Platonen Dualismo Antropologikoa eta Ezagueraren Teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Dualismo antropologikoa

Gizakia bi zatiz osatuta dago: arima eta gorputza. Arima da gizaki egiten gaituena, ideien mundukoa, ez-materiala, ez-sotua eta hilezkorra. Gorputza, aldiz, materiaz egina, sortua, aldakorra eta hilkorra da, eta mundu fisikoari dagokio.

Arimaren helburua eta gorputzaren kartzela

Arimaren helburua ongia ezagutzea da, ona izan ahal izateko eta zoriontsu zen ideien mundura bueltatu ahal izateko, baina horretarako gorputza oztopo du. Izatez, hasiera batean arimak ezagutzen zuen ongia, baina akats bat egin eta zigor gisa gorputz batean sartu eta mundu fisikora dator, ordura arte zekien guztia ahaztuz. Gorputza arimaren kartzela dela esan ohi da horregatik. Arimak dialektikaren bidez berreskura dezake soilik ideien munduan zuen askatasuna eta zoriontasuna.

Arimaren hiru zatiak

Platonen arabera, arima hiru zatitan banatzen da eta zati bakoitzak bere bertutea du:

  • Arima arrazionala: Gorena da, arrazoimenaren tokia, hilezkorra eta ideien munduari dagokiona.
  • Arima adoretsua: Kemena eta adorea ematen dizkiguna da.
  • Arima iritseskorra: Bizirik irauteko zena eta instintuari dagokiona da.

Azken biak gorputzari lotuta doaz eta hilkorrak dira beraz. Pertsona bakoitzak bertute bat adieraziko du eta horren arabera gizartearen banaketa egingo da. Bakoitzak bere arimari dagokion lekua betetzen badu gizartean, harmoniara heldu eta hiri ideala lortzen baita.

Ezagueraren teoria: Dualismo epistemologikoa

Platonek bi ezagutza maila bereizten ditu:

  • Iritzia (Doxa): Zentzumenen bidez eskuratzen dena; aldakorra, anitza eta erlatiboa da, mundu fisikoak ematen duena.
  • Zientzia (Episteme): Arrazoimenaren bitartez eskuratzen duguna; bakarra, perfektua, aldaezina eta ideien munduari dagokiona.

Gogoratzearen prozesua (Anamnesis)

Benetako ezagutza ezin da irakatsi, arimak jakin badaki ideien munduan zegoenean, baina akats bat egin eta mundu fisikora bidaltzen dute. Hemen, ezagutza, egia eta ongia gogoratu behar ditu, berriro zoriontsu izatera heldu eta kartzela duen gorputzetik askatzeko. Gogoratze prozesu hori mailaz maila egiten da, zentzumenen mailatik benetako ezagutzara igarotzeko, dialektikaren bitartez.

Lehen pausoa ezjakintasuna onartzea da, gero zentzumenen bidez mundu fisikoaren ezagutza eskuratzen da eta zientzia fisikoen bidez arrazoimena lortu. Azkenik, arrazoi hutsez ongira helduko gara. Behin ongia ezagututa, ezinezkoa da nahita gaizki jokatzea eta berez, ongi portatuko gara. Horregatik, beharrezkoa da gobernatzaile justu batek ongia ezagutzea, ongi eta justua izanez gobernatu dezan.

Entradas relacionadas: