Platonen eta aristotelesen arimaren teoria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 39,94 KB

AINTZINAKO FILOSOFIA: PLATON Arrazoia, mito eta tragedia Filosofiaren sorreran bi gauzak izan zuten eragin nagusiena. Alde batetik, lehenengo filosofoak Kristo aurreko VI eta V mendeetan bizi ziren. Garai hartan greziar polis-aren apogeoa eta, era berean, egoera ekonomiko ezin hobea zeuden. Filosofia praktikatzen zuten. Garapen tekniko garrantzitsua (itsasketa, eraikuntza...) gertatu zen, baita Egiptoko eta Mesopotamiako zientziarekiko harremanak ere, matematika eta astronomian bereziki. Gizakia eta natura erlazionatzeko moduan aldaketa bat sortu zen, Pentsaera mitikotik arrazionaltasunera pasatu zen. Antzinako gizarteek naturarekiko beren erlazioan mitikoa deritzon pentsaera erabiltzen zuten. Mitoek gizakiei beren galdera guztien erantzunak ematen zizkieten,. Mitoak hiru atal nagusitan sailka daitezke: -Mito kosmogonikoak. Munduaren sorrera adierazten dutenak. -Lantze, hiltze eta ekoizpenari dagozkienak. -Antolakuntza sozialarekin zerikusia daukatenak (familiakoa edo pribatua) Mitoek orokorrean honako egitura hau izaten dute: -“In illo tempore”, hau da, hasieran, denbora berezi eta ez-historiko batean gertatzen dira. -Arketipo edo eredu imitagarri batek eginak dira (jainko, erdi-jainko edo izate berezia, tribuaren aita sarritan). -Anonimoak dira,oroimen kolektiboari dagozkio eta ez dute autorerik. -Ez dituzte sakratua eta profanoa bereizten. Dena sakratua da. Platon 1 Platon (K.A. 427-347)

Naturari buruzko hausnarketa: Physis eta Arché Lehenbiziko filosofoek naturaren esentzia ezagutu nahi zuten .Guztiek natura kosmos ordenatu bat zela uste zuten. Natura (physis) osatu eta adierazten duen printzipioa (arché) bakarra zela pentsatzen zutenei monistak deritze; besteei, aldiz, pluralistak.

Sofistak (eszeptizismo epistemologiko, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna) Sofisten agerpena pertsiarren aurkako garaipenaren garai berean gertatu zen. Ahal izateko grekoek "Liga Panelenikoa" sortuz. Hiri grekoak burujabeak izan arren, batasunaren kontzeptura iritsi ziren, Atenaseko demokrazia eta Periklesen gobernua azaldu ziren. Demokraziak pertsuasioaren artea bultzatzen zuen. Sofistak erretorika maisuak ziren. Klase gorenei erretorika irakasten zieten eta beren zerbitzuengatik asko kobratzen zuten. Euren ahalmena frogatzeko erakusketak egiten Normalean, beste kulturekin eta atzerritarrekin harremanak izaten zituzten. Horrek lege absoluturik ez zegoela mantentzera eraman zituen, lege guztiak erlatiboak izango lirateke beren ustetan. Sofistak ez ziren naturaz arduratzen, gizakien eta hirien asuntoak axola zitzaizkien gehienbat. Sofistarik garrantzitsuena Protagoras ideia nagusiak-Erlatibismo epistemologikoa. “Gauza guztiak agertzen zaizkidan bezalakoak dira niretzat. Eta agertzen zaizkidan bezalakoak dira zuretzat;.. -Agnostizismoa. Protagorasek jainkoen existentziaz eta nolakoak diren ezin dela jakin uste zuen.-Erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna. Protagorasen ustez, beraz, legea alda daiteke, ez da sakratua, eta bere helburua pedagogikoa da. Horrexegatik jakintsuenek aldatua izan dadila proposatu zuen. Azkenik, hiri bakoitzaren legeen aurreko errespetua defendatzen zuen. Beste sofista garrantzitsua Gorgias zen. Tituluak hauek dira: "Ez da ezer existitzen", "Zerbait existitzen bada, ezin da ezagutu" eta "Zerbait ezagutuko balitz, komunikaezina izango litzateke" Gorgiasek Protagorasen ezagutzari buruzko teoriak azken punturaino zeramatzakeen eta ezagutzaren balioa ukatuko zukeen pentsaerari zein hizkuntzari dagokienez. Bigarren mailako sofistek (Hipias, Antifonte, Kalikles eta beste batzuek) legearen erlatibismo kulturala bere azken ondorioetaraino eraman zuten. Legea pribatuan ez zela bete behar proposatzen zuten. Legeak ia beti gizakiaren izaeraren aurkakoak zirela mantentzen zuten. "Physis" eta "Nomos" kontrajarriak zirela zioten, Sofisten garrantzia ezagutza, legeak eta ohiturei buruzko lehenbiziko hausnarketa egitean datza,

Sokrates eta sofistak

Sokratesek ez zuen inoiz irakaskuntza erregular bat praktikatu, ez zioten klaseengatik ordaintzen Bere irakaskuntza era anarkiko batean ematen zuen, Atenaseko kaleetatik paseatuz eta bidean topatzen zituen pertsonekin mintzatuz, egia aurkitzeko biderik onena elkarrizketa iruditzen zitzaion. Sofistengandik bereizten duena, egia eta ez hitzen edertasuna bilatzea, hain zuzen ere. Sokratesek hizkuntzari bere dignitatea itzuli nahi zion, egia bilatzeko tresna bezala erabiliz eta ez besteak konbentzitzeko soilik. Sofisten ustez, legea ez da pribatuan bete behar; Sokrates, aldiz, hiltzera kondenatua izan zen eta, ere ez zuen ihesik egin heriotzari beldurrik ez ziolako eta bere bizitza osoan legeak errespetatu behar zirela mantendu ondoren eredua eman nahi zuelako. Bere metodoa, elkarrizketa, bi ataletan banatzen da:
ironia eta mayeutika.
Ironia: Gai baten aurrean Sokratesek bere ezjakintasuna aitortzen zuen. Honela, gaia oso ondo ezagutzen duela pentsatzen duen bere solaskidea galderen bidez berak ere gai horretaz ezer ez zekiela konturatzera eramaten zuen. Mayeutika: Galdera trebeak direla medio, Sokratesek bere solaskidea egia aurkitzera eramaten zuen. Sokratesek bere amak egiten zuena egiten zuen solasean. Ama solaskidearen buruan ideiak jaiotzen laguntzen zuen. Sokratesek filosofiari egin zizkion ekarpenik inportanteenak definizioaren bilatzea eta moral intelektualista direla. Platon 3 Definizioaren bilatzea: Sokratesek esan zuen hizkuntza ezin da besteak konbentzitzeko tresna hutsa egia aurkitzeko tresna izateko helburua dauka eta legea eta morala ezartzeko komunitateak erabiltzen duen tresna izan behar du. Guztientzat balio duten definizioen ezean zientzia ezinezkoa zaigu eta, larriagoa dena, gizakien arteko harremanak ere. Moral intelektualista: Sokratesek bertutea jakintzarekin identifikatzen zuen. Bere aburuz, zer egin behar duen dakienak ongi egiten du, eta gaizkileak ez daki zer egin behar duen. Sokratesek inork ez duela jakinaren gainean gaizki egiten pentsatzen .Sokratesen ustez, bekatu eta zigorra kontzeptuak ez zirela existitzen ondorioztatzen da. Gaizkileak hezi behar dira, hau da, espetxeek eskolak izan behar dute. Greziar filosofoen sorterriak Platon 4

PLATON Bizitza, obrak eta problematika orokorra Bere bizitza Haurtzaroa. Platon Atenasen jaio zen Kristo aurreko 427 urtean. Heraklitoren dizipulua zena, filosofiako irakaslea izan zuen Literatura zalea izan zen. Olerkiak maiz agertzen dira bere obretan. +/Gaztaroa. Sokratesekiko harremanak eta Sirakusara iristea. 1. Sokratesekiko harremanak. Hogei urte zituela, Sokrates ezagutu bere dizipulurik leialena izanik. Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen lagun batzuekin eta Arriskurik jadanik ez zegoela uste zuenean Atenasera itzuli eta idazten eta irakasten hasi zen. 2. Sirakusara iristea. 390 urte aldera Mediterraneoan zehar Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmenki aldatua suertatu zen. Sirakusako gortean errezibitua izan zen. Hantxe bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen. Tiranoa, berriz, ez zegoen bere gutiziak zapuzteko prest eta Platon egiendarrei entregatua izan zen. Horiek gerlako preso kontsideratu zuten, eta esklabo bezala saldu zuten. Beranduago, lagun batek erosiko zuen eta Atenasera itzultzerik izan zuen. Heldutasuna– Akademia Akademoren parkean eskola bat fundatu zuen,Han hogei urtez irakatsi zuen eta bere elkarrizketa ederrenak idatzi zituen. Filosofia, matematika eta astronomia irakasten zituen. Sarrerako txartel batean "Geometriarik ez dakienak ez du hemen sartzerik" irakur omen zitekeen. Zahartzaroa - Estatua antolatzeko saiakera berria 367 urtean Sirakusako tiranoa hil zen eta Platonek bere ideia politikoak praktikara eramateko momentua heldua zela uste izan .Atenasen laurogei urte bete arte jarraitu zuen irakasten eta idazten. Akademiaren lorategian lurperatu zuten.


OBRAK lau periodo Periodo sokratikoa. Sokratesen pertsonalitate eta ideiak azaltzen saiatu zen, batez ere. (“Lakes”,”Karmides”,”Eutifron”,”Lisias”, “Sokratesen apologia”...) Periodo antisofista. Platonen filosofia propioa aurki daiteke. Berau sofisten aurkako kritikak  garrantzitsuak "Kratilo","Protagoras","Gorgias","Eutidemo","Menon”,"Errepublika" I lib... Heldutasun periodoa. Platonek bere filosofia sakontzen du: “Fedon”,”Fedro”,”Oturuntza”, "Errepublika II-X liburuak”... Zahartzaro periodoa. Periodo honetan bere filosofia aztertu eta kritikatu egin zuen. Elkarrizketa garrantzitsuenak: "Parmenide","Sofista","Timeo","Filebo","Legeak","Teeteto" ...


PROBLEMATIKA OROKORRA Presokratikoen herentzia. Pitagorasen dualismo antropologiakoa eta arimaren hilezintasunaren teoria onartu zituen; Heraklitorengandik, errealitatea aldaketa geldiezina delako ideia; eleatarrengandik, izatearen ezaugarriak; filosofo pluralistak eta sofistak ere bere pentsamenduan azaltzen ziren. Sokratesen herentzia. Sokratesen metodo induktiboa, Platonen soluzioa. Platonen ustez, kontzeptu unibertsalek existentzia erreal eta mundu sentikorretik bereizia badute. Mundu sentikor eta ulergarriaren arteko dualismoa ezarri zuen. Abiapuntua eta helmuga. Platon kezka etiko-politiko batetik abiatu zen. Bere bizitza bera aktibitate politiko eta obra moralizanteko saiakera izan zen. Gizarte konstituzio politiko ideiala sortzera dedikatu zuen bere obraren zati inportante bat. Filosofia platonikoaren norabidea argi eta garbi dago: kezka etikotik sortzen da, horretarako ongia zer den aztertu behar da, horretarako ezagutzaren teoria eraiki beharra dago; eta ongia ideia bat denez, Ideien teoria beharrezkoa zaio bere etika nahiz politikaren oinarri metafisikotzat. Platonek Sokrates hil zenean herrien konstituzioak txarrak zirelako ideiara iritsi zela aitortu zuen.


IDEIEN TEORIA BI MUNDUAK Testuak erakusten duen bikoiztasuna sentimenek hauteman dezaketen errealitatea eta errealitate sumaezina; aldakorra eta aldaezina, alegia) dualismo platoniko erradikalaren eredua da.

IDEIAK ZER DIREN Sokratesen unibertsalak. Sokratesen ustetan, zientziak beharrezkoa, aldaezina eta unibertsala izan behar bazuen, Platonek era honetako jakintzak objektu egokia behar zuela uste zuen Baina, mundu honetako objektuak aldagarriak, kontingenteak eta konkretuak dira. Platonen ideiak. Ideiak ez dira kontzeptuak bezalako adimenaren edukiak, hauen korrelato objektiboak baizik,Ez dute lekurik betetzen zentzu fisikoan. Ideien ezaugarriak -Parmenidesen izatearen ezaugarriak dauzkate-Mundu sentikorrean aurkitzen diren gauza guztien ereduak dira Mundu honetan dauden objektuak ideien errealitatea islatzen duten heinean existitzen direla esan dezakegu. - Mundu sentikorrean nonahi suma daitekeen aniztasunak gauza askok ideia batetan gradu desberdinetan parte har dezaketela; eta antzek, gauza askok ideia berean parte hartzean dute zergatia. Hori oro Ideiak objektuen esentzia direlako ulertzen da. -Mundu sentikor eta ulergarriaren artean bi batasun mota daude: a/Parte hartzearen bidez, mundu sentikorrean dauden gauzek Ideietan parte hartzen dute. B/Eredu etikoaren bidez Erosengatik gertatzen da hau Eros Ideietarako bide goranzkoa da; parte hartzea, aldiz, beheranzkoa da. Mundu ideala ez da kaotikoa, hierarkizatua dago. Ideia guztiek Ongiaren ideian daukaten parte hartzeari komunikazio deritzo. Ongia Egia eta Edertasunarekin parekatzen da. Ongia egiazkoa eta ederra da, mundu ulergarriari existentzia ematen dion eguzkia

MUNDU SENTIKORRRA

MUNDU SENTIKORRA ZER DEN. Gure sentimenek hautematen duten errealitatea da. Errealitate hori aldagarria da. Alde batetik Ideiak eta, bestetik, materia bazeuden ere, ez ziratekeen inoiz harremanetan berez jarriko.

DEMIURGOANor den. Demiurgoaren existentzia "Timeo" elkarrizketan justifikatzen da. Izenak arkitekto edo egilea esan nahi du. Ideien menpe dago, baina jainko guztien gainetik. Erabat pozik dago, Zergatik eta nola sortu zuen mundua. Oso ona eta bekaitzik gabekoa izanez, Ongia zabaldu eta komunikatu nahi izan zuen. Orduan, materia bere egoera zaharretik atera zuen Ideiak eredutzat hartuz, eskultoreak modeloaren irudia marmolean islatzen duen modura. Horrela, anabasa primitibotik kosmos ikusgarria sortu zuen. Zergatik da mundu hau inperfektua? Munduaren inperfekzioa ez Demiurgoan, baizik eta materian datza. Materia ez litzateke Ideiak imitatzeko euskarri egokia.     

EZAGUTZAREN TEORIA

EZAGUTZAREN OBJEKTUABakarrik egonkorraren zientzia egon daiteke. Pertzepzioaren objektuak mugimendu iraunkorrean daude (orain zuria dena gero beltza izan liteke) eta, horrengatik, ezin da beti eta egoera guztietan baliagarria den definiziorik eman. Ez dago sentsazioren zientziarik egiterik., badago mugimenduak eragiten ez duen zerbait: gauzen esentzia, Esentzia unibertsala Ideiak lirateke Platonen iritziz. Ezaqutzaren teoria objektibista eta intuiziozkoa 1. Objektibista. Herri grekoak bazuen kanporatzeko joera. Joera horrek subjektua ahaztera eta kanpoko gauzetan zentratzera eramaten zuen. Objektuari garrantzi gehiena ematen zaionean sortzen da. Hori da Platonek 2. Intuiziozkoa. Objetibismoak intuizionismoa eskatzen du, ezagutza abstraktiboak (kontzeptuak sortzen dituen prozesuak) subjektuari garrantzi handiena ematen baitio. Intuizionismoa, bestalde, grekoek ezagutza bere maila guztietan ikusmenaren eredua jarraituz adierazteko zeukaten joerarekin bat dator, eta ikusmenaren ezagutza intuiziozkoa dugu, zalantzarik gabe.

EZAGUTZARA IRISTEKO BIDEAK Ideiak ezagutzeko bigarren mailako bide batzuk markatzen zituen Platonek. Horien artean aritmetika, geometria, astronomia edo musika aurkitzen dira, beren objektuak ideioi nolabait gertuak zaizkielako. Baina, beste metodo zuzenagoak badaudela esaten zigun: oroipena edo erreminiszentzia, dialektika, maitasuna eta katarsi edo purifikazioa. Oroipena edo erreminiszentzia. Platonen aburuz, ezagutzea gogoratzea da. Mundu honetara etorri aurretik, arimak ideiei begiratu die. Gorputzarekin elkartzerakoan bere lehenbiziko existentzia ahaztu egiten du, baina ezagutza ez da zeharo desagertzen, ariman ideia innatoen forman mantentzen da baina. Oroimenaren bidez, mundu sentikorrarekiko kontaktuak arimari gogarazi dio, gauzak Ideien kopiak direlako, inperfektuak izanagatik. Dialektika. Dialektika hitzak esanahi ezberdinak dauzka Platonengan. Kasu honetan, mundu sentikorraren aniztasunetik Ideien munduaren gailurrerainoko bide goranzkoa da, non Ongiaren ideia kokatzen baita. Ideiak hierarkizaturik daudenez gero, Ideiaz Ideia gora joaz errealitatearen manifestapen zabalago eta unibertsalago batera ailegatzen da; Ongira, errealitatearen gailurrera heldu arte. Maitasuna. Maitasunaren objektua, Platonen aburuz, edertasuna dugu. "Otoruntza" elkarrizketan, filosofia Edertasuna ezagutzera daraman maitasuna edo erotasun dibino bezala erakusten zaigu. Joera erotiko horrek prozesu bat segitzen du: lehenik, maitearen gorputz ederra maitatzen da, gero gorputz eder guztien edertasuna, jarraian arimetan dagoen edertasun morala, beranduago joera, arauak eta legeak, bosgarren momentu batean, zientzien edertasuna, eta, azkenik, eder guztien eredua den Edertasuna bera maitatzen dugu. Katarsi edo purifikazioa. "Fedon" elkarrizketan filosofia katarsi edo purifikazio bezala eta heriotzarako prestakuntza bezala agertzen zaigu. Filosofoak Ideien so egite hobezina hil ondoren baino ez duela lortuko badaki. Hori dela eta, mundu honetan dagoen bitartean Ideiak gogoratu eta gorputzaren lokarrietatik askatu eta purifikatu egin behar da. Modu horretan, bere burua gorputza abandonatuko duen momenturako prestatzen du. Benetako filosofoak ez dio heriotzari beldurrik, honek Ideiak berriz ikustea ahalbideratuko dio eta.


EZAGUTZA MAILAK Ezagutza maila bakoitzak objektua eta ez ahalmen kognoszitiboa du ezaugarri. Bi ataletan bana daitezke: 1. Bere objektua sentikorra da. Ez da benetazko ezagutza eta doxa edo ustea sortzen du. -Eikasia edo Irudimena : mundu sentikorraren errealitateen irudiak ditu objektu. -Pistis. Edo Susmoa : mundu sentikorrean existitzen diren errealitateak dira bere objektu. 2. Bere objektua ulergarria da. Benetazko ezagutza da. Episteme edo adimena sortzen du -Dianoia edo Pentsamendua : objektu matematikoak edo hipotesietan funtsatzen diren beste zientzia espekulatiboen objektuak ditu helburu. -Noesis edo Zientzia : Ez da ezertan funtsatzen, berau ezagutza ororen funtsa delako. Ideiak dira, Ongiarena bereziki.


DUALISMO ANTROPOLOGIKOA

DUALISMOA. Mundu sentikor eta ulergarriaren arteko dualismoa gizakiarengan gorputz eta arimaren arteko dualismoan isladatzen da. Pitagorasen metempsikosiaren teoriak Platonengan eragin sakona izan zuen. GORPUTZA, ARIMAREN GARTZELA. Platonen iritziz, gorputza arimarentzako espetxea dugu, biak bai sorreraz baita egituraz ere errealitate heterogeneak direla mantentzen zuelako. Gorputza mundu sentikorrari dagokio; arima, berriz, mundu ulergarriari. Arimaren leKu egokiena Ideien mundua da eta ez gorputza. Horregatik, elkartuta dauden bitartean arimak sentikorrarekin dituen loturak hautsi eta Ideien mundura itzuli nahi du. Arima eta gorputzaren arteko lotura akzidentala da.

ARIMA, GORPUTZARI BIZIA EMATEN DION PRINTZIPIOA. Arimaren lehentasuna. Arimak bere burua mugitzen du. Zentzu horretan, gorputzari bizia ematen dio, hau berez bizigabea delako. Platonen ustetan, bere burua mugitzen duena hilezina eta sortugabea da. Era horretan, arimaren lehentasuna frogatzen da. Arimaren hiru zatiak. Arimak hiru parte edo funtzio desberdin dauzka: parte arrazionala, irasziblea eta konkupisziblea. Hiru atalak "Gurdi hegodunaren mitoan" azaltzen dira 1 Atal arrazionala. Gidaria da. Gorena eta nobleena da. Berak beste biak ezagutu eta gidatu egiten ditu. 2 Suminezko atala. Zaldi ona eta ederra da. Ausardia eta borondatea da. Gidatzeko erraza da 3 Irritsezko atala. Zaldi gaizto, itsusi eta gidatzeko zaila da. Desio eta pasio neurrigabekoak isladatzen ditu Hori guztia dela eta, oso erraza da gidaria (parte arrazionala), nahiz eta zaldi onak lagundu (parte irasziblea), oreka galtzea eta mundu sentikorrean erortzea zaldi gaizioarengatik (parte konkupisziblea). Arimaren azken destinua. Ideien mundua ezagutu, filosofia praktikatu eta bidezkoa egiten duen arima Ideien mundura itzaltzen da. Kontrolik gabeko desioei jarraitu dieten arimak, aldiz, epaituak dira eta bere erruak ordaindu arte noraezean ibili behar dute. PLATONEN ETIKA

ERLATIBISMO MORALAREN GAINDITZEA. Ideien teoriak, Sokratesen teoriak bezala, sofisten erlatibismo moralaren gainditzea dakar. Justizia edo Ongiaren Ideia absolutuak irizpide objetiboak dira ona eta txarra zer den erabakitzeko momentuan. Ideiak baloreak dira. Platonen etikaren helburua Ongia zer den bilatzea da. Ongia lortzen denean zoriona dator, eta zorionera birtutearen praktikaz iristen da. ONGI GORENA: PLAZER ETA JAKINTZAREN ELKARKETA EGOKIA. Plazer eta jakintzaren elkarketa. Bizitza ona ezin da plazera edo jakintza bakarrik izan, biak batera baizik, gizakia aberea edo adimen soila ez delako. Ongi gorenak bi aspektuak beharrezko ditu. Elkarketa egokia. Platonek jakintza ur iturri batekin eta plazera ezti iturri batekin konparatzen ditu. Eda ri gozo bat lortzeko u a eta eztia proportzio egokian nahastu behar diren era berean, Ongia lortzeko plazer eta jakintza beren neurri egokietan nahastuko ditugu. BERTUTEA: ARIMAREN PARTEEN ARTEKO ANTOLAKETA. Bertutea justiziarekin identifikatua. Bertutearen praktikaz Ongi gorenera ailegatzen da, eta, ondorioz, zorionik gorenera ere. Horrexegatik, Platonen ustez, bertutea gizakiarentzako altxorrik baliotsuena dugu. Bertutea arimaren osasuna da, bere hiru parteen arteko neurri, proportzio eta armonia delako. Zentzu horretan, Platonek bertutea eta justizia identifikatzen ditu. Hiru parteoi bertute bana dagokie: -Arrazionalari: jakintza edo zuhurtzia ("sophia"). -Sumiezkoa: indarra ("andreia"). -Irritsezkoa: neurritasuna ("sophrosine"). Hori guztia dela eta, bertutea jakintza, indarra, neurritasuna eta justizian datza. Horietariko garrantzitsuena justizia da. Bertutea jakintza edo zuhurtziarekin identifikatua. Beste aldetik, Platon Sokratesekin ados dago bertutea eta jakintza identifikatzen dituen bere tesian. Ikuspuntu horretatik, jakintza gizakiarentzat ona dena ezagutzea da, bakarrik era horretan Ongia lortuko baitu. Bertutea purifikazio edo jainkoari hurbiltzea bezala, kontzeptu beraren beste aldeak ditugu.

ESTATU IDEALA

GREKOEN ESTATUAREN KONTZEPZIOA. Platonek "Errepublikaren" 10 liburuetan eta "Legeak" eta "Politikoa" elkarrizketetan garatzen du Estatu hobezinaren bere kontzepzioa. Platonen ustez, greko guztienaz bezala, gizakia soziala da berez. Norbera hobezin estatu hobezinean baino ezin da biburtu, eta alderantziz, estatu bat hobezina izango da bere hiritarrak birtutetsuak diren heinean. ESTATUA ORGANISMO BEZALA. Platonek hiri-estatu grekoaz ari zela kontutan hartuz, gizaorganismo handi bat kontsideratzen zuen. Arimaren parte bakoitzak estatua osatzen duten klase sozialetan bere korrespondentzia dauka: -Arima arrazionalari gobernariak (filosofoak) dagozkio. -Suminezko arimari, gudari eta soldaduak. Platon 11 -Irritsezko arimari, artisauak. Filosofoen bertutea jakintza edo zuhurtzia denez, gobernurako egokienak dira. Soldaduen birtutea indarra izanik, hiria defendatu behar dute. Artisauen birtutea neurritasuna izanez, bizitzeko bitarteak ekoizten dituzte. JUSTIZIA HIRU KLASEEN ANTOLAKETA BEZALA. Justizia Estatu hobezinaren baldintza eta helburu gorena da. Justizia hiriaren bertutea da. Gizakiarengan justizia arimaren parteen arteko oreka baldin bada, hirian hiru klase sozialek beren betebeharrak errespetatzean datza. Errege-filosofoaren irudia interesgarria da. Filosofoek gobernatu behar dute Ideien mundutik eta balore gorenetatik gertu daudelako. Horretxegatik, Ongia eta justizia besteek baino hobeto ezagutzen dute. KOMUNISMO PLATONIKOA. Platonen estatu idealean guztien ongia interes partikularren gainean legoke. Hori dela eta, filosofoek ez lukete propietate pribaturik ezta senar-emazte edo semealabarik ere. Beren helburu gorena ahalik eta gehien jakitea litzateke ongi gobernatzearren. Soldaduek ez lukete familiarik, ezta propietate pribaturik ere; baina, sexu-harremanak eta seme-alabak eduki litzakete beren artean (emakume soldaduak baileudeke). Seme-alaba horiek estatuak heztuko lituzke eta beren gurasoak nortzuk ziren inoiz ere ez lekikete. Artisauek familia eta propietateak eduki litzakete, baina mugatuak eta estatuaren kontrolpean. Estatu mota horretan, onenek bakarrik leukakete botere politikoa. Platonen iritziz, gizonek eta ema kumeek eskubide berak dituzte bizitzaren eremu guztietan. GOBERNU MOTAK. Platonek bost gobernu motak desberdintzen zituen. Hauexek ditugu onenetik txarrenera: -Monarkia edo aristokrazia. Onenen gobernua da. -Timokrazia. Militarren gobernua da. -Oligarkia. Gutxiengo batek gehiengoa zapaltzen du, azken horiek nekatu eta gobernua hartu arte. -Demokrazia. Herriaren gobernua da. Baina herria gobernatzeko gauza ez denez, desordena sortzen da eta demagogo biolento batek, tirano batek hain zuzen, boterea hartzen du. -Tirania. Gobernatzeko erarik injustuena eta txarrena da.


PLATON ETA ARISTOTELES

Platonen ideien teoriaren kritika


hilemorfismoa Aristoteles
Estagiran (greziar Mazedonia) jaio zen K.A. 384. Urtean eta K.A. 367. Urtean Platonen Akademian sartu eta 20 urtez bertan osatu zuen bere heziketa. Platonen eragina nabarmena izan bazuen ere, Aristotelesek beste norabide bat eman zion Mendebaldeko pentsamenduari, maisu zuen Platonengandik hainbat arlotan urrunduz. Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, eta hori dela eta biek esaten dute errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela. Baina benetako errealitatea (Ontologia) zer den azaltzeko orduan, bi planteamenduak desberdinak dira. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen du, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea, lehen errealitatea edo lehen substantzia, eta bestetik, esentzia unibertsalak edo bigarren substantzia. Errealitate akzidentala da gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea, etab. Izatez errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez. Errealitatearen barruan lehenengo substantzia jartzean, zentzumenen bitartez hautematen dugun zehaztugabeko materia, Platonen idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen
Aristotelesek. Aldaketa azaltzeko Aristoteles bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Bere ustez, hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan: orain dena (oraingo izatea edo forma), aldatzen den gaia (subjektua), eta ez-izate erlatiboa; hau da, izan daitekeena (potentzia). Izakiak ez dira oraintxe direnak bakarrik, izan daitezkeena ere bai. Beraz, izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma (hyle). Baina Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait (Platonen ideien munduan), materia bati era banaezinean lotuta baizik. Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin hasten da eta, ondorioz, esperientzia ezin da baztertu, bertan ezagutza amaitzen ez den arren. Arima bizi-printzipioa da, gorputzari lotuta eta, beraz, hilkorra. Gorputza eta arima batasun substantziala dira; hots, bi elementuek errealitate bat osatzen dute: gizakia. Gauzak horrela, Aristotelesek zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria. Platon 14 Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da. Denok nahi dugun zorion hori praktikaren bidez lortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker.

Teoria politikoa: gizatasuna eta erregimen politikoak Gizartea antolatzeko erari dagokionez ere zenbait desberdintasun aipa daitezke. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar du nahitaez; hau da, elkartu behar du eta perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolaturiko gizarte batean bizi behar du. Gizakia animalia politikoa da, eta gizatiarrenak ez direnak soilik bizi daitezke gizarterik gabe. Animaliak edo jainkojainkosak bakarrik bizi daitezke gizartetik kanpo. Elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero familiaz osatutako elkartea den auzoa, eta azkenik, hiria. Beraz, familiak bere garrantzia du, eta ez da oztopo. Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu: zuzenak eta okerrak. Zuzenak dira guztien ongia bilatzen dutenak eta okerrak dira gobernuan dauden interesak baino babesten ez dituztenak. Zuzenen artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika aipatzen ditu. Bestetik, gobernatzeko era zuzen bakoitza ustel daiteke: monarkia usteltzen denean, tirania bihurtzen da; aristokrazia usteltzen denean, oligarkia, eta errepublika usteltzen denean, demagogia (demokrazia erradikala). Sistemarik onena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera-ereduak: errepublika. Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; gutxieneko ondasunak eduki behar dituzte, denbora librea eduki eta horrela politikan jardun ahal izateko. Gauzak horrela, Aristotelesek ez dio egingarri irizten jabetza pribatua desagertzeari, Platonek proposatzen zuen moduan. Hiritar guztiek parte har dezakete polisaren erakundeetan merezimendua (bertutea) kontuan hartuta, eta ez beste irizpide batzuen arabera, adibidez, dirua eta ondasuna oligarkian eta berdintasuna demokrazian. Hala ere, gogoratu behar da Aristotelesen ustez hiriko biztanle guztiak ez direla hiritarrak: esklabotza naturala eta onartu beharrekoa da, eta aldi berean, ezinbestekoa da estatua antolatzeko. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako esperientzia oso garrantzitsua da. Ekintzak behin eta berriro errepikatuz eskuratzen dira ohiturak. Bertute etikoen artean justizia sartzen du Aristotelesek, baina bi filosofoek ez dute era berean ulertzen justizia. Aristotelesen justizia-kontzeptuak kontuan hartzen ditu legezkotasuna eta merezimendua. Legezkotasunak legeak esandakoaren arabera bizitzea esn nahi du; merezimenduak, hiritar guztiei tratu berdina ematea, merezi dutenaren arabera.


Entradas relacionadas: