Platonek Haitzuloaren Mitoa eta Ideien Teoria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,43 KB
HAITZULOAREN MITOA
Platonek Parmenidesen eta Heraklitoren eragina izan zuen; Heraklito haitzuloaren barruan irudikatzen da, aldakortasuna eta zentzumenak ordezkatuz, eta Parmenides haitzuloaren kanpoan, egia eta egonkortasuna adieraziz. Platonen ustez, zentzumenen bidez jasotzen dugun informazioa ez da fidagarria, pertsona bakoitzak gauzak bere ikuspegitik interpretatzen dituelako eta, beraz, ez delako objektiboa. Hori dela eta, zentzumenen mundua edo mundu sentikorra fidagarria ez den errealitatea da, haitzuloaren barruan kokatua. Aldiz, mundu ulergarria, hau da, egia eta ezagutza benetakoa dagoen lekua, arrazoimenaren eta logikaren bidez soilik lor daiteke. Platonek uste du badaudela lege orokor eta objektibo batzuk denontzat balio dutenak, eta ideia hau guztia dualismo ontologikoaren adibide argia da, bi errealitate mota daudela defendatzen baitu: mundu sentikorra eta mundu ulergarria.
MUNDU SENTIKORRA ETA ULERGARRIA
Platonek bi mundu ezberdinetan banatzen du errealitatea, eta honi dualismo ontologikoa deritzo. Alde batetik, mundu sentikorra, eta bestetik, ideien mundu ulergarria.
Mundu sentikorra, mundu fisikoa da, zentzumenen bidez hautematen dugun mundua, adibidez, ikusten ditugun zuhaitzak, etxeak edo pertsonak. Platonek Heraklitoren proposamen ontologikoa hartu zuen eredutzat, honek mundua etengabe aldatzen dela esaten baitzuen; hala ere, Platonek mundu sentikorra itxurazko mundutzat jotzen du, ez baita egiazkoa, baizik eta ideien munduaren kopia.
Mundu ulergarria edo ideien mundua, egiazko mundua da, arrazoimenaren bidez onartzen duguna. Bertan daude ideiak, adibidez, “Edertasunaren ideia” edo “Justiziaren ideia”, eta horiek dira gauza guztien eredu perfektuak. Inmateriala, betierekoa eta aldaezina da. Mundu honen eta ideien ezaugarriak ontologia eta Parmenidesen epistemologia dira.
Platonen ustez, haitzuloaren barrua kanpokoaren imitazio bat da. Gure mundua ideien munduaren kopia bat da.
Platonen helburua zen, guk benetako ideiak ezagutzen baldin baditugu, errealitatea benetan ezagutuko dugula. Bere ustez, existitzen da justiziaren edo ongiaren ideia bat, horregatik, ideien mundua aldaezina, inmateriala eta betierekoa da. Justiziaren kontzeptzio horrek balioko luke herrialde guztientzako eta garai guztietan aplikatzeko. Sokratesen unibertsalismoaren aldekoa da. Ideien mundua eta mundu sentikorra separatuak daude.
JUSTIZIA, IDEIEN TEORIA OINARRI GISA
Platonek “Ideia” hitzarekin gauza guztien oinarria edo errealitate perfektua izendatzen du, hau da, gauzen benetako forma edo esentzia. Ideiak aldaezinak, betierekoak eta perfektuak dira, eta arrazoimenaren bidez soilik ezagutu daitezke, ez zentzumenen bidez. Guk mundu fisikoan ikusten duguna ideien itzala edo kopia besterik ez da, beraz, ez da benetako errealitatea. Ideiak modu independentean existitzen dira, eta horiek osatzen dute mundu ulergarria, non egia, edertasuna eta justizia bezalako kontzeptuak dauden. Platonek uste du ideien ezagutza oso garrantzitsua dela bai gizakiaren eta gizartearen garapenerako, izan ere, ideiek ordena, batasuna eta zentzua ematen diote errealitateari. Justizia da ideien artean nagusienetako bat, eta Platonen arabera, pertsona bakoitzak bere tokian eta bere eginkizuna betetzen duenean lortzen da.