Platonen Filosofia: Ideiak, Ezagutza eta Gizarte Eredua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,78 KB
Platon (K.a. 427-347) Antzinako Greziako filosofo ospetsua izan zen. Bere Ideien Teorian, errealitatearen oinarria ideien munduan dagoela proposatu zuen, eta gure munduko objektu fisikoak ideia horien kopia hutsak direla. Gainera, gizarte idealaren eta arimaren hilezkortasunaren inguruko bere ikuspegiak oraindik ere eragin handia dute filosofian, etikan eta politikan.
Platonen Pentsamenduan Eraginak
Honako hauek izan zuten eragin handia Platonen pentsamenduan:
- Heraklito eta Parmenides: Ideien mundu ulergarria (izatea) eta mundu sentipenezkoa (bilakaeraren mundua) bereizi zituzten.
- Pitagorikoak eta Orfismoa (erlijioa): Arima hilezkorra dela sinetsi eta hau ideien mundu ulergarriarekin lotu zuten. Matematikaren garrantzia azpimarratu zuen, eta emakumeei beren tokia eman zien (ama pitagorikoa).
- Sokrates: Unibertsalismo epistemologiko morala hartu zuen, egia unibertsala helburu.
- Sofistak: Erlatibismoari, erretorikari eta egia desinteresatuari uko egin zien.
5.1 Dualismo Metafisikoa: Ideien Mundua
A. Justizia, Ideien Teoriaren Oinarri Gisa
Ideia: Aldaezina, betierekoa eta gizaki ororen pentsamendutik ikus daitekeena. Modu independentean existitzen dira, ez daude mundu fisikoan. Ideien mundua mundu ulergarria da; ideiak aniztasuna bateratzeko gai den gauza bakarra dira. Ideien teoriaren ondorioa mundua bikoiztuta geratzen dela da, eta horrek eusten dio dualismo ontologikoari.
B. Bi Munduak: Mundu Sentikorra eta Mundu Ulergarria
Dualismo ontologikoa bi mundu hauek osatzen dute:
- Mundu Sentikorra:
- Mundu fisikoa, zentzumenen bidez hautematen dena. Bilakaera, aniztasuna, aldaketa eta behin-behinekotasuna ditu ezaugarri.
- Mundu Ulergarria (Ideien Mundua):
- Egiazko mundua, arrazoimenaren bidez lortua. Inmateriala, betierekoa eta aldaezina da.
C. Haitzuloaren Mitoaren Alegoria
Platonen Haitzuloaren Mitoaren alegoria errealitatea eta ezagutza irudikatzeko balio du. Bertan, haitzulo batean kateaturik dauden pertsonak aurrean dituzten itzalak baino ez dituzte ikusten, benetako errealitatea ikusi gabe. Filosofia, berarentzat, haitzulotik irten eta eguzkiaren argira (egiazko ezagutzara) iristeko bidea da; hortaz, itzalen mundutik ihes egitea eta egia bilatzea adierazten du mito honek.
D. Ongiaren Ideia eta Ideien Hierarkia
Ideien munduan ideiak independenteak dira, baina harremanetan daude elkarren artean, harmonian bizi dira. Harremanek hierarkia bat dute:
- Ongiaren ideia: Honek argitzen ditu gainerako ideiak.
- Kontzeptu moralen ideiak.
- Ideia matematikoak.
- Objektu fisikoen ideiak.
5.2 Epistemologia: Ezagutzaren Bideak
A. Dialektika: Metodo Sokratikoa
Ideien mundurako sarbidea dialektikaren bidez lortzen da. Dialektikak bi zentzu ditu Platonen pentsamenduan:
- Galdera eta erantzun sorta bat egitean oinarritzen den metodologia. Egiazko ezagutza lortzea du helburu. Elkarrizketa sokratikoan oinarritzen da.
- Jakintzaren zientzia da, ezagutza-mailarik altuena. Ideietarako bide dialektikoa azaltzeko, lerroaren analogia asmatu zuen Platonek.
B. Lerroaren Analogia: Ezagutza Mailak
Ezagutza moduak adierazten ditu:
Doxa (Iritzia): Mundu Sentikorraren Ezagutza
Pertzepzio sentikorrean oinarritua, ezagutza mota mugatua eta partziala da:
- Eikasia: Ezagutza mailarik txikiena da, eta jatorrizkoen kopiak, itzalak, irudiak eta islak ditu aztergai.
- Pistis: Objektuen irudiei buruzko zentzumenen informazio engainagarrian oinarritzen da, egiazkoak eta gugandik kanpokoak direla sinetsarazten baitigute.
Episteme (Benetako Ezagutza): Mundu Ulergarriaren Ezagutza
Arrazoian oinarrituta, gauzen azken kausa eta oinarrietara iritsi nahi du:
- Dianoia: Arrazoimenak dedukzio matematikoak ateratzeko erabiltzen duen egoera mentalari dagokio.
- Noesis: Ezagutzaren mailarik altuena da, argitasunik handiena duena, ideien ikuspegi intelektualera, zuzen eta berehalakoa, iristen dena.
C. Oroitzapenaren Teoria: Ikastea Gogoratzea Da
Nola ezagutu ideiak gu sentikorrak bagara? Arimaren bitartez. Arima da mundu sentikorraren eta ulergarriaren arteko bitartekaria.
- Platonen ustez, jaiotzean ikasita dakartzagu zenbait ideia (sortzetiko ideiak), eta ezagutza ahaztutako ideia guztiak gogoratzean etorriko da.
5.3 Antropologia, Etika eta Hezkuntza
A. Dualismo Antropologikoa: Arima eta Gorputza
Arima eta gorputza modu bananduan planteatzen ditu:
- Arima: Substantzia inmaterial, disolbaezin, jainkotiar eta hilezkorra da. Aurrez existitzen da, gorputzarekin elkartu baino lehen.
- Gorputza: Mugatua, aldakorra eta hilkorra da. Arimaren kartzela da, eta heriotzarekin bakarrik lortzen du arimak handik askatzea.
- Arima hiru zatiz osatua dago: arrazionala (auriga), suminkorra eta grinatsua. Pertsona zuzenak izango gara arimaren hiru aldeak harmonian bizi badira.
B. Bertuteak eta Klase Sozialak
Bertutea da etika platonikoaren ardatza, eta jakinduria, arazketa eta harmoniaren bidez ulertzen da:
- Jakinduria: Bertuterik gorenena da, arima arrazionalari dagokiona.
- Arazketa: Arima araztea funtsezkoa da ideien mundura sartzeko.
- Harmonia: Justiziaren bidez adierazten da.
Klase sozial bakoitzak bere funtzioa betetzen badu polisean harmonia emango da. Gizarte platonikoa gizarte hierarkizatua da, non klase sozial bakoitza bere arima-motaren arabera definitzen den.
Platonen Gizarte Eredua: Arima, Bertutea eta Klase Soziala
Arima | Bertutea | Klase Soziala | Polisaren Funtzioa |
---|---|---|---|
Arrazionala | Jakinduria eta zuhurtzia | Agintaria (Filosofoak) | Justiziaren eta ongiaren ideiak ezagutzen dituztelako gobernatzen dute. Estatua zuzen gobernatu dezaketen bakarrak dira. Ezin dute familiarik edo ondasun materialik izan, ustelkerian ez erortzeko. |
Suminkorra | Sendotasuna eta ausardia | Zaindariak | Polisa defendatzea, eta segurtasuna eta hiriko legeekiko obedientzia mantentzea. Horiek ere ezin dute familiarik eta ondasun materialik eduki. Jakintsuak klase sozial honetatik aukeratuko dira. |
Grinatsua | Neurritasuna eta moderazioa | Ekoizleak (nekazariak, merkatariak eta artisauak) | Beheko klasea da, baina oso funtzio garrantzitsua du: eguneroko mantenua ekoiztea, ugaltzea eta beste bi klase sozialak mantentzea. |
C. Hezkuntzaren Funtzioa eta Garrantzia
- Hezkuntzari garrantzi handia ematen dio Platonek (ongiaren eta justiziaren ideietan prestatu behar da gizartea).
- Estatu klasista bat proposatzen digu Platonek, bere jatorri aristokraziarragatik, baina adimenak agintzen duena: gobernatu behar dutenak intelektualki hobekien hornitutakoak izan behar dira.
- Heziketak fase batzuk izango ditu: haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa eta helduaroa (filosofoak eta zaindariak prestatzeko).
- Beraz, filosofoek errege-erregin funtzioa beteko dute, ongiaren eta justiziaren inguruan jakitunak baitira.
5.4 Politika: Estatu Ideala eta Gobernu Motak
A. Errepublika eta Gobernu Motak
Platon Errepublika liburuaren egilea da. Bertan, gobernu-eredu ideal bat proposatzen digu, jakintzan eta bertutean oinarritutako gobernu bat. Eredu honen arabera, gobernatzen dutenak ez dute herentziaz gobernatzen, baizik eta gobernua jakintsuei eta filosofoei dagokie.
Platonek gobernu mota desberdinak aztertu zituen, eta hauen gainbehera deskribatu zuen:
- Aristokrazia eta Monarkia
- Timokrazia
- Oligarkia
- Demokrazia
- Tirania
B. Legeak eta Teoria Politikoaren Birplanteamendua
- Zahartzaroan, Platonek uste du legeak direla poliseko bizitza ahalbidetzen dutenak (Sirakusako porrot politikoengatik ziur asko, hiru aldiz porrot egin baitzuen bere ideiak praktikan jartzean).
- Legeek herritarren betebeharrak jaso behar dituzte, egonkor eta sendoak izan behar dira. Azken urteetan, Platonen pentsamendua eraldatu egiten da, eta herriak lege hauen eraketan parte hartzea proposatzen du, askatasuna eta jakintza bateratuz. Porrotek eragin zuzena izan zuten.
- Garai honetan, Platonentzat garrantzitsuena legearen bidez giza aniztasuna bateratzeko gaitasuna izatea da.