Platon: Bizitza, Obrak eta Filosofiaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,39 KB
Platon: Bizitza, Obrak eta Problematika Orokorra
Platonen bizitza lau etapa nagusitan bana daiteke:
Haurtzaroa
K.a. 427. urtean jaio zen (K.a. V. mendean). Familia aristokratiko batekoa izanik, bere klaseari zegokion heziketa jaso zuen. Kratilo, Heraklitoren dizipulua, izan zuen filosofiako irakasle. Literatura zalea zen, eta olerkiak maiz agertzen dira bere obretan.
Gaztaroa: Sokrates eta Sirakusa
- Sokratesekiko harremana: Hogei urte zituela, Sokrates ezagutu zuen eta haren pertsonalitateak txunditu egin zuen. Sokrates hil zenean, Atenasetik ihes egin zuen Megarara, Euklidesen babesera. Arriskurik ez zegoela ikusirik, Atenasera itzuli eta irakasten hasi zen.
- Sirakusara iristea: Pitagorikoekin harremanetan jarri zen, eta bere sokratismoa nabarmen aldatu zen. Sirakusako gortean bere ideia politikoak praktikara eramaten saiatu zen, baina tiranoarekin izandako gatazkaren ondorioz, esklabo gisa saldu zuten. Lagun batek erosi eta Atenasera itzultzea lortu zuen.
Heldutasuna: Akademia
40 urte zituela, Akademia izeneko eskola fundatu zuen. Han hogei urtez irakatsi zituen filosofia, matematika eta astronomia. Bere eskolaren sarreran honakoa zioen: "Geometriarik ez dakienak ez du hemen sartzerik".
Zahartzaroa: Estatua antolatzeko saiakerak
Sirakusako tiranoa hil zenean, Platonek bere ideia politikoak praktikara eramateko aukera ikusi zuen. 60 urterekin, eta berriz ere 361. urtean, Sirakusara bidaiatu zuen, baina emaitza bera izan zuen. Atenasen 80 urte bete arte irakasten eta idazten jarraitu zuen, eta Akademiaren lorategian lurperatu zuten.
Obrak eta Pentsaeraren Eboluzioa
Bere pentsaeraren eboluzioan lau periodo bereiz daitezke:
- Periodo sokratikoa: Elkarrizketetan Sokratesen pertsonalitatea eta ideiak azaltzen saiatu zen (Lakes, Karmides, Eutifron, Lisias, Sokratesen Apologia...).
- Periodo antisofista: Platonen filosofia propioa agertzen da, sofisten aurkako kritikekin (Protagoras, Gorgias, Menon...).
- Heldutasun-periodoa: Platonek bere filosofia sakontzen du (Fedon, Oturuntza...).
- Zahartzaro-periodoa: Bere filosofia aztertu eta kritikatu egin zuen (Parmenides, Sofista, Timeo...).