Platonen Filosofia eta Arimaren Teoria
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB
Platonen Filosofia: Ideien Mundua eta Ezagutza
Ideien munduari dagokion ezagutzara igotzea ezinbestekoa da jakinduria eskuratzeko, izan ere, ideien munduan bakarrik aurkitzen baita ezagutza maila gorena; dialektika, ongiaren azterketaz arduratzen dena. Haitzuloko alegorian ikus dezakegunez, hasieran gizakia haitzuloan dago eta itzalak bakarrik ikusten ditu, hau da, gizakia mundu filosofikoaren ezagutza bakarrik du, eta itzalak bakarrik ikusten ditu. Ondoren, ordea, haitzulotik ateratzean, ideien mundurako jauzia egiten du, eta oraingoan benetako ezagutza lortzen du, hau da zientzia. Mundu honetan, ideia gorena ezagutuko du gizakiak, hau da, ongia, alegorian eguzki bezala irudikatua. Beraz, Platonek zioen bezala, ongia ideien munduko ideia gorena da, ezagutza maila altuena, eta gobernariek eta filosofoek bere ezagutza izan behar dute. Mundu fisikotik ideien mundurako jauzi hau arimari esker gertatzen da, izan ere, Platonek erreminiszentzia aldarrikatzen du; arimak ongiaren ideia badu, aurreragoko bizitza batean lortutakoa, baina berriro gogoratu behar du ongia zer den.
Platonen Arimaren Teoria eta Dualismoa
Platonek dualismoa aldarrikatzen du eta, hau ulertzeko, ezinbestekoa da arimaren teoria kontuan hartzea. Platonen ustez, gizakia bi osagaiez osatuta dago: gorputza eta arima. Arima, gizakiaren zati hilezkorra da eta gorputza, zati hilkorra, arimaren kartzela. Platonek arimak hiru zati dituela aldarrikatzen du: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua.
- Zati arrazionala: Gizakiaren goi-mailako gaitasuna da, buruan dago eta gobernariengan da zati garatuena.
- Zati oldarkorra: Bihotzean dago, soldaduengan da zati garatuena eta koldarkeria, menpekotasuna eta ausardia bezalako sentimenduak biltzen ditu.
- Zati irritsua: Sabelean dago, langileei dagokie, bertuteak eta sena, mina, desioak eta bestelako nahierak sentitzen ditu.
Garrantzitsuena hiruretatik, zati arrazionala da, hiltzen ez den bakarra baita eta bere helburua gorputzetik askatzea da, ideien mundura bueltatzeko aukera izateko.
Atenasko Demokrazia eta Sofistak
Periklesen mendean (K.a. V. mendean) demokrazia sistema politikoa nagusi zen Atenasen. Herritarrek batzar nagusietan hitz egiteko aukera zuten, demokraziak berdintasuna ezartzen zuen noble eta nobleak ez zirenen artean eta kargu publiko denak edozein hiritarren esku egon zitezkeen. Sofistak ez ziren Atenastarrak eta horregatik ez zuten hitz egiteko aukerarik. Jakinduria-emaile hauek unibertsoaren buruzko izaerari buruzko filosofo zaharren gogoetak alde batera utzi eta arazo berriak plazaratu zituzten; gizakia aztertu behar da. Gorgias eta Protagoras: “gizakia gauza guztien neurria da”. Zein da egia? Ezin da ezagutu. (Eszeptizismo epistemologikoa). Legeak eta ohiturak zuzenak sakratuak zirelako. Kritikatu zuten eta erlatibismoa: gauza guztiak ikuspuntuaren arabera. Legeen konbentzionaltasuna: legeak denen artean adostu behar dira.
Sokratesen Ekarpenak eta Antierlatibismo Morala
Sokratesek ez zuen idatzi, dakigun guztia beste filosofoetan izan zuen eraginagatik jakin dugu. Zaila da desberdintzea zer esan zuen Sokratesek eta zer bere jarraitzaileek. Iturri fidagarrienak Platon eta Aristoteles dira. Ekarpenak: elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa eta definizio unibertsala. Antierlatibismo morala: definizio unibertsalak. Egia bilatu ordez eztabaida politiko eta epaitegietan hitzari adiera propioa ematera ohitzen ziren atenastarrak. Arriskutsua. Definizio zehatzak ematea garrantzitsua dela esan zuen. Egia morala bilatzea da gure egitekoa besteei erakusteko. Sokratesena lehen moral arrazionala: intelektualismo etikoa. Gero eta azkarrago, orduan eta gehiago ikasiz gero. Ez dago pertsona txarrik, ongia ez duelako ezagutu. Bertutea ezagutzen duzunean, bertutetsua zara. Sokratesen metodoa solasaldien bidez jendea pentsaraztea zen, ironia: ezjakinaren itxura, eta maieutika: galderaren bidez egiaren bila. Beretzat legeak balio unibertsala zuen eta errespetatu behar da, horregatik hil zen. Legea bete behar zuen.