Platon eta Aristotelesen filosofia: Ideiak, bertuteak eta estatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,61 KB

DIALEKTIKA

Platonen ezagutzaren teoria ideien teoriarekin bat dator. Bi mundu bereizi zituen: mundu sentikorra, etengabe aldatzen ari dena, eta ideien mundua, finkoa dena. Doxa (mundu sentikorra), gauza sentikorren ezagutza erlatibo eta behin-behinekoa da, sentimenen bidez lortzen dena. Episteme (ideien mundua), ideien ezagutza absolutu eta ziurra da, arrazoimenaren bidez lortzen dena.

Zentzumenen bidez ezin da ezagutza fidagarria lortu, horretarako arrazoimena erabili behar da. Arrazoimenaren bidez ezagutza lortzeko bidea metodo dialektikoa da. Mundu sentigarriaren nahasmenetik aldendu eta ideien mundu adigarria ezagutzea ahalbidetzen duen metodo filosofikoa. Haitzuloaren alegoria erabili daiteke barrutik irteten den pertsona baten bidearen bitartez.


BERTUTEAK

Platonen kezka filosofiko nagusietako bat hiria edo estatua (polisa) nolakoa izan behar den zehaztea izan zen. Hiriaren edo estatuaren eginkizuna gizakien zoriona edo ongizatea bermatzea da, eta horretarako hiria zuzena edo justua izan behar da. Hiru arima mota bereizi zituen bezala.

Hiru gizarte-sail bereizten ditu: ekoizleak, zaintzaile/gerlariak eta agintariak. Gizarte-talde bakoitzak bere egitekoa betetzen badu, ordena eta harmonia nagusituko dira hirian, eta horrek zuzentasuna ekarriko du. Platonen ustez gobernu formarik egokiena ez litzateke demokrazia izango, jakintsuen aristokrazia bat baizik. Bost gobernu mota bereizten ditu eta horrela ordenatzen ditu:

  • Aristokrazia edo onenen gobernua;
  • Timokrazia edo hiriaren defentsaz arduratzeko eginkizuna dutenen gobernua;
  • Oligarkia edo gutxiengo aberatsaren gobernua;
  • Demokrazia edo herriaren gobernua;
  • Tirania edo botere absolutua duen bakar baten gobernua.


ONGIAREN KONTZEPTUA

Ongiarena da mundu ulergarriaren hierarkian maila gorenean dagoen ideia, eta ezagutu daitekeen azkena. Eguzkiarekin alderatzen du ongia, eta eguzkiak gauza materialak existitu daitezen ahalbidetzen duen moduan, ongiaren ideia da dagoen ondasun eta edertasun guztiaren jatorria. Ongiaren kontzeptu hori, ongiaren ideia, adimenaren bidez ezagugarria da (pentsamendu intuitiboaren bitartez), baina ez da erraza.

Platonek, Sokratesek bezala, ongi jokatzeko, ongi jokatzea zertan datzan ezagutu behar dela dio, eta, alderantziz, gaizki jokatzen duenak nola jokatu behar duen ez dakielako jokatzen du gaizki. Hortaz, pertsona on edo zuzena izateko ezinbestekoa da hezkuntza, eta soilik jakintsuak joka dezake ongi, bai arlo pertsonalean, bai arlo politikoan.


ARISTOTELES

1

Aristotelesen ustez, errealitatearen funtsa izate konkretu materialak dira, eta ez, Platonek uste zuen bezala, ideia edo forma ez-materialak. Izaki material horiei substantzia deitu zien Aristotelesek, eta substantzien teoria aristotelikoari hilemorfismo deritzo. Hilemorfismoaren arabera: Substantziak materiaz eta formaz eraturik daude. Materia errealitate sentikorraren substratua da, eta izaki guztiak (Jainkoa izan ezik) materiaz osaturik daude. Berez, materia zehaztugabea da (edozer gauza izan daiteke), eta Forma da materia zehaztugabea substantzia zehatz egiten duena; formari esker materia substantzia bat edo beste bilakatzen da. (Forma = materiaren esentzia).


2

Aristotelesen arabera, gizakia animalia politikoa da: gizakia, bizirik irauteko eta zoriontsu izateko, gizartean bizi behar dela. Gizakia animalia politikoa delakoaren froga hizkuntza da; hizkuntzaren xedea gizakia gizartean bizi ahal izatea baita. Gizartean sortzen diren asoziazio naturaletan lehena familia da, gero auzoa dago, eta, azkenik, estatua edo polisa. Beraz, Platonen ustez ez bezala, familia ez da oztopo bat hiritarren zoriontasunerako, lehen urratsa baizik. Estatuari dagokionez, honen xedea hiritarrak ongi bizi daitezen ahalbidetzea da, hau da, hiritarren bizitza bertutetsua izan dadin ahalbidetzea. Neurritasuna hartzen du Aristotelesek gizakiaren bertute, muturretatik aldentzea eta erdibidea aukeratzea hain zuzen ere. Bertutea erdibidean dago.

Aristotelesen ustez, gobernu egokia gobernatuen ongizatea bilatzen duen gobernua da, eta, aldiz, interes partikularra soilik bilatzen duen gobernua ez da zuzena izango. Halaber, gobernu-formari dagokionez, hiru dira aukera posibleak: gizabanako bakar batek gobernatzea, gutxi batzuek gobernatzea edo askok gobernatzea. Alabaina, Aristotelesen iritziz, ezin esan daiteke, era abstraktuan, zein den hiru aukera horien arteko onena. Beraz, sei dira aukera posibleak. Hiru gobernu-forma on eta bakoitzaren perbertsioa:

  • Monarkia edo gizabanako bakar baten gobernu zuzena/
  • Tirania, monarkiaren perbertsioa litzatekeena.
  • Aristokrazia edo gutxi batzuen gobernu zuzena,
  • Oligarkia, aristokraziaren perbertsioa
  • Demokrazia edo askoren gobernu zuzena.
  • Demagogia edo demokraziaren perbertsioa.

Aristotelesek estatuak ongi funtzionatzeko izan behar dituen ezaugarri batzuk zehaztu zituen:

  1. Hiria ez da handiegia ezta txikiegia ere.
  2. Lur eremua erraz defendatzeko bezain txikia eta bizitzeko beharrezko duen guztia emateko bezain handia.
  3. Hiritar guztiek egiteko bat izan behar dute estatuan.

Aristotelesen substantziei buruzko ikuspegia higiduraren nozioarekin erlazionaturik dago. Aktua eta Potentzia ditugu. Potentzia da izan daitekeena baina oraindik ez dena. Aktua da zerbait une jakin batean dena. Zerbait potentzian egotetik aktuan egoterako aldaketak aktuan dagoen zerbaiten ekintzaz soilik gerta daiteke (adibidez, hotza dagoen gorputza bero dagoen beste gorputz baten eraginez soilik berotu daiteke). Munduan gertatzen diren aldaketak azaltzeko beti aktuan den lehen motor higiezin, betiko eta aldaezin baten existentzia postulatu zuen Aristotelesek: Jainkoa. Jainkoa motor higigaitza da, higitu ez arren gainerako gauza guztiak higiarazten dituen kausa. Substantziak existitu ahal izateko lau kausa beharrezko direla adierazi zuen: kausa materiala, formala, egilea eta xedezkoa edo finala.


Estatuaren legeak, jakina, guztion ongia bilatzen du. Horretarako, herritar bakoitzak bere interesak gainditu behar ditu eta komunitateari bere zerbitzurik onena eskaini behar dio, Estatua batuta egon dadin (harmonia).

Testu honetan, Platonek ideien munduari buruz hitz egiten du, ongiari buruz. Bere ustez, ongia da bertutea edo ideia gorena. Ongia kobazuloaren mitoan, eguzkiarekin konparatzen du.

Entradas relacionadas: