ordena eta era guztietako erlazioak aurkitzea.
  • Bigarren esanahia: Platonek matematikaren bidea beherantz doan bidea dela dio; dialektikarena, berriz, gorantz doa.
  • Ideiak eskailera baten maila progresibotzat hartuz, gorantz egin; ideietatik hasi eta goreneraino iritsi arte: ongiraino.
  • Behin ongiaren ideia ezagutu ondoren, beherantz joango da (adimena), ideia guztien arteko loturak ondo zehaztuz; eta, era horretan, ideien munduari buruzko erabateko jakinduria lortzen da.
  • Egia ideia da

Gauzen Ideiak, Ongiaren Ideia, Ideia Moralak

Ontologia

  • Platonek lerro baten bidez azaltzen du errealitatearen konplexutasuna:
  • Gauzen Mundua / Ideien Mundua
  • Iritzia (Doxa) / Ulermena (Nous)

Arimaren Kontzepzio Platonikoa

  • Pitagorikoen eraginez, arimaren hilezkortasunean sinesten du: gorputza besterik ez da hiltzen.
  • Gorputza da arima ideietatik urrun mantentzen duen espetxea. Arimaren helburu nagusia gorputzetik askatzea da.
  • Arimak hiru joera ditu:
    • Irritsezko alderdia
    • Alderdi suminkorra
    • Alderdi arrazionala
  • Atal bakoitzari bertute edo helburu etiko bat dagokio:

Arimaren Joera / Bertutea: Arrazionala / Jakinduria; Suminkorra / Adorea; Irritsezkoa / Apaltasuna

Arima (2)

  • Alderdi arrazionalari dagokio nagusitasuna. Horrek irritsezko alderdiaren joerak bere mende hartu behar ditu, alderdi suminkorraren adoreaz baliatuz.
  • Oreka hori lortzen duen arima benetan harmoniatsua eta justua izango da.
  • Horrela, bada, Platonek jakinduriarekin eta justiziarekin lotzen du jarrera zuzena. Jakinduriak gainerako bertute guztiak ekartzen ditu, eta ongia ezagutzeak jokabide zuzena dakar.
  • Gizakiak ongia bilatzen du; beraz, jakiten duenean zer den, ongi jokatuko du.

Polisaren Egitura

  • Arimaren ataletan eta horietako bakoitzaren bertuteetan oinarritu zuen Platonek.
  • Herritarrak hiru taldeetan banatu zituen: herri xehea, zaindariak eta gobernari-filosofoak.
  • Pertsona justua izateko baldintza arimaren atalen arteko oreka bada, estatua justua izateko ere ezinbestekoa da giza taldeen arteko oreka.
  • Estatuaren interesa gizabanakoen interesen gainetik dago.
  • Platonek dio ez dela herritar baten zoriona bilatu behar, guztiona baizik. Horrela lortuko da polisean harmonia eta justizia.
  • Giza Talde Bakoitzaren Ezaugarriak:

Herri xehea: ikasketetan trebetasun gutxien agertzen dutenek osatuko lukete talde edo klase hori. Mundu sentikorretik harantz joateko gaitasunik ez dutenek. Ekoizpen-prozesuetan integratu beharko lukete. Polisaren agintaritzan ez lukete parte hartzeko eskubiderik izango.

Zaindariak: lehen ikasketetan nabarmendu ondoren, gai predialektikoak (aritmetika, geometria, astronomia eta harmonia) ikasi, eta aurrera jarraitzeko gaitasunik ez dutenen artean aukeratuko lirateke. Estatuaren zaintzaren eta egonkortasunaren arduradunak izango lirateke.

Gobernari-filosofoak: ikasketetan azken mailaraino iristeko gaitasuna eta gogoa agertzen dutenak izango lirateke. Dialektikaren bidez, ongia eta justizia, eta beste ideia guztiak ezagutuko lituzketenez, polisean justiziaz eta edertasunez gobernatzeko gai izango lirateke. Polisaren agintea betebeharra izango litzateke. Zaindariek bezala, filosofoek ere ez lukete familia eta jabego pribatua izateko eskubiderik izango.

  • Arimaren atal bakoitzarekin egiten duen moduan, giza talde bakoitzari ere bertute bat egotzi zion.

Entradas relacionadas: