Platon eta Aristoteles: Filosofiaren Konparaketa Kritikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB

Platon eta Aristoteles: Ikuspegi Filosofikoen Konparaketa

Platonen ideien teoriaren kritika eta Aristotelesen hilemorfismoa aztertzen dira atal honetan. Bi filosofoek eszeptizismoa baztertu nahi dute eta errealitatea ezagutu daitekeela diote. Baina errealitatea zer den azaltzeko (ontologia), bi planteamenduak desberdinak dira. Platonek mundu sentikorra ez zela benetako errealitatea adierazi zuen; Aristotelesek, ordea, errealitatea substantziala eta akzidentala bereizi zituen.

Ontologia eta Errealitatearen Kontzeptua

Aristotelesen Hilemorfismoa

  • Aristotelesek bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Aldaketa zer den zehaztu behar da.
  • Hiru elementu sartzen dira aldaketa prozesuan: orain dena (forma), aldatzen den gaia (subjektua) eta izan daitekeena (potentzialitatea).
  • Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma.

Arimaren Kontzeptua

  • Platonen ustez, gorputza arimaren kartzela da.
  • Aristotelesen arabera, arima bizi-printzipioa da, gorputzari lotuta eta, beraz, hilkorra.
  • Aristotelesek zalantzan jartzen ditu arimaren hilezkortasuna eta Platonen erreminiszentziaren teoria (arima beste gorputz batera joatea).

Zoriontasunaren Ikuspegia

  • Zoriontasunari buruz, pentsaera ezberdina dute.
  • Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da.
  • Ezberdintasuna: Platonen arabera, arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako bizitza orekatua da, barne printzipio bati lotuta dagoena. Aristotelesen ustez, denok nahi dugun zoriontasuna praktikaren bitartez lortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker.

Teoria Politikoa: Gizakia eta Gobernu Motak

Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar da nahitaez, hau da, gizartean elkartu behar du. Perfekzioa gizaki bezala garatzeko, ondo antolaturiko gizarte batean bizi behar du. Gizakia animalia politikoa da.

Aristotelesen arabera, elkarterik berezkoena eta lehenengoa familia da, gero auzoa eta azkenik hiria.

Gobernu Motak eta Antolaketa

  • Estatua antolatzeko bi gobernu mota bereizten ditu:
    1. Zuzenak: guztion ongia bilatzen dutenak. Horien artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika aipatzen ditu.
    2. Okerrak: gobernuan dauden interesak baino babesten ez dituztenak.
  • Sistemarik onena errepublika da, gehiengo erdiko klase batek jokaera-ereduak ezartzen dituena.

Jabetza Pribatua eta Hiritartasuna

  • Politikan aritzen direnak ezin dira oso aberatsak izan, ezta pobreak ere; gutxieneko ondasunak izan behar dituzte.
  • Ez du pentsatzen jabetza pribatua desagertu behar denik, Platonek ez bezala.
  • Hiritarrek parte har dezakete polisaren (hiriaren) erakundeetan, bertutea kontuan hartuta.
  • Aristotelesen ustez, hiriko biztanle guztiak ez dira hiritarrak: esklabotza naturala eta onartu beharrekoa da, ezinbestekoa delako estatua antolatzeko.

Zuzentasuna Hirian eta Bertute Etikoak

Ezagutza beharrezkoa bada ere, ez da nahikoa. Arrazoimenak ez du aukeratzen, nahimenak baizik. Tarteko bide hori aukeratu, jarraitu eta eusteko beste gaitasun batzuk behar dira: bertute etikoak.

Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, eta horretarako esperientzia oso garrantzitsua da. Bertute etikoen artean justizia sartzen du Aristotelesek.

Justiziaren barruan, bi kontzeptu aipatzen ditu:

  • Legezkortasuna: legeak esandakoaren arabera bizitzea esan nahi du.
  • Merezimendua: hiritar guztiei tratu berdina ematea da, merezi dutenaren arabera.

Entradas relacionadas: