Platonen Filosofia: Ezagutza, Arima eta Gizartea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB
Platonen Ezagutzaren Teoria
Sarrera
Platonek errealitatea eta ezagutza estuki lotuta ulertzen zituen. Bere filosofiaren arabera, benetako ezagutza errealitatearen izaera egonkorraren ulermenean oinarritzen da. Bi ezagutza mota bereizi zituen: doxa (iritzia) eta episteme (zientzia).
Doxa eta Episteme
- Doxa (iritzia): Zentzumenen bidez lortzen den ezagutza da. Aldakorra eta iragankorra da, eta ez du errealitatearen benetako izaera islatzen. Zentzumenek engainatu egiten gaituzte.
- Episteme (zientzia): Arrazoimenaren bidez soilik lor daitekeen ezagutza da. Egonkorra, aldaezina eta perfektua da. Platonek dio benetako ezagutza arrazoiaren bidez lortzen dela, izaki egonkorretan oinarrituz.
Ezagutzaren eta Bertutearen Lotura
Platonek ezagutza eta bertutea estuki lotzen ditu. Ongiaren definizioa ulertzen duenak ongia egingo duela dio. Hori dela eta, hezkuntzak garrantzi handia du Platonen filosofian: zenbat eta gehiago jakin, hainbat eta bertutetsuagoa izango zara. Platonek uste du ezagutza gogoratzea dela; hau da, arimak ideien munduan aurretik jakin izan duena gogoratzen duela.
Ibilbide Dialektikoa
Ezagutza maila gorenera iristeko, Platonen arabera, ibilbide dialektiko bat burutu behar da. Elkarrizketan eta hausnarketan oinarritutako hezkuntza metodo bat da. Ibilbide hau oso zaila da, eta gutxi batzuk soilik iritsiko dira ezagutza gorenera.
Platonen Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima
Sarrera
Platonek gizakia bi osagaiz osatuta dagoela dio: arima eta gorputza. Arima ideien mundukoa da, hilezkorra eta betierekoa, eta gorputza zentzumenen mundukoa da, iragankorra eta aldakorra.
Arimaren Transmigrazioa
Platonek defendatzen duenez, gorputza hiltzen denean, arima ez da desagertzen; beste gorputz batean sartzen da (arimen transmigrazioa). Berriro jaiotzean, arimak ideien munduan ezagututako gauzak ahazten ditu.
Arimaren Osagaiak
Arima arrazionalak ibilbide dialektikoa landuz gero, ezagutza eta bertute gorenera iritsi daitezke. Arima gehiago garatzeko, arrazoimena erabili behar da sentimenduak edo instintuak baino gehiago.
Ondorioa
Platonen dualismo antropologikoaren arabera, gorputza eta arima bereizita daude, baina arimak betiereko ezagutza eta bertutea lortzeko gaitasuna du. Zentzumenen mundua gorputzaren muga da, baina arrazoiaren bidez, arimak ideien mundua ulertu dezake eta bertutetsuagoa bihurtu daiteke.
Espirituzko Aristokrazia eta Platonen Ongiaren Ideia
Sarrera: Espirituzko Aristokrazia
Platonen hiri antolaketa idealak, bere arimaren teorian eta bertuteetan oinarrituta, bizikidetzarako ordena, harmonia eta zuzentasuna ditu helburu. Platonen filosofia demokraziaren kritika zorrotza da, ez baitu hiritarren berdintasun formalean oinarritzen; aldiz, komunitatearen interesak norbanakoaren gainetik jartzen ditu.
Platonen Errepublika sistema filosofiko bat da: Espirituzko Aristokrazia. Hiritar bakoitzak bere eginkizuna du, eta eginkizun horiek guztiak beharrezkoak dira polisaren harmoniarako.
Hiru Gizarte Klaseak Platonen Errepublikan
Platonen Errepublikan, gizartea hiru klase nagusitan banatzen da, eta klase bakoitzak bere eginkizunak eta ezaugarriak ditu. Gobernariek, filosofoak, dira gidari nagusiak, ongia ezagutzen eta praktikatzen dutenak. Ideiak ulertzeko ibilbide dialektikoa burutu dute, eta hezkuntzan eta jakindurian oinarritutako gidaritza eskaintzen dute. Neutralitate osoa mantendu behar dute, aberastasunari eta familiari uko eginez interes pertsonalak alde batera uzteko.
Gerlariak polisaren defentsaz arduratzen dira, komunitatearen segurtasuna bermatuz. Arimaren alde adoretsuak gidatzen ditu, eta komunitatearen mesedetan bizi dira, norberaren plazeraren bila ibili gabe.
Langileek ekonomia eta beharrizan materialak bermatzeko ardura dute. Arimaren alde irrazionalak edo desioak gidatzen dituzte, eguneroko bizitza eta oparotasuna mantenduz.
Harmonia eta justizia lortzeko hainbat baldintza bete behar dira: aberastasunaren eta pobrezia muturren ezabapena, hezkuntza publiko unibertsala bermatzea eta gobernariek, filosofoek, neutraltasun erabatekoa izatea. Polisaren azken helburua zoriontasuna da, plazerraren eta jakinduriaren arteko oreka bidez lortzen dena. Bertuteak ezinbestekoak dira bide horretan.
Gobernu Motak eta Espirituzko Aristokraziaren Deklinazioa
Platonen arabera, aristokrazia ideala, espirituzko aristokrazia izenekoa, desbideratu daiteke beste gobernu mota batzuetan bihurtuz. Timokrazian jabetza eta botere militarra dira nagusi, eta oligarkian aberatsak dira gobernuan, justizia ekonomikoaren gabezia agerian utziz. Demokrazia hiritarren gobernua da, baina gidaritza egokirik gabea izan daiteke. Azkenik, tirania diktadura da, pertsona bakarraren kontrolpean eta gehiegikeriaz betea.