Platonen Filosofia: Ezagutza, Dialektika eta Hiri Ideala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB

EZAGUTZAREN TEORIA, ZIENTZIA ETA DIALEKTIKA

Platonen dualismo antologikoan bi ezagutza mota bereizi zituen: zentzumenen bidezko ezagutza eta arrazoimenaren bidezkoa. Platonek zioenez, zentzumenen bidez ez da benetako ezagutza lortzen, hautemandakoa etengabe aldatzen baita. Pertzepzioak itxurari erreparatzen dio, ez benetako izaerari. Beraz, arrazoimenaren bidez eskuratzen da benetako ezagutza.

Platonen ustez, gure jakin-mina ez da asetzen bere baitan berdin dirauen izakiren bat aurkitu arte. Izan ere, ezagutzaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da.

Ezagutza Mailak Platonen Errepublikan

Platonek bere Errepublika liburuko VIII. liburuan ezagutza mailak zehazten ditu:

  • Maila Gorena (Dialektika): Ezagutza edo zientzia aurki dezakegun maila da, eta horri esker goi-mailako ideiak ezagutu ditzakegu.
  • Bigarren maila (Zientzia Teorikoak): Pentsamendu edo arrazoizko ezagutza aurkitzen dugu, eta ideia matematiko eta geometrikoak ezagutu ditzakegu.
  • Hirugarren maila (Zientzia Enpirikoak): Susmoa edo sinesmena aurkitzen dugu bertan, eta izaki fisikoak ditu aztergai.
  • Laugarren maila (Arteak eta Literatura): Irudimena aurkitzen dugu bertan, eta izaki fisikoen itxura dute aztergai.

Ezagutza Mailen Laburpena

Lau ezagutza maila hauek bitan labur daitezke:

  • Adimena (Nous): Ideien munduarekin erlazionatutako maila da, eta bertan dialektika eta zientzia teorikoak daude.
  • Ustea (Doxa): Mundu sentigarriarekin erlazionatutako maila da, eta bertan zientzia enpirikoak eta artea eta literatura daude.

Dialektikaren Funtzioa

Platonek dialektika definitzeko bi esanahi elkartu zituen: elkarrizketen artearen bidez zientziaren printzipioak eskuratzen direla, eta Ongiaren Ideia ezagutzara daraman Zientzia Gorena dela.

Izan ere, dialektika heziketaren azken etapa da, galderen eta erantzunen prozesuaren ostean lortzen dena. Behin maila horretara heltzean, goi-mailako ideiak eta Ideia Gorena ezagutzen dira.

Platonen arabera, dialektikan aritzen direnek galdetzen, erantzuten, argudiatzen, kritikei aurre egiten, ideiak bereizten eta ideiak definitzen jakin behar dute.

Agintari izateko prozesuan, zientzia guztiak jorratu ondoren, hasierako hipotesi okerrak baztertu eta kontzeptu aldaezinak eskuratu behar dituzte gobernari bihurtu arte.

BERTUTEA ETA HIRI IDEALA

Hiria antolatzeko, Platonek arimaren hiru atalak hartzen ditu kontuan. Gainera, ez zaio interesatzen estatuak halakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen jakitea baizik. Bere bizipenak bizi ondoren, jarraitzeko moduko eredu politikorik ez zegoela eta gobernatuko zuten agintariek prestakuntza egokia behar zutela erakutsi nahi izan zuen.

Komunitatearen helburua zuzentasuna da, eta hori lortzeko hirikide bakoitzak dagokion eginkizuna betetzea da helburua. Gainera, egitekoak gaitasunen arabera hautatu behar dira, kontuan hartuta estatuaren sorburua ondasunen ekoizpena eta hirikideen beharrei erantzutea dela. Horrekin bat, elkarlanean jardun behar dute.

Gobernari Filosofoen Aukeraketa

Platonen arabera, zaindarien artean onenak aukeratu behar dira. Horrez gain, heziketa-prozesu luze baten ondoren, estatuaren interes orokorrak lortzeko gogor aritu direnak eta Ongiaren Ideia ulertu dutenak filosofoak dira, eta estatuaren gobernua dagokie.

Gizarte Taldeak eta Bertuteak

Platonen hiriaren antolaketa giza talde bakoitzari dagokien funtzioari jarraitzen zaio. Hauek dira gizarte taldeak:

  • Ekoizleak (Produktugileak): Eskulangintzan onak direnek ondasunak ekoizteko ardura izango dute. Haien bertutea neurritasuna da, eta irrikak kontrolatuz iristen dira perfekziora.
  • Zaindariak (Soldaduak): Gaitasun fisiko eta moralez horniturik egon behar dute. Haien eginkizuna gizartearen defentsa da, eta bertutea sendotasuna (ausardia) da.
  • Gobernari Filosofoak: Haien bertutea zuhurtasuna da, eta egokienak dira errege edo agintari izateko.

Estatu Motak eta Degenerazioa

Horrez gain, Platonen aburuz, gizakien bizibide zoriontsu eta bertutetsua estatuaren eginbide nagusietako bat da. Gizakien eta estatuen gainetik, indarrean dagoen araubide morala dago. Platonek estatu eredugarriari aristokrazia deitzen dio, bertan adituek gobernatzen baitute. Honek txarrera eginez gero, honako estatu hauek sor daitezke:

  • Timokrazia: Gobernariak ondasunez jabetzen direnean sortzen da. Ohorea eta handinahia izaten dira bultzatzaile.
  • Oligarkia: Aginteak ondasunen jabetza du oinarri; aberatsak dira agintariak.
  • Demokrazia: Platonek dio gobernu-lanetan prestatuta ez dagoena ez dela egokiena izango ezagutzen ez dituen kontuez erabakitzeko. Ezjakinari ez zaio agintea eman behar.
  • Tirania: Demokraziaren gehiegizko askatasuna dela bide sortu ohi da.

Entradas relacionadas: