Platon eta Aristotelesen Etika eta Politika ikuspegiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB

Gaia: Etika

Platon: Intelektualismo Sokratikoa

  • Bertuteek ezagutza indartzen dute (ondo jokatzearen gakoa ezagutza da).
  • Gaizkiaren jatorria ezjakintasuna da.
  • Sokratesek maieutika bidez lortu zuen ezagutza.
  • Platonek dio benetako ezagutza Ongiaren ezagutza dela (dialektika bidez egiten da, hau da, elkarrizketa filosofikoen bidez).
  • Ongia ezagutzen duenak ondo jokatzen du.
  • Bertutea arimaren harmonia da; horri justizia eta zoriontasuna deritzo.
  • Bertutea: Ezagutza + arimaren barne oreka. Gutxi batzuk bakarrik hel daitezke ondo jokatzera eta Ongia ezagutzera.

Aristoteles: Bertute Motak eta Eudaimonia

Aristotelesek 2 bertute mota bereizten ditu:

  • Bertute Intelektualak (Ezagutza): Zuhurtzia (bertute dianoetikoak).
  • Bertute Moralak (Jokabidea): Erdibidea/Neurritasuna (bertute etikoak). Bertute hau garatu behar da gehiegikeriak saihesteko.

Gure ekintzak ez ditu bakarrik arrazoimenak gidatzen, baita nahimenak (desioak) ere. Desio edo jokabide hauek kontrolatu edo landu egin behar dira.

Bertute Morala: Arrazoiaren eta nahimenaren arteko oreka da. Horrekin zoriontasuna (eudaimonia) lortzen da.

Edozein hel daiteke ondo jokatzera, bertuteak praktikan, saiakerak eta ahaleginak eginez; baina lanketa bat (esfortzua) eskatzen du.

Gaia: Politika

Platon: Demokraziaren Aurka eta Hiri Ideala

Platon demokraziaren aurka agertzen da, ezagutzaren garrantzia azpimarratuz. Jakintsuak ez direnak politikan parte hartzen badute, gizartea gaizkituko dute (adibidez, ezjakinak direnak).

Platonek dio ezin dela edonor politika munduan egon, beraz, ez dator bat demokraziarekin.

Hiri Ideala eta Gizarte Sailak

  • Hiri Ideala: Izpirituzko aristokrazia.
  • Politika hiriaren helburua da. Hiriaren oreka lortzeko, justizia eta norbanakoaren zoriontasuna behar dira; horretarako oreka/harmonia bilatu behar da.

Platonen 3 gizarte sailak (bakoitzari hobekien ematen zaiona indartuz):

  1. Gobernariak: Arrazionalak, Ongia ezagutzera iristen diren pertsonak.
  2. Zaindariak: Oldarkorrak.
  3. Eskulangileak/Ekoizleak: Irritsuak (desiratsuak).

Hezkuntzak garrantzi handia dauka; bakoitzari ondo ematen zaion bertutea garatu behar da, gizarteko funtzioak ondo egiteko.

Desagerrarazi beharrekoak (Platonen arabera)

Platonek dio 2 gauza desagerrarazi beharko genituzkeela hiria ondo zerbitzatzeko:

  • Familia: Lehentasuna eskatzen du, “polisaren kolektibotasuna oztopatzen dute familiek”.
  • Jabetza Pribatua: Interes propioak bultzatzen ditu, kolektibotasuna alde batera utziz.

Aristoteles: Gizaki Politikoa eta Gobernu Motak

Aristoteles “praktikoagoa” da.

  • Gizakia animalia politikoa dela dio: gizakia berez da soziala, kolektiboan egoteko beharra du.

Familia eta Jabetza Pribatuari buruzko ikuspegia

Aristotelesek Platonen bi puntuen inguruan hau dio:

  • Familia: Elkarterik oinarrizkoena da; beraz, mantendu beharra dago.
  • Jabetza Pribatua: Jabetza pribatuak jendearen motibazioa mantentzen du, jendea ahalegintzeko. Beharrak asetuak egotea ona da, politikan parte hartzeko.

Gobernu Motak

Gobernu bat zuzena izango da guztion interesen arabera gobernatuz gero. Bi gobernu mota nagusi:

  • Zuzenak: Herritar guztien alde egiten dutenak (Monarkia, Aristokrazia, Errepublika).
  • Okerrak (Korruptuak): Agintarien alde egiten duten gobernuak (Tirania, Oligarkia, Demagogia).

Errepublika eta Demokrazia

Aristotelesentzat egokiena Errepublika da; erdi klasearen gobernuak oinarrizko beharrak asetzen ditu, jende asko direlako.

  • Ez dago demokraziaren aurka; ez diolako inori ateak ixten.
  • Edozeinek parte har dezake politika munduan, merezimendua/praktika izanez gero.
  • Bertutea garatuz gero, zuhurtzia eta nahimena izan.
  • Ezagutza ez da nahikoa, desioa ere garatu behar da.
  • Hau kontrolatuz gero, jakintsua izan, beraz, politikan parte hartu.
  • Edozein trebatu daiteke eta politikan parte hartu.

Entradas relacionadas: