Platonen eta aristotelesen errealitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,5 KB

PLATONEN IDEIEN TEORIAREN KRITIKA: HILEMORFISMOA


Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, eta hori dela eta biek esaten dute errealitatea ezagutu egin daitekeela. Baina errealitatea zer den azaltzeko unean (Ontologia), bi planteamenduak desberdinak dira. Esan bezala, Platonek adierazi zuen mundu sentikorra ez dela benetako errealitatea, ez dela errealitatea, hain zuzen ere. Aristotelesek, ordea, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen du, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehen errealitatea edo lehen substantzia, eta bestetik,esentzia unibertsalak edo bigarren substantzia.
Errealitate akzidentala hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea,... . Errealitatearen barnean lehengo substantzia jartzean, zentzumenen bidez hautematen dugun zehaztugabek materia, Platonen idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.


LEHENENGO SUBSTANTZIA: izaki konkretuak dira adbz. → mahaia, Jon (ez dira kontzeptu abstraktuak, ongia adibidez)

BIGARREN SUBSTANTZIA: esentzia unibertsala, definizioak. (adibidez gizakia).

ERREALITATE AKZIDENTALA (Kantitatea, neurria, kolorea…)


Zelan azaldu mundu sentikorrean aldaketak egotea? Platonen ustez, mundu sentikorra benetakoa ez delako, kopia baizik. Zer dio Aristotelesek? Horretarako bere teoria Hilemorfikoan oinarritu zen. Zertan datza? Lehenengo eta behin, aldaketa zer den zehaztu behar behar da. Hiru elementu sartzen dira aldaketa prozesuan: orain dena (oraingo izatea edo forma), aldatzen den gaia (subjektua) eta izan daitekeena (potentzialitatea). Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma. Baina formak ez daude materiatik haratago nonbait (Platonen ideien mundua), materia bati era banaezinean lotuta baizik.


Errealitatea ulertzeko modu horrek eragina zuzena du ezagutzaren teorian (epistemologian). Platonen arabera, esperientzia sentikorra guztiz engainagarria eta baztergarria bada, Aristotelesen ustez, ordea, ezagutza esperientziarekin hasten da eta, ondorioz, inolaz ere baztergarria, nahiz eta esperientziarekin ezagutzea ez den amaitzen.


Aurrekoarekin guztiz lotuta gizakiaren definizioa dago. Platonen ustez, gorputza arimaren kartzela da. Aristotelesen arabera, ordea, arima bizi printzipioa da, gorputzari lotuta eta, beraz, hilkorra. Gorputza eta arima batasun substantziala dira: hots, bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia. Aristotelesek zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria.

Zoriontasunari buruz pentsaera ezberdina dute. Platonek ezagutzarekin lotzen du. Hiri justuan jakintsuek gobernaturiko hirian lotzen zoriontasuna.Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da. Haien arteko ezberdintasuna zera da: Platonen arabera, arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako bizitza orekatua da, barne printzipio bati lotuta dago. Aristotelesen ustez, denok nahi dugun zoriontasuna, praktikaren bitartez lortzen den helburua da eta ez berezko gaitasun batzuei esker.

Entradas relacionadas: