Platonen ezagutzaren teoria: ezaugarriak eta bideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB

Platonen ezagutzaren teoria: ezaugarri orokorrak, zientzia eta iritzia, ezagutzaren bideak

Ezaugarri nabarmenak:

  • Ezagutza gogoratzean datza, ideen mundua dela eta. Bertan ideak ezagutuko dira eta arima gorputzaren barruan dagoenean zentzumenen bitartez ideiak gogoratzen hasiko da.
  • Ezagutza gaiaren arabera horrelakoa izango da, konozimendu maila.
  • Arlo epistemologikoa eta arlo ontologikoa elkarrekin doaz; horrela, konozimendu maila garatzen duzun neurrian izate maila geratzen duzu.

Epistemologia arloan ezagutza doxologikoa zentzumenetan oinarritzen da. Ontologikoki itzalen munduarekin loturik, eta bestetik zientzia loturik ontologikoki ideen munduarekin. Baina ideak gauzetan ez badaude, ideak ezagutzera nola heldu daiteke? Hiru erantzun:

  1. Oroimenaren bidea
  2. Dialektikaren bidea
  3. Maitasunaren bidea

A) Oroimenaren bidezko ezagutza:

Arimak gaitasuna dauka gogoratzeko maieutika sokratikoaren laguntzaz. Ezagutzea gogoratzean datza. Hegodun burdiaren mitoan Platonek teoria hau azalduko du.

B) Dialektikaren bidea:

Izate-maila bakoitzari ezagutza maila ezberdin bat dagokio. Ezagutza arloan bi bide: zentzumenen bidea eta arrazoimenaren bidea, bata okerra eta bestea fidagarria. Ezagutza maila ezberdinak igotzea beharrezkoa da jakituria eskuratzeko. Heziketa honetan datza: bide okerretik, zentzumenezko bidetik, bide zuzenara pasatzea: ideen ezagutza. Gauzei buruzko ezagutza ez da benetakoa gauzak aldakorrak direlako. Ezagutza iritzia da, ezagutza doxologikoan bi maila:

  1. Irudimena (eikasia): ilusio hutsa da.
  2. Sinesmena (pistia): suposizioan oinarritzen da.

Ezagutza epistemologikoan bi maila bereiztuko ditugu:

  1. Arrazoimenean oinarritzen da (dianoia): eduki matematikoen ezagutza.
  2. Adimenean oinarritzen da (Noesia): ideen ezagutza.

D) Maitasunaren bidea:

Arimak ideen mundura itzultzeko gogoa dauka: maitasunaren bultzada. Bultzada horrek jakinminera eramaten gaitu. Platonentzako maitasuna idealizazioa da, hasieran erakarpen fisiko batekin hasten gara, ostean ideala den mundu batera daroagu:

  1. Gorputz fisikoa maite dugu hasieran.
  2. Hortik, pertsonaren arimaren edertasuna maitatuko dugu.
  3. Geroago edertasuna bera ezagutzen dugu pertsonatik kanpo.
  4. Azkenean edertasuna eta ongia bat egiten dute.

Arimaren teoria:

a) Dualismo antropologikoa: arima eta gorputza.

Arimak gorputzari bizia ematen dio. Bien arteko lotura azidentala da, ideen mundura erortzerakoan gorputz baten preso gelditzen da (soma-sema). Gorputza arimarentzat kutsagarria da, desioz eta apetez beterik dago eta gorputzetik askatu behar da, horretarako filosofiaz baliatu behar gara (jakituriak apetak gainditzen lagunduko digu).

Arimak transmigrazio (metempsikosia) prozesua betetzen du: gorputz batetik bestera aldatzen da. Azkapena lortzeko jakituriari lotu behar diogu.

b) Arimaren osagarriak:

Platonen ustez, giza arima arrazoia da. Arimak hiru zatiz osoturik dago:

  1. Arrazoi arima: Hegodun burdiaren mitoa burdi gidariarekin identifikatzen dugu. Arrazoi arima izanik beregan ditugu ahalmen intelektualak eta borondatezkoak. Arimak zuzen bideratu behar ditu beste arima zatiak eta gorputzaren bultzadak ere zuzendu behar ditu. Burmuinean kokatzen dugu eta bere bertuteak jakituria eta zuhurtasuna dira.
  2. Suminezko arima: Zaldi zuriarekin lotzen dugu. Harrokeria, joera bortitzak, haserrea, karakter afektua eta borondatearekin lotuta dago. Emozionala, psikikoa eta morala da. Hilkorra da. Bularrean kokatzen da eta berari dagokion bertutea adorea eta sendotasuna da. Bere zereginak kanpoko eta barruko arerioei aurre egitea.
  3. Irritzezko arima: Zaldi beltzarekin identifikatzen dugu. Bihurriena da. Beste biak baino kontrol gutxiagoko joerak erakusten ditu. Hilkorra da eta sabelean kokatzen da. Bere bertutea nerritasuna da eta bere zeregin nagusia larregikeriari aurre egitea izango da.

c) Burdi hegodunaren mitoa: oroimenaren teoria.

Entradas relacionadas: